argia.eus
INPRIMATU
2010ean Itsasondoko meategietan AHT-ren aurka giltzapetu ziren lau lagunak uztailaren 25ean epaituko dituzte
  • Urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra eta 60.000 euroko kalte-ordaina eskatzen diote bakoitzari.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko uztailaren 03a
Duela hamar urteko ekintzan bi kide (Argazkia: AHT gelditu)

2010eko uztailaren 1ean lau lagun Itsasondoko (Gipuzkoa) meategietan giltzapetu ziren AHT salatzeko eta Ordizi-Itsasondo tunelaren obretan egiten ari ziren leherketak geldiarazteko. Horretarako meategian giltzapetu eta meategiko zementu bidoi erraldoietara kateatu ziren. Ekintzak bost egun iraun zituen, harik eta Ertzaintzak lau pertsonak aurkitu eta kanporatu zituen arte.

Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Trenbide Sareak jarri zuten salaketa, “desordena publikoak” egotziz  eta “erantzukizun zibil” gisa 60.000 euroko kalte-ordaina eskatuz.

Goizeko 9:15etan hasiko da epaiketa Donostiako Epaitegiko 9. aretoan eta jendearen presentzia eskatu dute elkartasuna adierazteko.