Hipoteka ordaintzeko zailtasunengatik bankuek jendea etxetik bota ez dezaten, lau urte borrokan daramatza Kaleratzeak Stop plataformak. Baina kaleratze ugari saihestea lortu duten arren, azken urte eta erdian areagotu egin dira etxegabetzeak Euskal Herrian. Plataformako kide da Rosa Garcia, Gipuzkoan.
Urteak daramatzazue borroka, kontzientziazioa eta presioa egiten. Inpunitatez jokatzen jarraitzen dute bankuek ala aurrerapausoak eman dira kaleratzeak eteteko?
Bankuek inpunitatez jokatzen jarraitzen dute, legeak ematen dielako inpunitate hori. Bankuek eurek eraikitzaileen eskutik sortutako eta gobernuek sustatutako krisi finantzarioak dirurik gabe utzi ditu herritarrak, baina legeak ez ditu fede oneko zordun horiek babesten. Hala ere, epaitegietan egindako borrokari esker, abokatu eta epaile ugarirekin elkarlanean, etxea enkantean jarri eta bertan bizi direnak kaleratzeko bankuek jartzen dituzten salaketak gelditzea lortzen ari gara, Europako Auzitegiko epaien bidez. Eta kaleko borrokari esker, bankuen joko zikina eta genozidio ekonomikoa azaleratzen ari gara. Bankuaren eta herritarraren arteko negoziazioan gure elkartea ere tartean bada, bankuek jarrera leundu ohi dute, hain justu salaketa publikoa eta banku aurrean protesta elkarretaratzeak saihestu nahi dituztelako. Arazoa da herritar asko eta asko ez direla gurekin harremanetan jartzen, eta kasu horietan, kaleratze prozesua autopista irekia da, legeak horretarako ematen duen erraztasunagatik.
Oposizioaren eskaerari erantzunez, berriki datuak aurkeztu dituzte Eusko Legebiltzarrean: etxea enkantean jarri eta bertakoak kaleratzeko 1.127 prozesu abiatu dituzte bankuek 2013-2014 artean. Prozesu horietako bostetik bat Kutxabankek abiatu ditu.
Bai, eta kutxa botere publikoen esku egonik, politikarien ardura agerian geratzen da, EAJrena batik bat, baita administrazio kontseiluetako bazkide PP eta PSErena ere. Orain, pribatizazioarekin hamabost patronok kontrolatuko dute Kutxabank eta inpunitate are handiagoz jokatuko dutela uste dugu.
Datu berdinen arabera, Eusko Jaurlaritzak berak eta Alokabidek zuzenean kaleratu dute jendea, babes ofizialeko etxebizitzetatik.
Alokabideren arazoa da alokairuan dagoen pertsonaren edo familiaren egoerara ez dela egokitzen eta urte batetik bestera kuota bera mantentzen dela, tarte horretan lana edo gizarte laguntza galdu arren, adibidez. Zordunak bota eta berriak sartzen ditu Alokabidek, eta sakoneko arazoak hor dirau: alokairu sozialerako 83.000 eskaera daude EAEn, eta 15.000 etxeren eskaintza baino ez. Alokairu sozialerako etxebizitza gehiago lortu ahalko genituzke, bankuek duten etxe huts andana erabiliz gero. Jendea kaleratzetik bankuek lortutako etxeak desjabetu eta alokairu sozialerako erabili ditzake botere publikoak, Etxebizitzaren Legearen bidez, eta hala egiten da adibidez Andaluzian edo Katalunian, baina EAEk oraindik ez du Etxebizitzaren Legerik. Areago, berau prestatzen ari dira eta EH Bilduk eta PSEk legean neurri hori jasotzea proposatu dute, baina atzera bota berri dute EAJ, PP eta UPyDk. Neurria funtsezkoa da etxebizitzaren arazoari konponbidea eman ahal izateko eta hipotekak eta kontrolik gabeko alokairuak ordaindu ezin dituzten herritarrak –gero eta gehiago direnak– laguntzeko, baina badirudi Kutxabanki dituen milaka etxe hutsak kentzearen beldur direla. Eusko Jaularitzak interes orokorraren zerbitzura egon beharko luke, baina…
Zein puntu hartu beharko lituzke kontuan legeak?
Etxebizitzaren Legea beharrezkoa da, lehenbailehen, fede oneko zordunen etxeak enkantean jarri eta bertakoak kaleratzeko prozesuak debekatuko dituena. Legeak, halaber, etxebizitza hutsak dituzten bankuak zigortu beharko lituzke, edo desjabetu eta erabilera publikoa eman beharko lieke etxe huts horiei. Gure aspaldiko beste eskaera bat da hipoteka ordaindu ezin duenak etxea bankuari ematearekin zorra kitatzea (eta ondoren pertsona hori alokairu sozialera bideratzea). Bada, eraikitzaile handiei dirua utzi diete bankuek eta eraikitzaileak etxe asko eta asko saldu ezinik geratu direnean, zorraren ordainetan etxe horiek onartu dizkiete bankuek. Familiekin aldiz, ez dute halakorik egiten, eta gainera administrazioak dio ezin duela ezer egin Espainiako Estatuko legeak ez duelako uzten, lege horrek zehazten dituen baldintzak (etxebizitzen salneurriak tarteko) zerikusirik ez dutenean gure errealitatearekin! Lege propioa egin daiteke, baina hara, interes finantzarioak tartekatzen direnean autonomiarik ez dugu nahi antza, Espainiako aginduak zehatz-mehatz jarraitzea nahiago. Etxeetan argindar mozketarik ez egitea ere eskatzen dugu, energia enpresak eurak ari direlako, tartean Euskal Herriko Iberdrola enpresa, argindarra ordaintzen ez duten familien etxeak enkantean jartzen. Neguan argindarra moztea debekatuta dago Europako herrialdeetan, bankuari etxea ematearen ordainetan zorra kitatzea onartua dago… hemen izan ezik, eta gauza asko erkidegoko administrazioak alda ditzake, ez dezatela aitzakia gisa Espainiako legedia erabili.
Etxea ematearen truke zorra kitatzea, kasuz kasu epaitegietan lortzen ari zareten borroka da, dena den.
Bai, pixkanaka-pixkanaka, guregana etortzen direnen kasuan behintzat. Kontua da, hain juxtu hipoteka gehien eman dituen erakundeak, Kutxabankek, ateak guztiz ixten dizkiola etxearen truke zorrak kitatzeari edota alokairu soziala negoziatzeari. Nafarroan, Caixabank –gogoratu Nafarroako Kutxa desagertu eta Caixabankek bereganatu zuela– aldekoagoa da. Herritarren ezjakintasuna baliatuz bankuek hipoteka kontratuetan ezarritako klausula neurrigabeen aurka ere ari gara eta abal-emaileak jomugan jartzen dituzten klausula lotsagarriak atzera botatzea lortzen ari gara epaitegietan.
Datu eta saltsa legal honen guztiaren atzean, pertsonak daude…
Bereziki lazgarria da seme-alabekin etxetik botatzen dituzten emakumeen kasua. Izan ere, ikusten ari gara sarri bikotea banandu eta senar ohiak etxea ordaintzeari uzten diola, eta bankuari bost axola zaionez ordaindu ez den hipoteka zatia zeinena den eta zeintzuk bizi diren etxe horretan, kale gorrian uzten ditu emakumea eta umeak. Garai batean seme-alabek etxea erosteko abala eman eta seme-alaba horiek orain hipotekarekin arazoak dituztenean abal-emaileen aurka egiten ere ikusten ditugu bankuak, hirugarren adinekoen aurka… Izugarria da.
Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.
AZET Etxebizitza Sindikatuak salatu du Poliziak 8:00etatik hartu duela etxegabetu duten etxeko ataria. Auzokide ugari gerturatu badira ere etxegabetzea gelditzen saiatzera, Polizia etxebizitzara sartu da eta balkoira kateatu diren bi auzokideak askatu ditu. 9:30ak aldera heldu... [+]
Trintxerpeko (Gipuzkoa) Herrera kaleko 'Escalerillas' eraikinean 60 urte baino gehiago bizitzen daramaten bost familia etxegabetu nahi dituzte Pasaiako Portuko Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, merkantziak portutik mugitzeko trenbide bat eraikitzeko. Astelehenean... [+]
Goizean goiz bildu dira ostiralean (ekainak 27) AZET Etxebizitza Sindikatuko kideak eta Alde Zaharreko auzokideak etxegabetzearen aurrean deitutako auzo erantzunera. Bi ordu baino gutxiagoan adin txikiko seme-alabak dituen familia bat etxegabetu dute Bidebarrieta kalean... [+]
Ostiral arratsaldean (ekainak 27) egindako agerraldian, Etxebizitza sindikatuak elkartasuna adierazi die etxegabetuko dituzten zortzi errefuxiatu familiei, tartean adin txikikoak daude, eta haien egoera salatu du.
Duela urtebetetik duen aldi baterako harrera proiektua eten diote familia bati, eta bestea joan den astean etxegabetu zuten, inolako jakinarazpenik jaso gabe. Auzoan Bizi etxebizitza sareak agerraldia egin du ostegunean Txagoko Komunitate Sarearekin eta Federico Baraibar... [+]
Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.
Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]
Iruñeko Alde Zaharrean, San Lorenzo kalean, pasa den astean bertan behera utzi zuen etxegabetzea Espainiako Poliziak, hura galaraztera bertaratu baitziren ehun bat herritar. Asteazken honetan, lehen orduan, Polizia eta Iruñeko Udaleko gizarte zerbitzuak heldu dira... [+]
Poliziak kalea moztu du goizean, eta lagun ugari gerturatu dira Bilboko Zurbaranbarri auzora etxea defendatzera. Indarrez sartu da Ertzaintza, eta azkenean gauzatu dute etxegabetzea. Mobilizazioa deitu dute 19:00etarako.
San Lorenzo kalean 57 urteko emakume bat –Ana Belen– etxegabetzeko agindua zegoen asteazken goizerako. Hori eragozteko, etxearen atarian 07:30etik aurrera bilkura deituta zuen Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Azkenean ez da etxegabetzea gauzatu.
10:00etan etxegabetzea gauzatzeko agindua zuen Poliziak, baina lehenago bertaratu dira sei patruila emakumearen etxera eta inguruko kale guztiak moztu dituzte. Haritu Elkarlaguntzako Sareak eginiko deiari erantzunez, dozenaka lagun elkartu dira etxearen aurrean etxegabetzea... [+]
Maiatzak 8an abiatu eta ekainaren 3ra arte luzatuko da epaiketa. Guztira 35 espetxe urteko eta 200.000 euroko zigorra eskatu ditu fiskalak auzipetuentzako.
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Azora putre funts alokairua igo eta mantentze lanak alde batera utzi ditu, Isaac Lagos eta bere familia etxebizitza uztera behartuz. Kaleratzearen aldeko epai bat jaso berri du maizterrak.