42.300 euroko kalteengatik 41 urteko kartzela zigorra eskatzen diete bi burlatarri

  • 2004 eta 2007an gertatutako kale borroka kasuak leporatzen dizkiete Jose Javier Oses eta Iñigo Gulinari. Leporatzen zaizkien kale borroka kasuak Nafarroako hainbat herritan egozten dizkiete. Horregatik, Osesi 23 urte eta erdi eta Gulinari 18 urteko kartzela zigorra eskatzen diete.


2018ko uztailaren 10an - 10:42
Uztailaren 1ean egindako manifestazioa (Argazkia: @ErnaiBurlata)

Oses, poliziaren aurrean deklaratzeari uko egin zion; instrukzio epailearen aurrean adierazi zuen ez duela zerikusirik gertatutakoarekin eta poliziek bere “burua erruztatzera behartu”  zutela.

Gulinak ere bere parte hartzea ukatu du eta bere atxiloketan konorterik gabe geratu arte “jipoituta eta mehatxatuta” izan zela adierazi du. Kolpe eta mehatxuen helburua bere burua erruztatzea zuten baita “beste batzuei ekintzak egoztea” ere. Epaiketan adierazi du sinatu egin zuela “ezin nuelako gehiago”.

Pasa den uztailaren 1ean epaiketa honen aurkako manifestazioa egin zuten Burlatan eta nabarmen geratu zen atxilotutako guztiek adierazi zutela torturak jasan zituztela.

Manifestazioaren erreportajea egin zuen Ahotsa.infok:

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tortura
2024-05-05 | Castillo Suárez
Eguna, ordua eta tokia

Tarteka bizitzak ekarrarazten dizkizu ahaztuta nahiko zenituzkeen oroitzapenak. Xafan-ekin geratu naiz gaur kafea hartzeko, Xabier Mendigurenen Oso latza izan da liburuari buruzko solasaldia dugulako gero, eta konturatu naiz inoiz ez diodala ezer galdetu aztnugal hitzarekin... [+]


Eneko Valdés eta Juan Calvo, Ertzaintzaren zaintzapean hilak: 30 urteko aldea, kointzidentzia gehiegi

1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo bilbotarra hil zen Arkautiko Ertzaintzaren komisarian, atxilo zegoela. 2023ko uztailean ARGIAk heriotzaren inguruko informazio eta datu berriak argitaratu zituen, agerian uzten zituztenak Calvok jasotako tratu txarrak zein Poliziaren gezurrak... [+]


Joxe Arregi oroitu dute heriotzaren 43. urteurrenean, Zizurkilen

Torturapean hil zuten zizurkildarra gogoratzeko ekitaldia egin dute igandean. Tortura aitortu eta erreparatzeko bitarteko gehiago eskatu dituzte.


Euskal Herriko torturatu guztiak saretzeko ekimena aurkeztu dute Torturaren Aurkako Egunean

Euskal Herriko Torturatuak Saretzeko Talde Sustatzaileak aurkezpen agerraldia egin du Bilbon. Torturatu guztiak batuko dituen sare bat osatzeko lan egingo dute, eta topaketa bat iragarri dute urtebete barrurako. Torturaren aitortzan torturatuak agente aktibo izate aldarrikatu... [+]


Eguneraketa berriak daude