122 urteko espetxealdia eskatu du fiskalak Marixol Iparragirrerentzat

  • Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitua izaten ari da, uztailaren 8an eta 9an. Beste hamaika auzitan deklaratu beharko du euskal preso politikoak.

     


2020ko uztailaren 09an - 09:47
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Uztailaren 8 eta 9 artean Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitua izaten ari da Marixol Iparragirre. Estreinako aldia da Eskoriatzako euskal preso politikoa Espainiako Estatuan epaitzen dutela. 2004tik iazko irailera arte Frantziako Estatuan preso izan da, Reauko espetxean, ETAren zuzendaritzako kide izatearen akusaziopean. Behin ezarritako zigorra beteta, ordea, Espainiako Estatura deportatu zuten, eta geroztik Brievako kartzelan izan da azken hamar hilabeteteetan. Espainiako Estatuan hamabi kausa daude irekita bere kontra. Haren defentsak Berria egunkariari jakinarazi dioenez, hamabi epaiketa izango ditu guztira, lehenengoa asteazkenean izan zen eta bigarrena, berriz, ostegun honetan.

Espainiako armadako komandante bat hiltzea egozten dio fiskaltzak lehen epaiketa horretan. 1995eko abenduaren 22an jazo zen atentatua, Leonen. Horren ondorioz, 122 urteko kartzela zigorra eskatzen du fiskaltzak Iparragirrerentzat; 30 urte eskatzen diote hilketa delituagatik, eta beste 80 urte hilketa saiakera delitua egotzita, 20 urteko zigorra erasoan larri zauritutako pertsona bakoitzeko, lau guztira. Hamabi urte gehiago eskatzen dizkiote, lehergailuak edukitzea leporatuta.

Iparragirreren abokatuaren arabera, ez dakite Espainiako Auzitegi Nazionalak noiz plazaratuko duen epaia, baina dagoeneko beste hamaika auzi horien artean bi epaiketetarako datak dakizkite. Bata urrian izango da, bestea, aldiz, datorren urteko urtarrilean. Defentsak zehaztu duenez, hamabi kausa horietan aurkitzen dira Iparragirreri bere ibilbide osoan zehar egotzi izan dizkioten ekintzak: Araba komandoarenak, Madril komandoarenak, aparatu militarren ardurak eta abar.

Espainiaratu zutenetik, formalki ez dute lehen graduan espetxeratuta izan, oraindik ez baita igorri bere aurkako epairik. Dena den, bakartze moduluan giltzaperatuta dirau. Iparragirreren askapenaren aldeko plataformak iragan ostiralean nabarmendu zuenez, “baldintza ankerretan” espetxeratu dute. Plataformaren komunikatuaren arabera, “Debagoieneko, Euskal Herriko eta munduko hainbat pertsona esanguratsuk” sinatu dute Iparragirre askatzeko aldarrikapena.

Kexu dira ekimenaren sustatzaileak, defentsak epaiketa prestatzeko “denbora gutxi” izan duela argudiatuta. Defentsaren arabera, hasiera batean ekainaren 20 eta 21erako igorri zieten epaiketarako deialdia, zortzi egun lehenago. Beranduago, ekainaren 16an, uztailaren 8an eta 9an izango zela adierazi zieten.

Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren (EPPK) ahots nagusietako bat izan da Iparragirre azken hamarkadetan. 1970eko hamarraldian hasi zen ETAn militatzen, eta 1981ean egin zuen ihes. Geroztik sasian bizi izan zen, 2004ko urrian Okzitaniako Salies udalerrian atxilotu zuten arte. Mikel Albisu bikotekidearekin batera kartzelatu zuten Reauko espetxean. Joan den urteko urtarrilean irten zen Albisu kartzelatik, zigorra beteta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Sarek eta Etxeratek mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan

Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte. 


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Jesus Maria Gomez Ezkerro preso iruindarra aske geratu da zigor osoa beteta

Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da. 


“Herriak erabaki du Hatortxu Rock 30 aldiz egitea”

26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]


2025-07-21 | ARGIA
Ongietorrien auziko akordioak “borrokaren zilegitasuna” ezbaian jartzen duela salatu dute zenbait presok eta preso ohik

"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian. 


Txetxu Barrios Atarrabiako presoa baldintzapeko askatasunean geratu da

Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.


2025-06-12 | Gedar
2022tik hona, gutxienez 68 preso izan dituzte uhalekin loturik EAEko espetxeetan

Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]


Iruñeko espetxeko presoek tratu txarrak, birgizarteratzeko baliabide falta eta generoaren araberako desorekak sufritzen dituztela dio Salhaketak

Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.


2025-06-05 | ARGIA
Sorzabalen absoluzioari helegitea jarri dio fiskalak, eta bere kontrako epaiketa errepikatzea eskatu du

Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.


2025-05-23 | Gedar
Preso politikoei harrerak egitea debekatzen saiatuko dira berriz Espainiako Estatuan

PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.


40 minutu Iratxerekin

Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]


Ekainak 7an Amnistia Egunera batzeko deia luzatu du Askek

Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte. 


Sarek ‘Puzzlea osatu arte’ ekimena antolatu du, asteburuan 29 herri zeharkatuko dituena

Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]


Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Eguneraketa berriak daude