Parlamentuko presidente Alberto Catalanek eguerdiko 12etan eginen den ekimenean jasoko ditu 2014erako Nafarroako aurrekontuak Lourdes Goikoetxea Ekonomia eta Ogasun kontseilariaren eskutik. 3.756.705.615 eurotako aurrekontu proiektua aurkeztuko da.
Ondoren, Mahaiaren eta Eledunen Batzordeak proiektuaren prozedura eta egutegia zehaztuko ditu 13:30ean.
Proiektua argitaratu ostean gainerako talde parlamentarioek helegite eta zuzenketak aurkezteko epea zabalduko da.
Oposizioak egin dituen adierazpenetan aurrekontuak berandu iritsi direla kritikatzeaz gain, ez diotela babesik emanen berretsi dute.