39 urte bete dira polizia auto batek harrapatuta Sarriako gasolindegiko langile bat hil zela

  • Jose Luis Otxoa Iturrarte, Sarriako gasolindegiko langilea, 1980ko abenduaren 9an hil zen auto batek harrapatu ostean. Lekukoen arabera kalez jantzitako poliziak ziren kotxeko gidariak.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko abenduaren 10ean - 08:39
Jose Luis Otxoa Iturrarteren heriotz ajasotzen duen EGIN egunkariko albistea
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Euskal Memoria Fundazioak ekarri zuen gogora efemeridea astelehenean. Duela 39 urte polizia auto batek Jose Luis Otxoa Iturrarte hil zuen lanean ari zela harrapatua izan ostean.

1980ko abenduaren 9an jaso zen ezbeharra. Goizaldeko 1:30ak aldera, auto batek ziztu bizian jo zuen Gasteiztik Bilbora doan errepidean dagoen Sarriako gasolindegiko surtidore baten aurka. Aurretik autoak farola bat kolpatu eta establezimenduko argi guztiak itzali zituen. Talkak sua piztu zuen gasolindegian eta horrek auzokideen arreta erakarri zuen.

Gasolindegira bertaratutako lekukoek bi auto ikusi zituzten bertan, surtidorearen aurka jo zuena eta, antza, atzetik berarekin zihoan beste auto bat. Jose Luis Otxoa Iturrate lehenengo autoaren azpian geratu zen harrapatuta. Kotxeetatik hainbat  pertsona atera ziren pistolaz armaturik eta lekukoak mehatxatzen hasi ziren. Lekukoek paisanoz jantzitako polizia bezala identifikatu zituzten.

Eztabaidan ari zirela bi miñoi ere gerturatu ziren gasolindegira, auzokoen arabera, mozkor. Azkenean inolako azalpenik eman gabe paisanoz jantzitako poliziek bi autoak hartu eta gasolindegitik alde egin zuten, larriki zaurituta zegoen Jose Luiz Otxoa Iturrate bertan utzita.

Batzorde bat sortu zuten heriotza horren inguruan zeuden puntu ilun guztiak argitzeko asmoz.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Eguneraketa berriak daude