25 geltokia.info
Añorgatarren bozgorailu berria

  • Añorgako hainbat eragilek euren inguruko berriak plazaratzeko proiektu komunikatiboa abiatu zuten azaroan eta gaurtik aurrera martxan da 25geltokia.info ataria. 


2013ko abenduaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Euskara hutsean zabalduko dira edukiak; eta besteak beste, albisteak, herritarren iritziak jasotzen dituzten blogak, agenda eta multimedia gunea bilduko ditu jaio berri den webguneak.

Herri izaera duen Donostiako auzoa da Añorga, eta bertako herritarrek zer kontatua badutela erakutsi nahi du egitasmoak.

Sortzaileek jakinarazi dutenez “Añorgako atari erreferentziala” bihurtzeko xedea dute eta lau helburu hauen baitan sortu da proiektua: Añorgako albisteak denon eskura jartzea, auzoko eragileen artean elkarlana sustatzea, herritarren blog komunitate iraunkor bat sortzea eta euskara bultzatzea.

Atari irekia izan nahi du 25 geltokiak, izan ere, eduki anitz bilduko ditu. Auzotarrei buruzko albisteak izanen dira oinarri, baina horrez gain, Añorgako eragile guztiek aukera izanen dute beren jardueraren berri emateko.

Bestalde, hainbat herritarrek beren iritziak plazaratuko dituzte askotariko gaien inguruan: ingurumena, ekologia, kultura, kirola, moda edota diseinua.

Azkenik, agenda gunean aurreikusitako ekitaldien berri emanen da eta Multimedia atalean, ospatu diren ekimen garrantzitsuenetan bildutako argazki eta bideoak pilatuko dira.

Webguneaz gain, Twitter eta Facebook kontuen bidez hedatuko dituzte eguneraketak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hedabideak
2025eko urriaren 16
Berriketa gutxi
Risottoa

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!