2010eko txupinazoan ikurrina jarri zuten gazteak epaitzen hasi dira

  • 35 eta 160 urte arteko espetxe zigorra eskatzen dute auzipetutako hamairu lagunentzat, 2010ean Iruñeko Udaletxe Plazan ikurriña sartzeagatik izandako istiluen harira.


2013ko azaroaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Auzipetutako hamairu gazteri babesa emateko kontzetrazioa. (Arg: Iruñea Askatasunez)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Zenbait pertsonak ikurriña sartu nahi izan zuten plazara, sanferminetako txupinazoa bota aurretik. Iruñeko Udaltzaingoa eragozten saiatu zen, eta hainbat zauritu egon ziren. Besteak beste, polizia eta ekintzaileen tira-biren ondorioz, botila batek buruan eman zion Madrilgo gazte bati, eta larri zauritu zuen.

Ostiralera arte luzatuko da epaiketa. Bitartean, auzipetuek, hainbat udaltzainek, gazte madrildarrak eta udaleko ordezkariek hartuko dute hitza.

Auzipetuei babesa adierazteko kontzentrazioa egin dute epaitegiko atarian. Bertan, Amaia Kowasch Iruñea Askatasunez plataformako kideak auzia salatu eta “salbuespen legeei” erantzuten diola nabarmendu du. “Elkarbizitzan eta aniztasunean osatutako jendartean sinesten dugu”, gaineratu du, epaiketa bertan behera uzteko eskatzearekin batera.

Epaiketa zuzenean Twitter bidez jarraitzen ari da Iruñea Askatasunez.

Amaia Kowascheren adierazpenak:

Gertakarien nondik norakoak azaldu eta salatzen dituen bideoa:


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Nagore Irazustabarrena Uranga
#2
Nagore Irazustabarrena Uranga
#3
Nagore Irazustabarrena Uranga
#4
Nagore Irazustabarrena Uranga
#5
Estitxu Eizagirre
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sanferminak
Eguneraketa berriak daude