Immigrazioaren inguruko foroa antolatu dute Atherbea, Bizi eta Etorkinekin elkarteek Baionan.
Martxoaren 24an, Bizi mugimenduak deiturik, ehun bat lagunek ekintza sinbolikoa egin dute Biarrizko Europa biribilgunean. Europa kartzela dela salatu eta etorkinen erretentzioen iraupena 90etik 135 egunera luzatzen duen Frantziako Barne ministroaren lege proiektua bertan behera uztea eskatu dute.
Petra Elser itzultzaile eta Banaiz Bagara Elkarteko zuzendariak Hernanin emandako hitzaldia Euskara Ari Du egitasmoaren barruan, euskara eta migranteen arteko harremanari buruz. Elserren esanetan, koloretako Euskal Herria nahi badugu denok jarri behar dugu gure aldetik.
Informazio gehiago: www.argia.eus/plaza/euskara-ari-du/nik-zugatik-eta-zuk-nigatik
Mantero eta Lateroen Sindikatuak kontzentrazioa deitu du ostiralerako Mame Mbayeren omenez, Madrilgo erdigunean ostegunean hil zen. Deialdiak hainbat hiritan oihartzuna izango du, eta Euskal Herrian, Iruñean kontzentrazioa deitu dute 18:00etan Navarreria plazan.
Jatorri askotako pertsonak bizi dira Euskal Herrian. Kanpotik etorri eta euskara ikasi duten lagun batzuen bizipenak jaso ditugu bideo honetan.
Irizpideak "bat-batean" aldatu ostean, Espainiako Gobernua erresidentzia baimena ukatzen ari da saltzaile ibiltari diren autonomoei. Asteazken honetan Mbolo Moye Doole 'manteroen' elkarteak kontzentrazioa egingo du Gobernu Ordezkaritzaren Atzerritarren Bulegoaren aurrean "klandestinitatera itzularaziko dituen" neurriaren aurka protesta egiteko.
2014ko otsailaren 6an, Guardia Zibilak gutxienez 14 pertsona hil zituen Tarajaleko kai-muturrean. Ceutara igerian iritsi nahian ari zen migrante-talde bati gomazko pilotekin egin zion eraso.
Pasa berri den asteburuak gertakari latzak utzi ditu itsasoan. Larunbatean, Melillara iristea xede zuten 47 pertsona zeraman patera denboralearen ondorioz urperatu zen Alboran Itsasoan, eta uretara salto egin zuten guztiek.
Nafarroako Auzitegiko epaile batek Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren ebazpen bat erabili du etorkinak kanporatzeko aginduak gelditzeko. Europako sententzia baten arabera, herritar bat kanporatzeko orduan ez dira soilik aurrekari penalak kontuan izan behar, baldintza pertsonalak ere pisu handia dute ebazpenean. Hala nola, egoera familiarra edo lan esparrua. Zirrikitu legal horri tiraka, bi kanporatze bertan behera geratu dira.
Astelehenean, urtarrilak 7, Frantziako Nizan epaitu behar zuten arren, auzi saioa otsailaren 14era arte atzeratu diote Martine Landry 73 urteko emakumeari. Bere delitua: Italia eta Frantzia arteko mugan, mendialdean, isolaturik geratutako bi mutiko afrikarri batetik bestera pasatzen lagundu izana. Amnesty Internationaleko arduraduna da Landry.
When migrants are drifting at risk on the sea near Gibraltar, they know who to call: Helena Maleno's number is always available, and she puts the Spanish Sea Rescue Service in the picture as quickly as possible.