Politika > Euskal gatazka > Euskal preso politikoak > Espetxe politika > Gaixo larriak

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
Gaixo larriak kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Gaixo larriak
Sakonean
2017-10-13 | ARGIA
Ibon Iparragirreren bizitza kinka larrian dagoela salatu dute

Preso ondarrutarrari egin dizkioten azken analisietan 20 defentsa baino ez dituela, eta beraz, hilzorian dagoela salatu du Iparra Galdu Baik plataformak. Presoak beste pneumonia bat harrapatuz gero hil egingo dela esan du forenseak, Lea Artibaiko Hitzak zabaldu duenez.


2017-07-05 | ARGIA
Espetxe politika garai berrietara egokitzeko eskatu diote sindikatuek Espainiako Gobernuari

ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, Hiru, EHNE eta Etxaide Mugimenduak agerraldi bateratu bat egin dute asteazkenean Bilbon, Foro Sozial Iraunkorraren babesean, Madrilgo Gobernuari espetxe politika alda dezala eskatzeko.


Kartzelara eraman dute Ibon Iparragirre

Madrilgo Alcala-Meco espetxean da dagoeneko gaixo larrien zerrendan dagoen Ibon Iparragirre euskal preso ondarrutarra. Pneumonia zantzuekin ospitaleratu zuten maiatzaren 31n, baina ekainaren 8ko arratsaldean eraman dute berriz ere kartzelara.


Kezka adierazi dute larriki gaixo dagoen Manu Azkarate presoak azken hilabetean jasandako tratuagatik

Manu Azkarate larriki gaixo dagoen preso tolosarrak azken hilabetean bizi izandako egoera eta eskubide urraketak salatzeko agerraldia egin dute ostegun arratsaldean, Tolosako Trianguloa plazan. Tartean, aurpegi ezagunek ere larriki gaixo dauden presoen egoera salatu dute.


Epailearen ebazpena "oso positiboa" dela esan du Oier Gomezen abokatuak

Epaileak Oier Gomezen kondena eteteko eman duen agindua positiboki hartu dute Sarek, Oiertxo SOS Plataformak eta EH Bilduk, baina gogorarazi dute hau “lehen pausoa” baino ez dela eta preso gasteiztarra oraindik preso dagoela. Azken erabakia asteazkenean emango dute auzitegiek, Gomezen aurkako hiru euroaginduak aztertuko baitituzte.


2017-04-24 | Arabako Alea
Oier Gomezen kartzela zigorra eten du Frantziako epaile batek

Larriki gaixo dagoen Oier Gomez preso gasteiztarraren askatasuna agindu du Frantziako epaile batek astelehen honetan. Ewing sarkoma du eta honek metastasia eragin dio buruan. Medikuek sei hilabeteko bizitza itxaropena eman diote.


Oier Gomez preso eriari zigorra etengo dioten ala ez astelehenean erabakiko dute

Parisko Pitie-Salpetriere ospitaleko (Gasteiztik 900 km-ra) espetxe zerbitzuan dago Oier Gomez, eta mugitu ezin denez, zigorra etengo dioten ala ez erabakitzeko auzi saioa ospitalean egin dute ostegunean. Erabakia astelehenera atzeratu da.


2017-04-05 | ARGIA
Nola jarri zuten Gasteizko Katedral Zaharrean preso gaixoen aldeko pankarta?

Astelehen goizean, Gasteizko Katedral Zaharraren gainean dagoen garabian preso gaixoen askatasuna eskatuz pankarta eta ohatila bat zintzilikatu zituzten.


2017-03-21 | ARGIA
Frantziak preso eriak eta zigorra bete dutenak askatzeko eskatuko dute martxoaren 25ean Baionan

Bagoaz kolektiboak heldu den larunbatean, martxoak 25, Baionan manifestazioa egiteko deia zabaldu du. Larriki eri diren presoak eta zigorra dagoeneko beteta dutenak askatzeko galdatuko diote François Hollanderen gobernuari. 17:00etan abiatuko da mobilizazioa, Euskaldunen plazatik.  


2017-03-16 | Anboto
Gorka Fraile Euskal Herrira ekartzeko eskaera ez du tramitera onartu Konstituzionalak

Hurrengo pauso judiziala Europako Giza Eskubideen Auzitegia izango litzateke; hurbiltzeko eskaerei bost urteko epera erantzuten ari dira Estrasburgon. "Gorkaren kasua larria da eta ezin ditugu 5 urte itxaron", esan du Ainhoa Sergio senideak.