300 urte eta gero... kastorea azaldu da berriro Lapurdin

  • Bertrand Couillens naturalistak iaz hauteman zituen haren arrastoei jarraika, azkenean ONCFSko basozainek lortu dute bideoz grabatzea: Kastorea berriro agertu da Errobi ibaian, zehazki Uztaritze inguruetan. 300 urte baino gehiago ziren alderdi horietan azkena ikusi zutenetik.


2019ko otsailaren 8an - 13:53
Lapurdiko basozainek filmatu duten kastorea, Errobi bazterrean. (Irudia: ONCFS)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

XVIII. mendean desagertu zen Euskal Herriko ibaietatik kastorea (Castor fiver), garesti ordaintzen zen haren larruazalaren bila zebiltzan ehiztariek akabatuta. Geroztik euskaldunek ez dute abere hori Ameriketako filmetan baizik ikusi.

Antza denez, 2003an Belgikako Pays de Castors talde ekologistak 18 kastore utzi zituen libre Nafarroan, Aragoi eta Ebro ibaiek bat egiten duten gunean. Geroztik pittinka zabalduz joan dira Nafarroa, Errioxa eta Arabako ibai ertzetan. Orain Lapurdin frogatu dutelarik bertara ere iritsi dela, adituek uste dute Nafarroan askatutako talde horretakoren bat izango dela Errobiraino iritsi dena.

Euskarazko Wikipediak dioenez, "Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernua eta Errioxako Gobernua kastore horiek desagerrarazten saiatu dira, baina alferrik". Aldiz, France 3 Nouvelle-Aquitaine telebista publikoari ONFCSko basozainek esan diotenez, Frantzian babestutako animalia denez, ez dute pertsegituko. Hori bai, saiatuko dira berriro filmatu eta hura hurbilagotik ezagutzen. Adituon ustez, kastore bakar bat da Errobin dabilena.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Biodibertsitatea
2025eko abenduaren 4
Lurraldea eta arkitektura
Lurzorua

2025eko azaroaren 19
Igarobide ekologikoak eolikoen mehatxupean:
Utzi izaten, utzi pasatzen

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!