Aurtengo mundu mailako Migrazioaren Egunean entzun ziren hausnarketen artean Europa, Afrika eta Kanariar irlak nabarmendu ziren Europa aldean, bereziki Espainiako Estatuan. Errefuxiatuen fluxuak ekialdetik mendebaldera egin du Europan eta azken hilabeteetan Kanariar Irlak dira milaka afrikarren helmuga.
Europako hainbat herrialdetan milioika herritar bazkal osteko tripakadari ozta-ozta eusten zion bitartean, Gabon Eguneko gauean 156 errefuxiatu iritsi ziren Kanariar Irletara itsasoz, estu eta larri. Abenduaren 15era arte 21.000 lagun iritsi dira aurten; azken egunetan heldutakoekin 22.000 inguru izango dira. Gaur egun 8.000 bat migrante dira bertan, horietatik 2.000 adingabeak.
Grezia eta Balkanetako errefuxiatuen pasabideetako baldintzak arras gogortu dira, eta Mediterraneo erdialdean ere antzera gertatzen da. Hortaz, etorkinen fluxuak mendebaldera egin du. Eta Kanariar Irletako aurtengo berrikuntzen artean dago iritsitakoen erdia Marokoko herritarrak direla.
2006raino jo behar da oraingo etorrerak gainditzen dituen data baten bila. Aurtengo gailurra, aldiz, azaroan izan da eta itsasoan erreskate lanetan ari direnen ustez, kopuruak berriz egingo du gora oraingo eguraldi txarra baretzen denean.
Datu hauek guztiak Ctxt hedabide digitaleko erreportaje zabalean landu ditu Miguel Carbajalek. “Bost egun pasatu genituen itsasoan eta ura eta janaria bigarren egunean bukatu ziren”, kontatu dio Baiduru Sillah 21 urteko senegaldarrak Gran Canaria hirian. Berak eta bere txalupakoek lortu zuten iristea, beste askok ez. Aurten itsasoak 592 afrikar irentsi ditu, eta beste hamaika basamortuko bideetan geratu dira. Inork ez daki zenbat zehazki, baina bai hildakoak egiazki askoz gehiago direla.
Behiak edo ardiak bezala, pertsona trafikatzaileek merkantzia bihurtu dituzte, baina estatuek ere bai. Anticapitalistak indar politikoko Miguel Urban Unidas Podemoseko eurodiputatuaren esanetan, “Marokorentzat ihes balbula bat da barne arazoen aurrean”. Eta horrez gain, Europar Batasunari txantaia egiten diote, errefuxiatuen balbula itxi edo zabalduz. Turkiak ere antzera egin ohi du.
Ctxto-ko erreportaje landu eta erakargarriak sakontzen du errefuxiatu hauek Kanariar irletara iritsi ondoren egiten duten bizimoduan, nola batzuek lortzen duten Europara iristea, eta nola beste asko euren herrialdetara itzularazten dituzten.
Urte batean 22.000 pertsona asko da, areago baldintza horietan bidaiatzeko. Mapa fisikoan Afrikatik Afrikara, mapa politikoan Afrikatik Europar Batasunera. Aldiz, huskeria da konparatzen badugu iaz irletara iritsi ziren 15 milioi turistarekin. XXI. mendearen laurdenera iristen ari garen honetan, europarron eta gure estatuen izaeraz asko esaten duen datua da, besteak beste, dirua humanitatearen aurretik zein erraz gailentzen den adierazten diguna.
Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]
Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.
Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.
50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]
Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]
Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.
Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Migrazio krisia deitzen diote neoliberalismoaren ondorio ankerrenetako bati. Ultraeskuinaren agendaren lehen puntuetako bat da langile klaseko migratzaileen aurkako neurri sorta. Baina faxismo berrituaren lorpenik handiena da gainerako indar politikoek bere egitea haien agenda... [+]
Migratzaileak deportatzeko neurriez mintzatzeko, EB Europako Batasuna osatzen duten 27 estatuetako Barne eta Migrazio ministroak bildu dira asteartean, Kopenhagen. Ondorioztatu dute EBko herrialde gehienek babesten dutela etorkinak deportatzeko neurriak gogortzea... [+]
Atherbea elkarteak Baionako eguneko harrera zentroa ixtea erabaki du higiene falta dela eta. Egunero 100 pertsona ingururi ematen zien dutxa hartzeko eta gosaltzeko aukera, baina lokalean labezomorro eta arratoi asko daudenez, itxi egin behar izan dute.
Portugalgo Gobernua osatzen duten Alderdi Sozialdemokratak eta CDS-Alderdi Popularrak Chega eskuin muturreko alderdiarekin bat egin dute Atzerritarren Legea erreformatzeko. Delitu larriak egiten dituzten migratzaile nazionalizatuei pasaportea kenduko diete, herritartasuna... [+]