Nazioartea > Europa > Frantzia > Paris

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
Paris kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Paris
Iritziak
Sakonean
2017-12-01 | Ahotsa.info
Abenduaren 9an: orain presoak
MULTIMEDIA - erreportajea

Abenduaren 9an Parisko kaleetan milaka euskaldun batuko dira Frantziako Gobernuari euskal presoen afera konpon dezala eskatzeko. Ekimen honen bultzatzaileak, preso ohiak eta Sare Herritarra elkarrizketatu ditu Ahotsa.info-k, eta guztiek azpimarratu dute Parisen eginen den mobilizazioaren garrantzi historikoa.


Parisko erraustegi baten arduradunak epaitzen ari dira jendea dioxinaz gaixotzeagatik

Astelehenean hasita, abenduaren 11 arte epaitzen ari dira da Paris metropolitanoko Melun herriko erraustegiaren arduradunak, inguruko herritarrak dioxinaz kutsatzeagatik. 2002an gobernuak itxi behar izan zuen erraustegia. 165 herritarrek salatu dute beren minbiziak erraustegiak eragin dizkiela.


2017-11-14 | Andoni Mikelarena
Frantziak DPS estatusa kendu die zazpi euskal presori

Ipar Euskal Herriko presoekiko ordezkaritza pozik agertu da eta lehen pauso gisa definitu du Frantziaren erabakia. Beste batzuk eman daitezen Parisko mobilizazioa mugarri izango dela uste dute ordezkaritzako kideek.


2017-11-03 | Frederick Wiseman
Dantza, Parisko Operaren Balleta
MULTIMEDIA - dokumentala

Parisko Operako Balleta munduko ballet konpainiarik inportantenetarikoa da. Dokumental honek instituzio honen eguneroko bizitza eta lanaren alderdi guztiak arreta handiz erakusten dizkigu: saio, ikastaro, errepikapen, entsegu... Mundu eder baina gogor honen zoko guztiak agerian utzi ditu Frederick Wiseman zuzendariak.

Zuzendari eta gidoilaria: Frederick Wiseman
Musika: Joby Talbot, Benjamin Wynn
Ekoizpena: Idéale Audience / Zipporah Films / Opéra National de Paris / Centre... [+]


Parisko azken baserriek ez dute hil nahi itota alferrikako hormigoitan

Paris inguruetan desafio itzela jokatzen da hilabeteotan. Alde batetik munduko bi enpresa talde indartsuenetakoak 3.100 milioi euroko negozioa errematatu nahian. Bestetik, 26.000 biztanleko Gonesse herria, hiriburuaren azpiegitura eta zerbitzuz dagoeneko gainezka egonik bere azken soro emankorretatik 300 hektarea gal ditzakeena, etxalde, nekazari eta guzti. Notre Dame des Landeseko ZADaren ondoan, apuntatu EuropaCity izena alferrikako proiektu erraldoien artean.


2017-09-10 | Garazi Zabaleta
Baratzea paristar guztien eskubide
Hiriko mapa eskuetan, turista onen papera betetzen genbiltzan Parisen lagun bat eta biok. Ohiko kale paristarretatik oinez gindoazela, ordea, gure begirada bereganatu zuen zerbaitekin egin genuen topo: hiriko zuhaitzen jardinera askotan hainbat barazki eta lore zeuden landatuta. Kalabaza zuhaitz horren azpian, piperra
hurrengoan, tomatea... Nork jarri ditu baratze txiki-txiki hauek hiriko kaleetan, baina? Udala izan da? Herritarrak?
 
'Landaretu zure kalea, baimenduta... [+]

Parisen izandako bakegile taldea, egindako bilerekin baikor

Bake prozesuaren berri eman eta euskal presoen aferan urratsak ematea izan du helburu Parisera joandako euskal ordezkaritzak, eta izandako zortzi bilkuren balorazio "baikorra" egin du.


"Inork ez zuela idazten esaten zigun Andimak, eta idazten hasi nintzen"

Hainbat liburu idatzia da 85 urte beteak dituen idazle paristar zuberotarra. Baionan bizi da, lasai, idazten, Andima Ibiñagabeitiak iragan mendearen erdi aldera emandako agindua betez oraindik: “Idatzi, idatzi!”.


2017-07-05 | ARGIA
"Eta orain presoak" izango da abenduaren 9an Parisen egingo den manifestazioko leloa

Abenduaren 9an Parisen Bakearen Artisauek antolatuko duten manifestazioko leloa aurreratu dute: Eta orain presoak. "Milaka herritar Parisen biltzea ezinbestekoa da; gaurdanik data gorde zure agendan", adierazi dute.