Lau urte eta zazpi hilabeteko kartzela zigor eskaera Tubacexeko greban auziperatutako hiru gazterentzat

  • Desordena publikoak eta agintaritzaren aurkako atentatua leporatzen die fiskaltzak. Epaiketak oraindik ez du datarik.


2022ko abuztuaren 03an - 19:04
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

4 urte eta 7 hilabeteko espetxe zigor eskaerari egin beharko diete aurre Aiaraldeko hiru gaztek, Tubacexeko grebako pikete batean parte hartzeagatik.

Zehazki, 2021ko martxoaren 25ean Tubacexeko Saratxoko piketean jazotako gertakariengatik epaitu nahi dituzte hiru aiaraldetarrak. Grebalariek suzko barrikada osatu zuten goiz hartan fabrikaren sarreran, eta Ertzaintzak bi aldiz kargatu zuen, borrak eta foam balak baliatuta, hainbat pertsona zaurituta:

Fiskaltzaren arabera, auzipetutako hiru gazteek “batera eta adostasunez” jokatu zuten egun hartan, identifikatu gabeko “500 pertsona inguruk” lagundurik eta “bake publikoa asaldatzeko helburuarekin”.

Gauzak hala, desordena publikoak eta autoritatearen aurkako atentatua leporatzen diete hirurei. Lehen delituagatik 2 urte eta 10 hilabeteko kartzela zigorra eskatzen du fiskaltzak; eta urte 1 eta 9 hilabetekoa, aldiz, bigarrenagatik. Horrez gain, hiru ertzainei 756 euro ordaintzea ere eskatu diete gazteei (252 euro polizia bakoitzari), “eragindako lesioengatik”.

Era berean, fiskalak hiru gazteen gain jarri nahi ditu egun hartan Ertzaintzaren materialek (ezkutuak eta botak aipatzen dira dokumentuan) eta Tubacexeko zuzendaritzaren autobusek pairatutako kalteak, baina gaineratzen du oraindik ez duela horien kostuaren gaineko informaziorik jaso poliziaren eta autobus enpresaren partetik.  

Arabako Auzitegi Probintzialean izango da epaiketa, baina oraindik ez dago data finkatuta. Abokatuek Aiaraldea Komunikabideari jakinarazi dietenez, prozedura hainbat hilabetez luzatu daiteke.

Aiaraldea Komunikabideak auzipetutako gazteetako bati egin zion elkarrizketa iaz. Bere ustez, ez da kasualitatea gertatu dena: “Grebaren hasieratik joaten nintzen piketeetara eta ezagutzen ninduten (poliziek). Nire iritzia da, ikusita langileen aurka ezin dutela ezer egin, babesten daudenon aurka jo dutela, elkartasuna jaso ez dezaten. Bidali nahi duten mezua da langileak babesteak ondorio negatiboak dituela”. Horrez gain, gazteak erantsi jipoi ugari jaso zituela Saratxon Ertzaintzaren partetik, eta ez zela izan kolpatu zuten lehen eguna.

Epaitegiko gertakariak

Saratxoko piketeko gertakariak izan eta aste batzuetara, polizia bertaratu zen auzipetutako gazteen etxeetara, salatu zituztela eta ikertuak izaten ari zirela jakinarazteko. Hiru herritarrak 2021eko ekainaren 17an igaro ziren epailearen aurretik, Amurrion:

Dozenaka langile bildu ziren orduan auzitegiaren aurrean, eta bertaratutakoen aurka oldartu zen Ertzaintza, hainbat langile zaurituz eta horietako bat (Aintzane Mendia amurrioarra) atxilotuz. Arrastaka eraman zuten behargina, eta eskuan fisura eta bizkarrean lesioa eragin zioten, Mendiak berak salatutakoaren arabera. Berari ere autoritatearen aurkako atentatua leporatu zioten horregatik, eta udazkenean izango du epaiketa.

Ertzaintzak lau langile atxilotu zituen guztira iaz Tubacexeko greba mugagabearen testuinguruan, eta auziak irekita daude oraindik. Horrez gain, "isun oldea" jaso dutela salatu dute langileek. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2025-09-11 | Gedar
Kaleratzeen kontra, lanuzteak egingo dituzte Maderas de Llodioko langileek

Laudioko fabrikako jardunaren zati bat tokialdatu nahi du zuzendaritzak, 39 behargin kaleratuz.


Eskola segregazioa gainditzea helburu duen mahaia abiatu du Jaurlaritzak, STEILAS eta ELA gabe

"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Elizondoko Benito Menni egoitzako langileek 60 greba egun bete dituzte

Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Manteroen kanpalekua desegin du Poliziak Bilbon, eta konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu dute

Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.


2025-08-19 | Gedar
22 langile kaleratuko ditu Bridgestonek azpikontratatutako Serveok

Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.


2025-08-19 | Axier Lopez
Euskotren "animalien tratu txarren" iragarle

LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


2025-07-29 | Gedar
609 langile kaleratuko dituzte Ezkirozko BSHn

Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.


Gasteizko lorezainek lau hilabete bete dituzte greban, Jaurlaritza eta Enviser enpresa aurrean manifestazioa eginda

Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik. 


Sergio Ayucar: "BSHri oso merke atera zaio Eskirozko lantokia ixtea"

ELAk eta LABek ez dute lan batzordearen gehiengoak erdietsitako eta langileen gehiengoak onartutako aurreakordioa sinatu: "Ez da 1.000 familiarentzako irtenbiderik planteatzen. Finean, lanpostu askoren galera eta fabrikaren itxiera dakar", adierazi du LAB sindikatuko... [+]


Bizkaiko autoeskolek hirugarren greba eguna izan dute astelehenean

Uztailak 8, 16 eta 21 izan dira greba egiteko ELA eta CCOO sindikatuek aukeratutako egunak. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eta soldatak parekatzea eta lanaldiak murriztea eskatzen dute. 


Eguneraketa berriak daude