Killingworth (Connecticut, AEB), 1701. Collegiate School goi mailako ikasketa zentroa fundatu zuten. 1716an eskola berria New Havenera aldatu zuten eta handik bi urtera, 1718an, Yale izena hartu zuen gaur egun AEBetako eta munduko unibertsitate prestigiodunetakoa denak.

Urte hartan Bostonen jaiotako Elihu Yale (1649-1721) negozio gizonak bederatzi merkantzia fardo eman zizkion dohaintzan unibertsitateari. 560 libra inguru lortu zituzten dohaintza salduta eta, horri esker, eraikin berri bat... [+]

Esklabotzaren gaiarekin, ‘The Guardian’ Kataluniako ispiluari begira… eta Euskal Herrian zer?

Erresuma Batuan eta Katalunian gizakien esplotazioan oinarrituriko iragan eta garapen ekonomikoarekin zer egin eztabaidak plazara salto egin duen bitartean, gurean jarraitzen dugu isilik eta eztabaidarik gabe.


Baleen galbiderako lehen kolpea

Lekeitio eta Ondarroa, 1623ko martxoaren 11. Bi herrietako arrantzale kofradiek hitzarmena sinatu zuten biek batera harrapatutako balea elkarren artean banatzeko.


Donostiako burges “modernoek” nola egin zuten dirua?

Koldo Mitxelena Kulturunean erakusketa zabal bat dago ikusgai Donostiako familia entzutetsuenetako bateko kideek ateratako argazkiekin: Aurrera eginez deitu diote. José Brunet Berminghamek XIX. mendearen azken herenean ateratako dozenaka argazkiz dago osatuta eta benetako... [+]


Seychelle inguruetako atunak ahitzen ari da Europako arrantza industria eta euskaldunok tartean gaude

Indiako ozeanoko atun hegats-horia desagertzeko bidean dago eta ez inguruko –Seychelleak, Somalia, Kenya...– arrantzaleen kulpaz, baizik eta Europar Batasunako itsasontzi-faktoriek suntsituta. Atun ontziratua hainbeste maite duten europarrak, beren ingurukoak... [+]


Ybarratarren euskal musika bilduma

Bilbo, 1857. Banco de Bilbao sortu zen; akziodun nabarmenen artean Ybarra familia zegoen. 1902an Bizkaiko Labe Garaiak abian jarri zirenean ybarratarrak ere tartean ziren. Bilbo edota Getxoko alkate izan ziren, Bizkaian nahiz Madrilen diputatu. Sendiaren Sevillako adarra itsas... [+]


Baiona esklabo trafikoaren sareetan

Lapurdiko hiriburuko ontzingintzak garapen handia izan zuen esklabotzari esker, Nantes eta Bordeleko tratularientzako ere eraikitzen baitzituzten barkuak. Euskaldun, biarnotar eta gaskoiek bete-betean hartu zuten parte Saint-Domingueren kolonizazioan, eta iturri batzuen arabera,... [+]


Euskal balea uste baino arinago ari da desagertzen: 356 buru baizik ez dira geratzen itsasoan

Alarma deia jo du North Atlantic Right Whale Consortium elkarteak, euskal balea edo sardako balearen (Eubalaena glacialis) azken aleen biziraupena zaintzen duen elkarteak: aurreko kalkuluetan esaten bazen oraindik klase horretako 400 animalia geratzen zirela bizirik, azken... [+]


Koronabirusaren arrasto koloniala

Fenomeno pandemiko bihurtu zaigun koronabirusaren gaitzak ez ditu pertsona eta herrialde guztiak berdin jotzen. Hasiera batean, agian inork pentsa izan zezakeen igualitarista zela, denei eragiten ziela berdin. Baina orain badakigu birusak badakiela diskriminatzen norberaren... [+]


Esklabistak epaitu

AEBetan, Ingalaterran eta mundu osoan Black Lives Matter mugimendua esklabotza eta arrazakeria zuritzeari uzteko eskatzen ari da, eta ikusi ditugu pertsonaia txit entzutetsuen eskulturak hankaz gora jarrita. Astinaldia hainbestekoa da, ezen The Guardian-ek jakinarazi duen... [+]


2020-07-12 | Juan Mari Arregi
Kapitalismoaren negozio "nahasiak"

Azken asteotan, AEBetan poliziak pertsona beltz bat hil ostean sorturiko mobilizazio herrikoia bizitzen ari gara. Arrazismoaren aurkako manifestazioen ondoren, arraza beltzeko pertsonen esklabotzaren eta trafikoaren protagonista izan ziren pertsonaiei eskainitako estatuak... [+]