Langile bat hil da harri batek azpian harrapatuta Markinan

  • Euskal Herriako 52. langilea da aurten lanean hil dena. Abuztuaren 22ko arratsaldean jazo zen ezbeharra Markinako Zeleta harrobian.

LABek eta beste hainbat sindikatuk Zeanurin egingako mobilizazioa, prekarietatearen eta lan istripuen aurka. Argazkia: LAB sindikatua.

2022ko abuztuaren 23an - 12:37

Ertzaintzak jakinarazi duenez B.F. langileak 34 urte zituen. Zeleta harrobian lanean ari zela harritzar batek harrapatu eta hil egin zen. LAB sindikatuak ezbeharra salatu du eta adierazi du “behin eta berriz” jarri dutela mahai gainean istripu hauek ekidin daitezkeela prebentziorako neurriak beteko balira. Euskal Herrian 52 langile hil dira lan istripuz aurten, horietatik bost abuztuan.

Sindikatuak nabarmendu du Amenabar taldekoa dela harrobia eta argudiatu du ingurugiroarekiko arau hausteez gain orain ere badakitela lan osasuneko araudia ez dela betetzen. Sindikatuak Eusko Jaurlaritzari adierazi dio erruaren zati bat hark duela: “Patronala kontrolatzeko eta lan osasunerako araudia betearazteko dituen bitartekoen erabilera ankerra egitean, betearazpen hori bera desitxuratzen du eta patronalak nahi bezala jokatzen jarraitzen du”.

Sindikatuak dei egin du gehiengo sindikaletik deitutako mobilizazioetan parte hartzera senide eta lagunei babesa eskaintzeko eta “behingoz neurriak har daitezen” aldarrikatzeko.

 

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lan istripuak
Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Langile bat hil da Arrasaten; urtea hasi denetik, 17

Astelehen arratsean gertatu da ezbeharra, Arrasaten, hiru metroko sakonerara erorita.


2024-02-15 | ARGIA
Langile bat hil da Olaztiko zementu-enpresa batean

Ostegun eguerdian gertatu da ezbeharra Cementos Portland enpresan, Olaztin. Urtea hasi denetik 15 langile hil dira Euskal Herrian.

 


Hiru egunetik behin langile bat hil da Euskal Herrian, urtea hasi zenetik

Durangon 47 urteko langilea hil da asteartean eta jadanik istripuz hildako 14. behargina da aurten Euskal Herrian, LABek emandako datuen arabera. Fumbarri lantegiko teilatuan lanean ari zela erorita hil da langilea eta azpikontrataturiko enpresa batentzat ari zen. Sindikatuek... [+]


2024-01-22 | ARGIA
Lau langile hil ziren Euskal Herrian aurreko astean

Urizaharreko harrobian lanean ari zela hil zen behargin bat joan den ostiralean, makina batek harrapatuta. Urtea hasi denetik, zortzi langile hil dira.


Eguneraketa berriak daude