Irati Unamunzaga eta Jon Arriaga. Dolu perinatala

Iaz, irailaren 9an, jaio eta egun gutxira zendu zen Irati Unamunzagaren eta Jon Arriagaren umea, Nare. Haurdunalditik beretik, bidearen gazi-gozoak konpartitu dituzte ingurukoekin, naturaltasunez, eta dolu perinatalaren prozesuarekin beste pauso bat egitea erabaki dute: elkarrizketa batean publikoki kontatzea. Gai tabu hori mahai gainean jartzeko, eta inori antzeko zerbait gertatzen zaionean, jakin dezan ez dela bakarra.

2022-05-24 | ARGIA
Bizkaiko bertso munduko emakumeen* lehenengo topaketa egin dute Markina-Xemeinen

Maiatzaren 22an bertso munduko eremu eta belaunaldi ezberdinetako 60 emakume* elkartu dira Markina-Xemeinen. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak antolatu du ekimena, "elkar ezagutu, saretu eta gozatzeko" asmoz.


Euskal Errepublika helburu

Euskal Errepublikaren gogoa ez da abertzaleon asmo berria, gaur goizean asmatutakoa. Tradizio historiko luzea duen aldarrikapena baizik. Sabin Arana jaio baino 130 urte lehenago, XVIII. mendean, hau idatzi zuen Aita Larramendi andoaindarrak: “Zergatik euskarak ezin du bere... [+]


Euskal Herria nazien babesleku
Bormann kriminalaren misterioa

Bigarren Mundu Gerra ostean ihes egindako buruzagi naziek gurean ere babesa aurkitu zutela dioten gero eta datu gehiago dugu. Otto Skorzeny SS-etako komandante ezagunak Markina-Xemeinen Wilhelm Mallet tratulariarekin izandako negozioen berri eman genuen pasa den abenduan. Baina... [+]


Josu Santamarina Otaola
"Lubaki bat induskatzean, gerraren izaera kriminala ikusten duzu zuzenean"

Arkeologoa eta EHUko Ondare Eraikiari buruzko Ikerketa Taldeko kidea, Josu Santamarinak (Gasteiz, 1993) 1936ko Gerrak gure paisaian utzitako aztarnak ikertzen ditu, materialtasuna, memoria eta ondarea aintzat hartuta. Ekainean, Markina-Xemeingo bigarren fronte-lerroan edo Burdin... [+]


'Burdin Hesi Txikia' induskatuko dute Markina-Xemeinen

Ahaztuen Oroimena elkarteak memoriaren ibilbide bat osatu du Markina-Xemeingo Iturreta auzoan, Baldaburu inguruan geratzen diren 1936ko Gerrako bunker eta azpiegiturak ezagutzeko. Ekaineko hurrengo asteetan ‘Burdin Hesi Txikia’ ere deituriko bigarren guda-lerro hori... [+]


Otto Skorzeny
Nazien negozioak Euskal Herrian

1950eko hamarkadan  Markina-Xemein eta inguruko herrietan alemaniarrak ikustea ohikoa zen. Tartean zen Otto Skorzeny SS-etako komandante eta ingeniari ezaguna, Hitlerrentzat operazio bereziak egindakoa. Bere bizitzaz egindako film eta ikerketetan oharkabean igaro da Euskal... [+]


Eusebio Arizmendi gudari ohia
Frankismoak hila, herritarrek ahaztua

1952ko irailaren 7an guardia zibilek Eusebio Arizmendi Zumaeta hil zuten tiroz Markina-Xemeinen, zubi baten ondoan. Aurretik, herritarrek abisua jo zieten, oiloak lapurtzen zizkien ezezagun bat zebilelako inguruetan. Baina nor zen morroi hura? Zergatik irten zen arineketan... [+]


Jose Mari Lejardi 'Gabixola', Iruña-Veleia Argituko kidea
"Nazioarteko aditu batzuk ez lirateke gezur batean inplikatuko"

Iruña-Veleia auzia argitzea eskatzeko gose greban dago Jose Mari Lejardi Kareaga 'Gabixola' markina-xemeindarra. Irailaren 19an, giza katea egingo da Gasteizko Bibat museotik Legebiltzarreraino Iruña-Veleia zientziaren bidez argitzea eskatzeko. 51 egun... [+]


2020-09-09 | ARGIA
Azken agurra eman diote Zaldibarko zabortegian hil zen Alberto Sololuzeri

Alberto Sololuzeren senide eta lagunek Xemeingo elizan agurtu dute Zaldibarko zabortegia erori ondoren otsailaren 6an lurperatuta hil zen langilea.


2020-02-27 | dantzan.eus
Emakumeek lehen aldiz parte hartu dute Markina-Xemeingo saragi-dantzan

Aratuste igandean ateratzen du Zerutxu dantza taldeak saragi-dantza Markina-Xemeingo kaleetara. Zortzi dantzari eta zahagi batek osatutako taldea kalez kale ibiltzen da, geldialdi bakoitzean saragi-dantza eginez. Makila-dantzariek makilak elkarri joz jokoa egiten dute eta... [+]