30 urtez emakumeak bortxatzen boterearen hegalpean

  • Titularra idazte hutsak dardarizoa eragiten du. Txiki uzten du azken egunetan Euskal Herrian bizitzen ari garen eraso matxisten kate ankerra: Donibane Garazi, Bidarten eta Gasteizen hildako lau emakumeak, Iruñea eta Tolosako bortxaketak, Bizkaiko PPko kide Carlos Abajoren atxiloketa adingabekoei sexu kutsuko argazkiak egiteagatik, La Manadako auziak, hasieratik amaierara arte, eragin duen sumina edo Donostian hamaika eraso egin duen tatuatzailearen kasua, batzuk aipatzearren. Zerrenda horri Kote Cabezudo argazkilariarena gehitu behar diogu ezinbestean.

Axier Lopez @axierL
2018ko maiatzaren 08a
Maiatzaren 4an Donostiako epaitegien aurrean lehen aldiz atera dute kalera Cabezudoren aurkako salaketa. Egilea: Jose Ignacio Salazar

Kote Cabezudo (Donostia-1948), Donostiako elite politiko eta enpresarialaren inguru sozialean mugitzen zen argazkilaria da, jet set donostiarraren jaietan oso ezaguna, Diario Vasco eta hainbat hedabidetan argazkilari aritutakoa –adibidez, Donostiako alkate ohi Odon Elorzari 2000. urtean Arte de Vivir aldizkarian egindako "Odon Elorza, un alcalde peculiar" elkarrizketako argazkien egilea izan zen–, eta 1990eko hamarkadan Donostian ‘modelo guztien argazkilari’ gisa deitua. Bada, 30 urteko jardun profesionalaren ostean, 2013ko urtarrilean Cabezudoren aurkako auzi judiziala abiatu zuen emakume batek. Egun, ondorengo delituak leporatzen dizkiote:  iruzurra, sekretuak ezagutzera ematea, irainak, mehatxuak, sexu gehiegikeriak, umeen pornografia sortu eta hedatzea, adingabeak galbideratzea eta bortxaketa. Honezkero 16 emakume daude salaketaren atzean, baina zalantzarik ez da kasu gehiago agertuko direla.

Kote Cabezudo, La Sexta telebista kate espainiarrak zabaldutako irudi batean.

Bost urte hauetan kalean libre izan da Cabezudo. Maiatzaren 4an agindu zuen Julian Garcia Marcos epaileak behin-behineko espetxeratzea, berak berriki kasuaren ardura hartu ostean. Izan ere, aurreko bost urteetan biktimek 10 aldiz eskatu zuten argazkilaria espetxean sar zezaten, baina eskaera guztiak atzera bota zituen Ana Isabel Pérez Asenjo epaileak, argazkiak, bideoak eta hainbat biktimaren kontakizunak aurrean izanik ere. Orain Asenjo epailea auzitik kanpo utzi du EAEko Epaitegi Nagusiak, tramitera onartu baitu biktimen abokatuak Asenjoren kontra jarritako salaketa. Salaketa horretan leporatzen zioten emakumeei egindako sexu erasoen irudiak Internetetik kentzeko ezer egin ez izana. Biktimek eta abokatuek sarri salatu dutenez, “14 euroren truke edozeinek eros eta ikus zitzakeen Kote Cabezudok umeei egindako zenbait eraso eta bortxaketa”.

Justiziaren inoperanzia ez da kasu honek duen alderik ilunena. Hainbat biktimek Donostian pertsona ezagun eta boteretsuek –politikari eta enpresariak tarteko– eratutako pederastia-sare bat salatu badute ere, orain gutxira arte kasua oharkabean pasa da komunikabideetan zein kalean. Cabezudoren biktimen sostengurako kide batek salatu duenez, “beldur handia izan da orain arte kalera atera eta egia kontatzeko, Cabezudoren atzean boteredun asko daudelako”. Matxismoak gizartearen egitura guztiak estaltzen dituela salatu dute feministek sarri. Kasu honetan egia azaleratzen hasi besterik ez da egin.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Sexu Erasoak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-08-08 | Nahia Ibarzabal
Adingabe bati egindako sexu erasoarekin lotuta bi gazte identifikatu dituzte Gasteizen

Sexu-erasoa asteazken goizaldean gertatu da Gasteizen eta momentu honetan gertaera ikertzen jarraitzen du poliziak.


La Manadako bortxatzaileak dispertsioaren aurkako pegatinak jarrita ibili ziren Sanferminetan

La Manadako kideak euskal preso politikoen dispertsioaren aurkako pegatinak paparrean jarrita ibili ziren Sanferminetan bost gizonen artean emakume bat bortxatu zuten gauean, beraiek beren buruari grabatutako bideoetan ikus daitezkeenez.


2018-08-02 | Nahia Ibarzabal
Adingabe bat espetxeratu dute bere nebak bortxatu ondoren haurra abortatzeagatik

Indonesiako adingabearen ama ere atxilotu egin dute alabari abortatzen laguntzeagatik, Publicok jakinarazi duenez.


2018-08-02 | Nahia Ibarzabal
'La Manadako' kide bat atxilotu dute lapurtzen eta bi zaindari autoarekin harrapatzen saiatu ostean

Ángel Boza asteazkenean atxilotu dute Sevillan, merkataritza gune batean eguzkitako betaurrekoak lapurtzen saiatu ondoren, bere atzetik joan diren bi zaindari ibilgailuarekin harrapatzen saiatzea egotzita.


2018-08-02 | Euskal Irratiak
Jaietako eraso sexista ezagutu eta isilak salatu dituzte Baionan

50 eta 60 pertsona artean bildu dira astearte arratsean baionako herriko etxe aintzinean Baionako bestetan izan dira eraso sexista ezagutuak eta isilak ere salatzeko.


Zer egingo dugu erasotzailearekin?

Eman dezagun zigor sistema ez zaigula baliagarria iruditzen, kartzelarik ez dugula nahi. Orduan, zein da alternatiba? Zer egingo dugu eraso matxista egin duen horrekin? Mugimendu feministek askoz gehiago landu dute erasoa jasan duenaren gaia, erasotzaileaz gutxiago gogoetatu da. Bada beste galdera potoloagoa: herri mugimenduak zenbateraino daude prest etxe barruan gerta daitezkeen eta gertatzen diren erasoei aurre egiteko?


2018-07-24 | ARGIA
Pasaportea berritzen saiatu zen La Manada-ko guardia zibila aske mantentzea erabaki du epaitegiak

Iruñean bost gizonen artaen emakume bat bortxatu zuten La Manadako guardia zibila aske mantentzea erabaki du epaitegiak. Hau pasaportea berritzen saiatu zen espetxetik atera eta egun gutxira. Ihes egiteko saiakera izan dela salatu dute eragile ugarik.


2018-07-24 | Topatu.eus
Gasteizko Mugimendu Feministak eraso sexisten aurkako protokoloa aurkeztu du, autodefentsa feministarako deia eginez

Gasteizko Mugimendu Feministak jaietarako eraso sexisten protokoloa aurkeztu du, autodefentsa feministarako deia eginez. Gasteizko Txosnekin, GEU elkartearekin eta hainbat tabernekin elkarbanatutako protokoloa da, 24 orduz salaketetarako telefonoa eskuragai izango duena: 688 74 44 11. Gasteizko Udalak urte guztian zehar kontutan izan ez dituela salatu dute.


Eraso sexistei buruzko informazio guneak material ia guztia banatu du Sanferminetan

20.000 gida eta 40.000 esku gorri eman dituzte. Argibide gune hori 2015ean abiatu zen lehen aldiz, eta izan duen bilakaera ikusita, erreferentziazko toki bihurtu da.


Mezu matxistadun txapak atzeman ditu Foruzaingoak

Ukitzeak egiteagatik, zortzi hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote gizonezko bati.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude