418 ekintzaile kurdu atxilotu ditu Turkiako poliziak, HDP alderdiaren aurkako operazioan

  • HDP alderdia jo puntu duen operazioari ekin dioTurkiak astelehen goizaldean. Ehunka ekintzaile atxilotzeaz gain, alderdiak hiriburuan eta beste bi hiri nagusitan zituen alkateak kargugabetu dituzte. Istiluak izan dira hainbat lekutan, eta poliziak ura botatzeko tanketak ere erabili ditu protestak dispertsatzeko.


2019ko abuztuaren 20an - 12:01
(Arg: Sabah)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Astelehen goizaldean abiatu zuen Turkiako Gobernuak HDP (Herrien Alderdi Demokratikoa) alderdiaren kontrako operazioa, PKKrekin kolaboratzea leporatuz, ANF berri agentziak zabaldu duenez. 29 hiriburutan esku hartu zuen Poliziak, eta HDP alderdiaren eskumenekoak ziren Amed, Mardin eta Van hiriak bereganatu ditu Erdoganen Justizia eta Garapenaren Alderdiak (AKP).

Amed, Van eta Mardineko alkateak kargugabetu egin dituzte, Selçuk Mizrakli, Bedia Özgökçe Ertan eta Ahmet Tür hurrenez hurren. Horrez gain, ANFk hiru hiriguneetatik jasotako informazioaren arabera adierazi duenez, Udal Kontseiluetako HDPko kide oro atxilotu dute.

Atxilotuak 418 dira, baina Barne Ministerioaren arabera “konfiskaziora bideratutako operazioak” jarraitu egiten du. Hori horrela, baliteke atxilotu kopuruak gora egitea.

Istiluak asteartean

Gertakariaren aurrean, HDP alderdiak prentsaurrekoa iragarri zuen Amed hirian astearterako. Turkiako Poliziak hiria inguratu du, eta prentsaurrekora zioazen norbanakoei oldartu egin zaie.


Kurdistan kanalean gehiago
2026ko martxoaren 11
Rohilat Afrin, YPJ-ko komandantea
"Guda hau, batez ere, emakumeen aurkakoa da"

2026ko otsailaren 20
Seigarren eguna Rojavan
Jinwar, emakume askeen herria

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.