40. Nafarroaren Eguna

  • 1979an ospatu zen lehen aldikotz Nafarroaren Eguna Baigorrin. Guti batzuek sinesten baitzuten hortan : Euskal kultura, Nafarroa, Euskal Herria, Euskara… Ez zitekeen erretx, bainan lotu dira, lotu gira, belaunaldiz belaunaldi, harremanak sortuz, loturak garatuz. Baigorri euskaldeko mugimendu baten erakusleiho bilakatuz, nahikeri baten iraupenaren eta kultur transmisioaren lekuko bilakatuz.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2018ko apirilaren 24an - 09:09
Basaizea, Kultur Batasuna
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Gaur zer ospatzen dugu ? Geroztik zer bide egin dugu ?

Bakearen bidea, herri kontsulten bidea, elkarlanaren bidea, elkartasunen bidea. Hori ere ospatzen dugu, gure xokoan bakarrik beha egon ordez elgarrekin mundua iraultzeko eta alaitzeko dugun gaitasuna. Joaldun burunbalariak gira, momotxorro tropak, zigante dotoreak, txerrero eleganteak.

Apirilaren 29an, 40. aldikotz denak Baigorrira gomit zirezte, egitarau pollita prestatu dautzuegu!

Albiste hau Enbatak argitaratu du eta Creative Commons lizentzari esker ekarri dugu.


Irakurri gehiago: Nafarroa Euskal Herria
Nafarroa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.