Europar Batasuneko 27 herrialdeetako agintariak bilduta daude ostegun eta ostiralean Versaillesen, eta Ukrainako gerra alderik ilunena erakusten ari den bitartean, energia krisiari aurre egiteko neurrien inguruan ere hitz egingo dute.
Europak Errusiatik inportatzen du gasaren %40 inguru eta Ukrainako erasoaldiak eraginda lehendik ere igoera nabarmena zuen energia iturri hori izugarri garestitu da egunotan. Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundeko herrialde gehienetan ezarrita dagoen elektrizitate merkatu marjinalistaren ondorioz, argindarra ordaintzen da ordutegi-tarte bakoitzeko teknologi garestienaren prezioan, eta gasaren igoerak ekarri du gainerako energia-iturriek kostua neurri berean igotzea.
Elektrizitatearen garestitzeak jadanik zailtasun handiak eragin ditu industriaren alorrean –kontsumitzaile handienak, askogatik–. Euskal Herrian, ArcelorMittalek Olaberrian duen lantegiak gelditu egin behar izan du aldi batez, eta ekoizpenerako energia kopuru handia behar duten beste lantegi asko ere antzeko egoeran daude: Mondragon Taldeko Orklik, esaterako, faktura boskoiztu egin zaio eta hamar edo hamabi milioi euroko gastua izan dezakete argindarrean, Aitor Goñi kooperatibako kudeatzaileak Euskadi Irratian aitortu duenez.
Versaillesen Europar Batasuneko 27 herrialdeek bi egunotan egino duten gailurrean, Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko presidenteak proposatuko du gasa energiaren merkatutik desakoplatzeko, prezioetan sortzen dituen gorabehera horiek saihesteko. Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak ildo berean hitz egin du, eta elektrizitatearen eta gasaren arteko lotura “eten” egin behar dela dio.
Oraingoz, badirudi Europak Batzordeak onartuko duela gasaren prezioari muga bat jartzea, baina ez dela harago joango.
Europa ipurdi-bistan
EBko herrialdeetako gobernuburuek Versaillesen egingo duten gailurrean batez ere errusiar gasarekiko eta petrolioarekiko menpekotasuna arintzea dute eztabaidagai.
Berriki AEBek iragarri dute ez dutela Errusiako petroliorik erosiko, baina kontuan izan behar da inportatzen dutenaren %10 baino ez dela errusiarra –Europaren kasuan %30 da errusiarra– eta hornidura beste toki batzuetatik ziurtatzeko gaitasun handiagoa duela Joe Bidenen gobernuak, baita Venezuelatik ere, behar izanez gero.
Orduan, nola arindu dezake Europar Batasunak menpekotasun hori? Eta zer ondorio izan dezakete hartzen diren neurriek? Gas likidotua inportatzea –tartean Zierbenako Bahia Bizkaia Gas sozietatearen plantara ekarrita– aldi baterako irtenbide dela diote adituek, eta horrek deskarbonizazio helburuei kalte egingo dietela, 2050erako karbono neutraltasuna lortzeko. Frantziako Estatuak energia nuklearraren aldeko apustua egiten jarraitzen du, oraintxe Ukrainan ikusten ari garen arren zer nolako arriskua sortzen duen eta nolako hipoteka utziko diegun gure ondorengoei.
Duela gutxi Reporterre aldizkariko zuzendari Herve Kempf-k azaldu bezala, Europak trantsizio ekologikorako helburu batzuk zituen arren –energia eta materiala aurreztea eskatzen zuena–, gerra honek ipurdi-bistan harrapatu du, eta alternatiba baldin bada energia nola edo hala lortzea iturri kutsagarriagoak edo arriskutsuagoak erabiliz, klima larrialdian sakondu eta amildegian gehiago gerturatzea baino ez dugu lortuko.
600 misil eta dronetik gora bota ditu Errusiak Ukrainako hiriburuaren aurka. Gerra hasi zenetik egindako aire eraso handienetakoa da. Zelenskik nazioarteari eskatu dio erantzun dezala, Putin Trumpekin bildu eta bi aste eskasera.
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]
AEBetako presidentea Zelenskirekin eta Europako haren aliatuekin bildu da astelehenean, Etxe Zurian. Badirudi Trumpek ontzat jo duela Vladimir Putinek ostiralean izandako bileran proposatutakoa: Ukrainako gerra amaitzeko Kiev "lurralde truke posibleez" hitz egiteko gai... [+]
Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]
AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]
Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]
Gaza izan zen iragarpena, Ukraina tanteoa, Iran eskalada, baina Errusia eta Txina dira traka eta azken helburua. Europar Batasunak "Israelek bere burua defendatzeko duen eskubidea" baieztatzen jarraitzen du, eta bere lehen potentziaren buruak aitortzen du "Israel lan... [+]
Europako lau presidente gudazaleek (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz eta Donald Tusk), maiatzaren 10ean 30 egunetako su-etena exijitu zioten Vladimir Putini. Errusiako presidentearen erantzuna: “Maiatzaren 15ean has gaitezen bakea negoziatzen... [+]
Sare sozialetan zabaldutako mezu batean, AEBetako presidenteak adierazi du Errusiako bere homologoarekin izandako elkarrizketa "oso ongi" joan dela. Putinek esan du Ukrainako gerra amaitzeko ahaleginak "bide onetik" doazela, eta Mosku Kievekin bake akordio bat... [+]
Aurrez adierazitakoa baino egun bat geroago abiatu dira bilerak Istanbulen; Zelenski, Putin eta Trump gabe. Errusiari “behe mailako” delegazioa bidaltzea leporatu diote.
Ukrainaren Europako aliatuak Zelenskirekin bildu dira, eta menia astelehen honetan indarrean jartzea proposatu dute, Errusiak jada ezezkoa eman badu ere. Boluntarioen koalizioko agintariek azpimarratu dute garrantzitsua dela Ukrainari laguntza militarra ematen jarraitzea,... [+]
Zer lor nahi zezakeen Ipar Koreako erregimenak Errusiaren gerrarako egindako odol-ekarpenarekin? Batetik, eskarmentua; bestetik, elkarrekikotasuna.
Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]
"Bakearen" bidean, Errusiak proposatu du kontrolpean ez dituen lurraldeei uko egitea. Trukean AEBk hainbat onura emango dizkio, Financial Timesen arabera. Hala ere, Kremlineko bozeramaile Dmitry Peskov-ek abisu egin du: "Ez fidatu hedabideez, ezta errespetagarriak... [+]