Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Mali
Sakonean
Mali, Mendebaldea galtzen ari den ezkutuko gerra

2019ko lehen hiruhilekoan ia 90.000 maliarrek etxetik alde egin behar izan dute, Maliko ipar eta erdialdean aspaldi errotua den biolentziatik ihesi. 2013tik hona, zonalde horretan daude barreiatuta Nazio Batuen 15.209 militar eta polizia eta AEBetako tropa eta mertzenarioen... [+]


Erdi Aroko konstituzio afrikarra

Afrika, XII. mendea. Ghanako Inperioak gainbehera egin zuen almorabideen etengabeko inbasioen eraginez. Orduan, sossoen errege Sumanguru Kantek Ghanako hiriburu zaharra hartu zuen, botere hutsunea baliatuz. Eta lurraldeak konkistatzen jarraitu zuen Mandeneraino, mandingen... [+]


Hainbat intelektual frantsesek “terrorismoaren aurkako gerraren” zioak kritikatu dituzte

Frantziako zenbait intelektualek adierazpen baten bidez galdetu dute Parisko atentatuen ostean Frantziako Gobernuak abiatutako “terrorismoaren aurkako gerrak” zer ondorio izango dituen. Frantziak abiatutako bonbardaketen kontra bat egiteko deia luzatu dute.


Malik eta tuaregek presoak trukatu dituzte bake elkarrizketen aurretik

Maliko gobernuak eta Azawadeko tuaregek presoak trukatu dituzte bake elkarrizketen bezperan, borondate oneko keinu gisa.


Maliko Gobernuak guda deklaratu die berriz ere errebelde tuaregei, Frantziaren laguntzarekin

Gutxienez zortzi hildako izan dira Maliko armada eta gehienbat tuaregek osatzen duten MNLAren arteko borroketan, Kidal izeneko herrian (ikusi mapan non dagoen). Maliko Lehen Ministroak Azawadera egindako bisita batek lehertu du aurretik ere bero zegoen gatazka. Iturri... [+]


2013-07-01 | ARGIA
Kasko urdinen txanda Malin

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Afrika mendebaldeko 6.000 kasko urdin bidali ditu Malira. Urtea amaitu baino lehen beste 6.000 soldadu batuko zaizkie. Helburua, "segurtasuna eta egonkortasuna mantentzea", NBEren arabera.


2013-04-10 | Martin Vicioso
Frantziako armada Malitik ateratzen hasi da

Frantziako Gobernua Malin destinatutako soldaduak etxeratzen hasi da. François Hollande presidenteak esandakoa bete du, tropak apirilean herrialdea uzten hasiko zirela adierazi baitzuen. Ehun batek jada utzi du Mali, eta uztaila bitartean besteak etxeratuko dira. Hala... [+]


2013-02-21 | Jon Torner Zabala
Malin eta Azawaden okerrena etortzeko dago

Azawad hartzea parterik errazena zen. Orain, Maliko estatuak, gerrillarien erasoei, ‘Tuaregen arazoari’ eta zatitutako gobernua izateak sortzen dituen eragozpenei egin beharko die aurre, Imad Mesdoua analista politikoak The Guardian-en idatzi duen moduan.


Espainiak tropa militarrak bidaliko ditu Malira

Espainiako Kongresuak Malira tropak bidaltzea erabaki zuen atzo egindako batzarrean, aldeko 302 boz, kontrako 18 eta bi abstentziorekin.


2013-01-28 | Josu Urtubia
Azawad inbaditzera, Baionatik abiatuta

Frantziako armadako buruzagiek larunbatean iragarri zuten Azawadeko hiruburua, Gao, kontrolpean hartu dutela. Bamakoren ipar-ekialdera dago, 1.200 kilometrora. Igandean Sud Ouest egunkariak informatu zuenez, Baionako paratxutisten errejimentuak parte hartu du operazioan.