Kapitalismoaren negozio “nahasiak”

  • Azken asteotan, AEBetan poliziak pertsona beltz bat hil ostean sorturiko mobilizazio herrikoia bizitzen ari gara. Arrazismoaren aurkako manifestazioen ondoren, arraza beltzeko pertsonen esklabotzaren eta trafikoaren protagonista izan ziren pertsonaiei eskainitako estatuak eraitsi dira. Astekari honek zorrozki eskaini dio gai horri bere azken alea eta Larrun gehigarria, hain zuzen. 


2020ko ekainaren 30ean - 17:12
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Pertsona beltzen trafikoaren negozioak –kasu honetan Afrikatik Karibera–, euskal oligarkiako kideak ere izan ditu protagonista. Esaterako, Neguriko Ybarra familia onuradun handia izan da. Familia horretako kide batzuek negozio hori mantendu zuten XIX. mendean. Bitxia da ikustea beren barne-komunikazioetan salgaiak ez ezagutzeko –esklaboen trafikoa–, “681 fardel” eta “600 artile zikin arroa” aipatzen zituztela. Britainiar gerra-armadaren konfiskazioa saihesteko, esklaboak itsasora botatzen zituzten portura iritsi aurretik, eta, horrela, itsasertzeraino igeri egingo zuten indartsuenak aukeratzen zituzten.

“Negozio” horretaz idatzi zuen Javier de Ibarrak ere, saga horretakoa, Nosotros los Ybarra (Gu, ibarratarrok) liburuko 5. eta 6. kapituluetan, eta honela amaitzen du: “Eta horrela amaitu zen ybarratarrek hain negozio nahasietan egin zuten barneratzea”. Gineako Golkoko esklaboen trafiko selektiboa “negozio nahasiak” besterik ez ziren izan? Ybarratarren feudoan, AHV labe garaietan, 1936an armada frankistarentzat eta bere aliatuentzat armak sortzea ere “negozio nahasiak” izan ote ziren?

Kapitalismoa beti izan da basatia, antihumanoa, antisoziala eta baita kriminala ere. Gaur egun aurpegi gizatiarrago batez jantzi nahi duten arren, kapitalismo horrek gako berberetatik erasotzen jarraitzen du eta jarraituko du, etekinik handiena bilatzen. Sistema horretan, helburuak beti justifikatzen baititu baliabideak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaldunak esklabotzan
2024ko abuztuaren 23
Ibilbide dekolonialak (V)
Nafar mendialdea: armarrien kapitalak

2024ko abuztuaren 21
Ibilbide dekolonialak (IV)
Ibaizabal: tximinien giza elikagaia

2024ko abuztuaren 14
Ibilbide dekolonialak (I)
Donostia: non gogoa, han ezpata

Eguneraketa berriak daude