5.000 sute zenbatu dituzte Amazonian uztailean

  • Brasilgo Gobernuak nabarmendu nahi izan du aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (6.803) %26,8ko murrizketa izan dela. 4.977 suteak egurraren eta meatzaritzaren legez kanpoko salmentaren ondorio ere badirela salatu dute ingurumen ekintzaileek.


2021eko abuztuaren 4an - 10:55
Azken eguneraketa: 13:35
Amazonia urtez urte erretzen ari da. (Argazkia: Greenpeace)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Telesur hedabideak jasotako informazioaren arabera, ekainean hasten da suteen denboraldia, lehorteen ondorioz. 2020 urte osoan 103.161 sute erregistratu zituzten eta errekorra 2017an izan zen, 107.439 suterekin.

Ikerketa Berezien Institutu Nazionalak emandako datuen arabera, 2021eko lehen seihilekoan, Amazoniako 3.609 kilometro karratu soildu ziren, azken sei urteetako kopururik handiena. Erritmo horretan jarraituz gero, fenomenoak 10.900 kilometro karratu baso baino gehiago kontsumitu ditzakeela gaineratu dute.

Hazkundea, beste arrazoi batzuen artean, Jair Bolsonaro presidentearen politikei egozten zaie, Amazoniako baliabide naturalen ustiapenaren defendatzailea. Ingurumenaren aldeko taldeek presio handia egin ostean, ekainak 29an Bolsonarok dekretatu zuen Amazonian eta Pantanaleko hezeguneetan 120 egunez erreketa gehienak debekatuta zeudela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Brasil
2024ko irailaren 11
Teknologia
Botere guztia

Eguneraketa berriak daude