Kutxabankek adreiluari lotutako negozioaren erdia saldu du

ARGIAk duela gutxi iragarri zuen bezala, Kutxabankek Lone Star inbertsio funtsari saldu dizkio higiezinen operazio arriskutsuetako aktiboak, 930 milioiren truke. Tartean da 1.500 milioi eurotan baloratuta zegoen Neinor Barria agentzia.

Bankuen "maltzurkeriaz" eta Kutxabank kasuaz mahai ingurua gaur

Karelatzeak Stop taldeak antolatuta mahai-ingurua izango da gaur Hernaniko Biteri Kultur Etxean arratsaldeko 19:30etan. Bankuek bezeroekiko erabiltzen dituzten azpi-jokoak eta "maltzurkeria" izango dute hizketagai, zehazki Kutxabank kasua jorratuko dute.

Kutxabankeko langileek ez dute pribatizaziorik nahi, ELA eta LABen arabera

Kutxabanken hauteskunde sindikaletan ELAk eta LABek irabazi dute Euskal Herrian, eta bi sindikatuek uste dute horrek erakusten duela langileek pribatizazioaren inguruan zer jarrera duten.

Pobreziari aurre egiteko zortzi neurri: larunbatean manifestazioa Donostian

Manifestazioa deitu dute abenduaren 20an, Donostiako Bulebarrean, 12:00etan. Pobreziaren eta berdintasun ezaren errudunak salatzea eta konponbideak mahai gainean jartzea da asmoa, konponbide horiek aplikatu ditzatela eskatzeko.

"Bankuei etxe hutsak desjabetu ahal izatea atzera bota dute EAJk, PPk eta UPyDk"

Hipoteka ordaintzeko zailtasunengatik bankuek jendea etxetik bota ez dezaten, lau urte borrokan daramatza Kaleratzeak Stop plataformak. Baina kaleratze ugari saihestea lortu duten arren, azken urte eta erdian areagotu egin dira etxegabetzeak Euskal Herrian. Plataformako kide da Rosa Garcia, Gipuzkoan.

Kutxabankek 100 milioi euro itzuli beharko dizkie HMEI aplikatutako familiei

Hipoteka maileguen erreferentzia indizea (HMEI) aplikatzeagatik jarri dizkioten salaketek aurrera eginez gero, Kutxabankek 100 milioi euro itzuli behar dizkie kaltetuei, HMEI Stop Gipuzkoa plataformak egindako kalkuluen arabera. Indize hori 2013an desagertu zen, baina entitateak bere mailegatuei aplikatzen die oraindik.

Neinor Barria erdi-prezioan saltzear da Kutxabank

Atzerriko hainbat inbertsio funtsekin ari da negoziatzen operazioa. 1.500 milioi euroko aktiboak dituen higiezinen agentzia 800 milioitan salduko luke bankuak.

Kutxabankeko presidente Mario Fernandezek dimititu egin du

Fernandezek ostegun goizean aurkeztu du dimisioa Kutxabanken administrazio kontseiluko bileran. Gregorio Villalabeitia, BBVAko zuzendari orokor ohia izango da presidente berria.

Kutxabankek aurkako sei epai jaso ditu, hipoteka maileguetan HMEI aplikatzeagatik

Hipoteka maileguen erreferentzia indizea (HMEI) 2013ko azaroaren 1ean desagertu zen legez, baina Kutxabankek bere mailegatuei indize hori aplikatzen die oraindik. Aste honetan sei kontrako sententzia jaso ditu entitateak.

11 lagunek zuzenduko dute Kutxa banku fundazioa

Aurrezki kutxa izateari utzi eta banku fundazio bihurtu da Kutxa. Batzar orokorra desagertuta, 11 kideko patronatuak zuzenduko du erakundea.

"Ez gaitezen engaina, Kutxan alderdiak eta sindikatuak daude, eta berdin segituko du"

Urriaren 24an Kutxaren batzar orokorrak banku fundazio bihurtu ala ez bozkatuko du. Erabaki garrantzitsu horren aurretik bildu gara finantza erakundeko lehendakari Xabier Iturbe Otaegirekin (Pasaia, 1963), Kutxak eta Kutxanbankek hartuko duten norabideaz galdezka.

Inertzia alderdikoietatik haragoko Kutxa

Kutxaren zuzendaritzak erabaki du batzar orokorrean ez eztabaidatzea Gipuzkoako Aldundiaren proposamena, Kutxa banku arrunt bilakatzea lekarkeena. Eskaria EH Bilduren ildoko Kutxako kontseilari orokorrek egin zioten Xabier Iturberi, Administrazio Kontseiluak proposamena gai-zerrendatik kanpo utzi ondoren.

Protesta artean ekin diote Kutxa banku fundazio bihurtzeko batzarrari

Kutxabank “publiko eta soziala” aldarrikatzeko mobilizazioak deitu dituzte hainbat eragilek ostiral honetarako.

Iturbek onartu du Kutxako patrono izateko Batzar Nagusien proposamena ez dela loteslea

ARGIArekin izandako elkarrizketan (2434. zenbakian argitaratuko da) Xabier Iturbe Kutxako lehendakariak onartu du banku fundazioan aginduko duten patronoak legez ezin dituztela Gipuzkoako Batzar Nagusiek izendatu, baina hala izan dadin “mekanismoa” sortu dutela dio.

Kutxabankek maileguak putre funtsei saldu dizkiela salatu du Kaleratzeak Stop-ek

“Bezeroak babesik gabe” utzi dituztela adierazi du Kaleratzeak Stop plataformak, eta hori Kutxabank pribatizatuz gero gerta daitekeenaren lagin txiki bat dela uste dute.

"Estatu kolpea" Kutxabanken?

Kutxabanken egiazko “estatu kolpe” baten atarian gaude, Espainiako Gobernuak martxan jarri eta EAJk, PSEk eta PPk babestutako dinamika politikoa gelditzen ez badugu behintzat. Abenduaren 31rako konponduta behar du. Eta presa handia dago hurrengo hauteskundeen ondorioz aldatu...

Vital Kutxak baja eman du kreditu entitateen erregistroan

Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialak irailaren 30ean argitaratu du (pdf) Arabako eta Gasteizko aurrezki kutxaren erabakia. Hala, ekainaren 30ean banku fundazio bihurtzeko hasitako bidearen azken urratsa da honakoa eta aurrezki kutxa historikoa betirako desagertu da.

Kutxabanken pribatizazioaren kontrako herri sarea martxan

Kutxabanken pribatizazioaren aurkako herritarren sarea sortu nahi du Kutxabank Publikoa bilguneak. Horretarako, hitzaldiak emango dituzte hurrengo asteetan Donostian, Gasteizen eta Bilbon.

Xabier Iturbe: “Beste akziodun mota batzuk egotera bultzatuko gaituzte”

Xabier Iturbe kutxako presidentea elkarrizketatu Maite Artolak Euskadi Irratian. Kutxa banku-fundazio bihurtzeko prozesuaz galdetu dio, baita Gipuzkoako Aldundiak ohiko fundazio bihurtzeko egindako proposamenaz.

Etxegabetzea salatzeko Kutxabanken aurrean kanpatu dute Errenterian

Kutxabanken etxegabetze bat salatzeko, sukurtsal aurrean kanpatu dute hainbat lagunek Errenterian. Emakume bat eta 10 urteko bere alaba datozen asteetan etxetik botatzea saihesteko, hainbat ekintza iragarri ditu Oarsoaldeko Stop Deshaucios plataformak. Errenteriako Udalak etxegabetzearen aurkako mozioa onartuko du hurrengo udalbatzan.

Kutxa banku fundazio bihurtzeko beste pauso bat

Gipuzkoako Foru Aldundiaren proposamenari atea itxi ala ez erabakiko du Kutxaren administrazio kontseiluak. Pribatizazioaren kontrako plataformak mobilizazioak antolatu ditu Donostian.

Martin Garitano: "Kutxaren akzioak udalen eta Gipuzkoako Aldundiaren artean banatzea da gure proposamena"

Kutxak ez luke banku fundazio bihurtu behar izango Kutxabanken duen partizipazioa murriztuz gero. Proposamena (pdf) txosten juridiko batean oinarritu du Gipuzkoako Aldundiak eta Kutxaren batzar orokorrean aurkeztuko du, onartuko den “esperantzaz”.

Patronoak Gipuzkoako Batzar Nagusiek proposatzea aurreikusten du Kutxaren estatutu zirriborroak

Kutxak udazkenean du asmoa banku-fundazio bihurtzeko. Estatutuen proiektuak dio Gipuzkoako Batzar Nagusiek proposatuko dituztela fundazioan aginduko duten patronoen izenak. Baina adostasunik egon ezean, patronatuak egingo ditu izendapenak.

Kutxaren zuzendaritza Madrilen negoziatzen ari den estatutuen agiria

Bizkaiko BBKko eta Arabako Vitaleko batzar nagusiek erabaki ostean bankako fundazio bihurtzea, hori udazkenean gauzatzeko prozesuan ari da Gipuzkoako Kutxa. ARGIAk eskuratu ahal izan du eta eskaintzen du (PDF formatuan) Madrilgo Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioarekin Kutxako zuzendaritza negoziatzen ari den estatutuen proiektua. Horren ondoan eskaintzen dugu Kutxaren batzar nagusiko kide den Julian Zapiain Alonsok estatutuei aurkeztu dizkien emendakinak.

Lehen urratsak EAEko aurrezki kutxa publikoen pribatizazioan

BBK-k eta Vital Kutxak pribatizaziorako pausoa eman dute. Mende eta erdiko historiaren ostean aurrezki kutxak desagerrarazi, banku-fundazio bihurtu, eta hemendik aurrera aginduko duten patronoak izendatu dituzte. 

Fundazioak, konfiantza ezaren arrazoiak

Zergatik ez dago euskal gizarteko sektore zabaletan konfiantzarik Kutxabanken pribatizazio prozesu honetan? Funtsean, azken bizpahiru hamarkadetan finantza munduaren norabidea etekin basatia bilatzera bideratua izan delako eta horrek eragin duelako 2008tik aurrera bizi den krisi ekonomiko...

Aurrezki kutxak jada ez daude gure esku

Edo lehen zeuden pittina baino are gutxiago dauzkagu eskueran. Boteretsuen agendak nahi izan du Euskal Autonomia Erkidegoak azken urteotan eduki duen lanabes ekonomiko sendoenaren kontrola galtzea, noiz eta hamabost egun lehenago 150.000 herritarrek erabakitzeko eskubidea giza-kate erraldoi batez aldarrikatu ostean.

BBK-k eta Vitalek aurrezki kutxa izateari utzi eta fundazio bihurtzea onartu dute

BBK-k eta Vital Kutxak pribatizaziorako urratsa eman dute. Erakunde horien batzar orokorrek aurrezki kutxa izateari utzi, banku-fundazio bihurtu, eta hemendik aurrera aginduko duten 15 patronoak izendatzea onartu dute. Bilboko kontzentrazioan istiluak eta zaurituak izan dira. (Bideoa: Bilboko Uriola).

Aurrezki kutxen historiari begirada ARGIAko publizitatearen leihatilatik

Gipuzkoa eta Bizkaiko aurrezki kutxa probintzialek eta Donostia eta Iruñeko aurrezki kutxa munizipalek ARGIA astekarian argitaraturiko iragarkien hautaketa duzu honakoa.

Arantza Urkaregi (EH Bildu): “Oraindik Kutxa falta da”

Arantza Urkaregik BBKren batzar orokorraren ostean hitz egin du ARGIArekin: "Ez dugu amore emango, aukera badago oraindik, baina borondate politikoa falta da".
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys