28 gazte auziperatuen aldeko ekitaldi nazionala irailaren 14an Gernikako Astran

  • Segiko kide izatea leporatuta, hil honen bukaeran Espainiako Auzitegi Nazionalak 28 gazte epaituko ditu. Hori salatzeko, 28 gazteek eta Eleak mugimenduak, epaiketaren aurkako ekimen nazionala antolatu dute irailaren 14an 12:00etan Gernikako Astran. Euskal Herriko hainbat herri eta auzoetan, auziperatuei babesa adierazteko egingo den “Asteburu Laranjaren” baitan egingo da igandeko ekitaldia.


2014ko irailaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Irailaren 14ko "Herritarren adierazpena" aurkezteko Iruñean emandako prentsaurrekoa. (Arg.:@28akLibre)

“Asko gara epaiketa hau zentzugabetzat jotzen dugunak eta horregatik adierazpen bat egitea erabaki dugu”, azaldu du Aitziber Plazaola gazte auziperatuak Iruñean egindako prentsaurrekoan. Ahalik eta jende gehienaren atxikimendua jasotzeko, elkarte eta norbanakoekin harremanetan jartzen ari direla jakinarazi du.

Eleak mugimenduko bozeramaile Txerra Bolinagak esan du, akusazio beragatik 40 gazte absolbituak izan ostean, orain beste 28 gazteren aurkako epaiketa ulergaitza dela. Gazteen aurkako frogak “inkomunikazioan eta torturapean” lortu zirela gogorarazi du.

“Lege injustuei” desobedientzia masiboaz erantzuteko baldintzak sortu eta gazteei elkartasuna adierazteko deia egin du Bolinagak.

Bestalde, auziperatuei babesa adierazteko, sare sozialetan ere hainbat dinamika daude martxan; tartean, auziperatuendako elkartasun argazkiak batzen ari dira.

Mila argazki baino gehiago batu dituzte jada, “28ak Libre” izenpean ekimenen berri Twitterren eta Facebooken.

Iruñeko prentsaurrekoa


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epaiketak
Gorka Roca Torreri babes agiria

Heldu den martxoaren 26an, Gorka Roca Torre epaituko dute Baionako auzitegian Unescoren izenean burutu bi ekintzetan esku hartu izanagatik. Seinaletika euskarriak ezabatzea, margotzea, kentzea... Euskal Konfederazioak bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere,... [+]


Puigdemont terrorismoagatik ikertzeko agindu du Auzitegi Gorenak: auziaren klabeak

Espainiako Auzitegi Gorenak bat egin du Tsunami Demokratikoa mugimendua ikertzen ari den Manuel García Castejón Auzitegi Nazionaleko epailearekin: ondo ikusten du Carles Puigdemont eta beste hamaika lagun ikertzea eta haien aurkako auzi penala irekitzea. Hemen... [+]


Gorka Torre epaituko dute Izpurun eta Donibane Garazin euskararen aldeko ekintza batzuengatik

HerriBiltzako militantea den Gorka Torre konbokatu du martxoaren 26an Baionako auzitegiak UNESCOren izenean egindako margoketengatik.


2024-02-06 | Gedar
14.000 euroko zigor eskaera gazte batentzat, Palestinarekin elkartasunez Donostian egindako protesta bat dela-eta

Asteazken honetan deklaratu beharko du, eta elkarretaratzera deitu du GKSk: 11:30ean bilduko dira epaitegi aurrean. Iazko azaroaren 3an egindako protesta baten harira auzipetu dute gaztea; PSOEren egoitza aurrean mobilizatu ziren egun horretan, sionistak Palestinan egiten ari... [+]


Eguneraketa berriak daude