40 urtean profesionalki dantzan lanean dabiltzan emakumeak omendu ditu Dantza Profesionalen Elkarteak

  • 80ko hamarkadatik dantzan modu profesionalean aritu diren emakumeen belaunaldiaren lana balioan jarri nahi izan du Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak (ADDE) Dantzaren Nazioarteko Egunean (apirilak 30). Horretarako, Ana Remiro, Alicia Gomez, Ana Rosa Tercero eta Laura Etxebarria omendu dituzte Dantzertin egin den ekitaldian. Lau dantzari horiei eginiko aitortzarekin 80ko hamarkadan dantzaren sustapenean EAEn lehen pausoak eman eta ateak ireki zituzten emakume guztiak gogoratu nahi izan dituzte.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko maiatzaren 03an - 08:53
80ko hamarkadatik profesionalki dantzan dabiltzan emakumeak omendu ditu ADDEk Bilbon: Ana Rosa Tercero, Alicia Gomez, Laura Etxebarria eta Ana Remiro. Argazkia: dantzan.eus.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Lau dantzarien ibilbideak errepasatu dituzte, eta bakoitzaren biografia gainetik azalduta Dantzertiko ikasleek dantza pieza bana eskaini diete bakoitzari. Guztiz hunkituta agertu dira ekitaldiko protagonistak, eta beren dantza ibilbideetan lagun izan dituzten pertsonei eskerrak eman dizkiete. Amaitzeko, hainbat diapositibaren eta irudiren laguntzaz beren ibilbide profesionaleko zenbait pasarte gogoratu dituzte.

 

Belaunaldi baten ordezkariak

Laura Etxebarria Bilboko La Fundicion espazio artistikoaren sortzaileetakoa da eta Bizkaiko dantza garaikideko lehen konpainia sortu zuen: Forros. Dantzaldia eta Lekuz Leku jaialdien bultzatzailea ere izan da.

Ana Rosa Tercero dantza irakasle dabil Getxon bere CDART dantza eskolan. Dantza klasikoan bakarlari aritu ondoren hainbat konpainiatan, irakaskuntzaren bideari ekin zion, eta bide horretatik dantza klasikoaren pedagogian lizentziatu zen.

Alicia Gomez pedagogian doktoratua da eta psikologian lizentziatua da. Dantza klasikoko eta garaikideko goi mailako ikasketak egin ostean, hamar urtean aritu zen profesionalki dantzan. Dantza ikertzailea da, eta, egun, Dantzertin irakasle da.

Ana Remiro Donostiako Dantza Kontserbatorioan hasi zen dantza ikasketekin, eta, ondoren, Frantzian egin zuen dantza garaikideko formazioa. Hainbat konpainiatan aritu da dantzan eta 25 urte daramatza dantza irakasle. Gaur egun, Donostiko Udal Musika eta Dantza Eskolako irakaslea da.

Ana Remiro.
Alicia Gomez.
Laura Etxebarria.
Ana Rosa Tercero.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Dantza
Ez zen kapritxoa izan; 25 urte axeri-dantzan

"2000. urteko San Joan egunez, aspaldiko urteko jende multzorik handiena bildu zen Andoaingo Goikoplazan, hamabiak jotzearekin batera dantzarako prest. Lehenengo aldiz gizon eta emakumez osatuta zegoen axeri-dantzarien taldea zen". Hitz horiekin ireki zuen "Emakumeak... [+]


Papax Fagoaga, mutil-dantzaria 1970eko hamarkadatik
“Ezin nuen ulertu emakumeok herriko bestetan ezin genuela mutil-dantzetan parte hartu, horregatik hasi nintzen dantzan”

Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]


2025-05-22 | dantzan.eus
80-90 urte bitarteko dantzariz osatutako euskal dantza taldea

Adina ez dela dantzan aritzeko oztopo agerian utzi dute Errenteria-Oreretako Beti Bizkor elkarteko euskal dantza taldeko kideek. Dantzaren onurak argi erakusten dituen testigantza esanguratsuak jaso ditu Ikerne Zaratek Oarsoaldeko Hitzan argitaratutako Adina ez dadin ekiteko... [+]


Pepi Arrospide: “Batzuetan pentsatzen dugu ongi egoteko gimnasiora joan behar dela, baina euskal dantzak hori dena ematen dizu”

Biteri Kultur Etxean egin dugu zita Pepi Arrospiderekin (Hernani, 1952). Izaskun Auzmendirekin (Arribe, 1964) agertu da, biak San Joan konpartsako kideak. Telefonoa. Auzmendirena da, hizketan hasi da, baina Arrospide adi-adi dago. Ia sartu da telefonora bera ere. Segituan... [+]


2025-05-06 | dantzan.eus
Aukerarik izan ez zuten emakumeek plazaratuko dute Legazpin ezpata-dantza

“Guk entseatu egiten genuen, mutilei erakusten genien, parrilarako laguntza behar zutenean hor egoten ginen, baina gero sekula ere ez genuen dantzatzen plazan, ezta burutik pasa ere”. Oihane Auzmendi Iturbe (Legazpia, 1977) Sustraiak dantza taldeko dantzaria da,... [+]


2025-04-01 | dantzan.eus
Zuberoa dantzan batuko da berriz ‘Aitzina Biga’ ikusgarrian

Aitzindariak elkartea Aitzina Biga ikuskizuna prestatzen ari da. Ehun parte-hartzailetik gora izango dira dantzan, musikan, antzerkian, kantuan eta bertsotan apirilaren 19an Maulen aurkeztuko den ikuskizunean. Uztaila bitarte, beste lau emanaldi izango dira: Miarritze, Arrasate,... [+]


Nagore Tamayo
“Dantza eszena zuritu edo edukiz hustu dela sentsazio orokorra da”

Azaroan estreinatu zuen bere lehenengo lana Nagore Tamayo dantzariak (Tolosa, 2000): Nondik abiatu inora izena du, eta Natalia Belén dantzariarekin batera gorpuztu du. Bere herrian egin dugu hitzordua, Zumardi Handian.


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


2024-12-16 | dantzan.eus
Iurretako emakumeek 1995ean soka-dantza plazaratu zutenekoa

Iurretan 1995ean andreek soka-dantza nola plazaratu zuten idatziz jasoa du Jon Irazabalek. Izan ere, 1837ko San Migel jaietan emakumeek osatutako aurreskua dantzatu zela ikusita, arrasto haiei jarraika, kopla doinuz lagundutako soka-dantza ikasi eta kaleratu zuten Iurretako... [+]


Ez da efimeroa, ez, euskal dantza-hizkuntza

Dantzaren munduan gabiltzanok askotan errepikatzen dugun ideia da dantza efimeroa dela. Elhuyar hiztegiak espainoleko "efímero"-ren ordaintzat ematen ditu honakoak: efimero, suntsikor, galkor, iragankor, iraungikor, ilaun. Ez dut gogoan nori irakurri nion... [+]


2024-10-30 | dantzan.eus
Euskal dantzako diplomarako lehen urratsak Ipar Euskal Herrian

Azken urteetan Lapurdiko kontserbatorioan euskararen eta diziplina tradizionalen presentzia handitu da eta euskal dantzako ibilbideari forma ematen ari dira; irailean hasi da lehen zikloa. “Herri Elkargoa sortu zen Iparraldean eta nahi zuten herri musika eta herri... [+]


Itzalari begira

MOOR KRAD

Nork: Ertza konpainiak.
Noiz: urriaren 3an.
Non: Getxoko Muxikebarri aretoan.

---------------------------------------------

Bi urte atzera izan nuen Moor Krad obraren berri; hain zuzen, Ertza konpainiako kideek dantza pieza sortu eta estreinatu zuten... [+]


Eguneraketa berriak daude