100 film eta 100 telesail-atal gehiago katalogora gehituta hasi dute urtea Azpitituluak Euskaraz-eko lagunek

  • 1.600 film luzeko langa gaindituz amaitu du 2022. urtea Azpitituluak.eus webguneak (zehazki 1605 film daude orain katalogoan). Streaming plataformetan, Amazon Prime Video eta Netflix euskarazko azpidatziak erabiltzen hastea ona izan da iturri gehigarri bat bihurtu direlako horrelako materialarentzako. 2022ko bigarren erdian hasi zen plataformen emari hori, eta ikus-entzunezkoen zaletuentzat albiste ona izan da euskaraz horiek jarraitzeko ZerNonIkusi.eus webgunea sortu izana ere.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko urtarrilaren 4an - 16:11
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Abenduko azken karga masiboan gehiturikoen artean daude, Tenet edo Nobody bezalako zinema-aretoetako arrakastak, edo plataformetan ospetsu bihurtu diren estreinaldiak hala nola The Good NurseTroll norvegiarra, Guillermo del Tororen Pinocchio edo Glass Onion (irudia film honetako eszena batekoa gehitu diogu honi)

Telesail atalei dagokienez ere, ehun aletik gora igo ditugu:

2023rako ere, 200 ale azpititulatu, sail-atal eta filmen artean, gehitzea izango da gure helburua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinema
Eguneraketa berriak daude