Erleak akabatzen ari diren intsektizidak, uste baino kaltegarriagoak

2013tik partzialki debekatuta daude Europar Batasunean zenbait intsektizida neonikotinoide, nekazaritan usu erabiltzen diren substantziak, erleei egiten dieten kalteagatik. Greenpeacen eskariz egindako azterketa zientifiko baten arabera, substantziok uste baino arriskutsuagoak dira erleentzat, eta gainera kalte egiten diete beste espezie batzuei ere. Erabateko debekua eskatu du talde ekologistak.

Zergak saihestearen aurkako EBko politikak blokeatu zituen Junckerrek

Europako Batzordeko lehendakari Jean-Claude Junckerrek saihesbide fiskalen aurkako Europako politikak blokeatu zituen Luxenburgoko lehen ministro kargua zuenean, multinazionalen mesedetarako lan eginez, The Guardian egunkariak eta Ikerketa Kazetarien Nazioarteko Partzuergoak jakinarazi dutenez.

Aireko kutsadura gutxitzeko lege-proiektu urardotua onartu du Europako Parlamentuak

Atmosferara jaurtitzen diren kutsatzaile nagusien mugak zorrozteko lege-proiektua onartu du Eurolegebiltzarraren osoko bilkurak, azaroaren 23an Estrasburgon egindako saioan. Hala ere, onartutako proposamena hasiera batean Europako Batzordeak egindakoa baino ahulagoa da. Aireko kutsadurari buruz “behingoz” araudi ausarta ezartzeko aukera galdu da, proiektua gaitzetsu dutenen aburuz. Testuak 499 aldeko boto jaso du, eta 177 aurkako.

CETA akordioa Europako Auzitegian aztertzeari ezetz esan dio Europarlamentuak

Europako Legebiltzarraren gehiengoak ezetz esan dio Europar Batasunaren eta Kanadaren arteko merkataritza eta inbertsio ituna (CETA) Europako Justizia Auzitegiak azter zezala eskatzeko aurkeztutako mozioari. 258 parlamentarik bozkatu dute proposamenaren alde, eta 419k aurka. Otsailean erabaki beharko du Europako Legebiltzarrak CETAri onespena ematen dion ala ez.

"Valoniak erakutsi du merkataritza askeko akordioei aurre egitea posible dela"

“TTIP eta CETA ezartzearren herritarrek aukeratutako parlamentu eta gobernuen aurka joko dutela frogatu du Valoniarekin gertatutakoak”, diosku Júlia Martík, Euskal Herrian TTIPari Ez! kanpainako bozeramaileetako batek. Azaroaren 5ean merkataritza askeko akordioen aurka mobilizatu ostean, presio egiten jarraitzeko unea dela dio Martík. Mugarri hurbilena urtarrilean du akordioon aurkako mugimenduak: orduan erabakiko du Europako Legebiltzarrak EB eta Kanadaren arteko CETA akordioa berresten duen edo ez.

Belgikak blokeatuta du oraingoz Europa eta Kanada arteko CETA hitzarmena

Valoniako Parlamentua CETAren aurka azaldu ostean, Belgikak itunari ezetz esan dio Europako merkataritza eta kanpo harremanetarako ministroen kontseiluan. Bitartean, Greenpeacek ekintza ikusgarria egin du bilkuraren kanpoko aldean.

A bisfenola susmopeko konposatua elikagai-ontzietatik kanpo nahi du Europako Parlamentuak

Europako Legebiltzarrak eskatu du elikagaiak gordetzeko ontzi guztietan A bisfenol izeneko konposatua debeka dadila. Era berean, elikagaien ontziratzean erabiltzen diren substantzia kimikoak zorrotzago arautzea galdatu dute europarlamentariek.

Durão Barroso presidente ohia ikertuko du Europako Batzordeak, Goldman Sachsen aholkulari aritzeagatik

Europako Batzordeak ezohiko neurriak hartuko ditu azken urteetan zeresan gehien eragin duen ate birakari kasuari erantzunez. José Manuel Durão Barroso Batzordeko aurreko presidentea Goldman Sachs inbertsio-bankuaren aholkulari hasi zenean, uztailean, fitxaketa EBren arauak betez egin zela defendatu zuen Bruselak. Orain, ordea, Jean-Claude Juncker presidenteak, Europako Arartekoaren eskari bati ihardetsiz, iragarri du ikertu egingo dutela Barrosoren zeregin berriak ondorio etikorik ba ote duen. Gainera, protokolozko pribilegioak kenduko dizkiote Batzordeko buru izandakoari.  

Applek Irlandari 13.000 milioi euro itzuli behar dizkiola ebatzi du Europak, urtetan ordaindu gabeko zergengatik

Apple konpainiak eta Irlandak legez kanpoko zerga aginduak adostu zituztela ebatzi du Europako Batzordeak. Zerga gutxiago ordaintzeko sare konplexu bat baliatuz Europan izandako mozkinen ehuneko txiki bat soilik ordaindu zuen multinazionalak Irlandan hainbat urtez, sozietate zergei dagokionez: irabazien %1 2003an eta %0,005 2014an (%12,5ekoa da sozietateen gaineko zerga Irlandan).

TTIPen negoziazioa eteteko eskatuko duela esan du Frantziak

Frantziak EBko beste estatuei eskatuko die Europa eta AEBen arteko merkataritza askeko akordioaren (TTIP) negoziazioak eteteko, Matthias Fekl Kanpo Merkataritza estatu idazkariak RMC irratiari emandako elkarrizketan esan duenez. Haren ustez, negoziazioak ezkutukeriaz egin dira orain arte, eta horrek konfiantza falta handia eragin die herritarrei. Prozesua gelditu eta etorkizunean AEBekin bestelako negoziazio bati ekitearen alde azaldu da estatu idazkaria.

Barroso orain Goldman Sachsen lanean, hilero EBtik 18.000 euroko pentsioa mantenduz

Europako Batzordeko presidente gisa eskuratutako azken soldataren %70a biltzea ahalbidetzen du pentsioak. Hala, bizi artean hilero jasoko du dirua EBtik.

Europako Batzordeak "bidezidorra" hartu du CETA ituna lehenbailehen indarrean sartzeko

Europako Batzordeak proposatu du EB eta Kanadaren arteko merkataritza askeko akordioa (CETA) urrian sinatu eta “ahalik eta azkarren” indarrean sar dadila. Batzordeak bide bihurria marraztu du horretarako: CETA akordio mistotzat hartzea proposatu du, hau da, ez du erabateko onarpen legalik izango EBko estatu guztietako parlamentuek berretsi arte, baina hori gertatu aurretik behin-behinean sartu ahal izango da indarrean. Urte hau amaitu baino lehen, seguruenik.

Europako Batzordeak ez du lortu oraingoz glifosato pestizidaren baimena luzatzea

Bigarrenez, bertan behera utzi dute glifosatoaren baimena luzatzeari buruzko bozketa Europako Landare, Animalia, Elikagai eta Pentsuen Batzorde Iraunkorrean. Europako Batzordeak pestizida ezagun hori, munduan zabalduena, beste bederatzi urtez baimentzeko proposamena eraman du –ekainaren 30ean agortuko da gaur egun indarrean dagoen baimena–, baina behar adinako gehiengoa lortuko ez zutenez, ez dute bozkatu ere egin.

Europak Oiolako urtegiaren garbiketa finantzatuko luke, bertoko erakundeek proiektu bat aurkeztuz gero

Europako Batzordeak finantzaketa lortuko luke Trapagareneko Oiolako urtegiaren arazoa konpontzeko, eskumena daukaten erakundeek behar bezalako proiektua aurkeztuz gero. Hala jakinarazi die Daniel Calleja Batzordeko Ingurumen zuzendariak Oiolako Urtegiaren Deskonexioaren Aldeko Plataformako kideei, Bruselan egindako bileran.

TTIP akordioaren aurka, NATOri buruzko erreferendumaren urteurrenean

Europar Batasuna eta AEBak negoziatzen ari diren TTIP hitzarmenaren aurkako mobilizazioetara deitu dute martxoaren 12an, Hego Euskal Herriak NATOn sartzeari ezezkoa eman zion erreferendumaren 30. urteurrenean. “NATO ekonomikoari ez! Herritarrok erabaki” leloa erabiliko dute Iruñean eta Donostian egingo dituzten ekitaldietan. NATOrentzat bezala, TTIPentzat demokrazia oztopoa dela adierazi du Euskal Herrian TTIPari ez! kanpainak.  

Kantzerigenoen zerrendan dagoen glifosato herbizidari buruzko erabakia atzeratu du Europak

Kontsentsu zientifiko (eta politiko) ezak eta talde ekologisten presioak eraginda, Europar Batasunak maiatzerako utzi du glifosato herbizidaren baimena luzatzeari buruzko erabakia. Osasunaren Munduko Erakundeak "segur aski kantzerigenoen" zerrendan sailkatu zuen glifosatoa 2015eko martxoan, baina Europako Batzordeak baimena beste hamabost urtez luzatzeko proposamena egin du, substantzia arriskutsua ez dela dioen Europako Elikagaien Segurtasun Agentziaren (EFSA) txosten batean oinarrituta. Munduan gehien erabiltzen den herbizida da glifosatoa.

TTIPen aurka, kantuz

  TTIP, merkataritza askeko akordio transatlantikoaren aurkako ekintza bitxia ikus daiteke otsailaren 25ean egindako bideo labur honetan. Hasieran Europar Batasuneko eta AEBetako talde negoziatzaileetako kideak ikus daitezke, ekitaldi sozial batean. Dan Mullaney AEBetako ordezkaritzako buruak hitza hartzean, gonbidatuetako batzuk kantuan hasi dira...

Greenpeaceko hainbat aktibistak TTIPen negoziazio saioaren hasiera oztopatu dute

Greenpeaceko 30 kidek beren burua kateatu dute Europar Batasuneko eta AEBetako ordezkaritzek TTIP akordioaren hamabigarren negoziazio-saioa hasi behar zuten aretoko sarreran. Beste batzuek eraikineko fatxadara igo eta “TTIP: irteerarik gabeko merkataritza akordioa” dioen pankarta eskegi dute.

Europako Parlamentuak argi berdea eman dio autoen emisio mugak handitzeari

Europako Legebiltzarrak ez dio betorik ezarri 2015eko urrian Europako Batzordeak (EB) egindako proposamenari: autoen nitrogeno oxido emisioen gehienezko mugak handitzea datozen urteetan. Legebiltzarreko Ingurumen Batzordea proposamenaren aurka agertu eta neurria geldiarazteko eskatu zuen, baina parlamentariek eskari horren kontra bozkatu dute Estrasburgon egindako saioan.

Espainiari “txartel gorria” atera dio Europak hizkuntza gutxituen esparruan

Espainiak ez du Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Ituna betetzen: hori da joan den astean Europako Batzordeko ministroen komiteak onartutako jarraipen txostenaren ondorioa, Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak adierazi duenez.

Europako Batzordearen txio batean euskal presoak etxeratzearen aldeko mezua

Europako Batzordeak txiokatu du Donostiako Kultur Hiriburutza iragarriz argazki multzo bat. Horietako batean argi eta garbi irakurtzen da “Etxera” dioen pankarta, Danborrada egunean hainbat pertsonak jarria. 550.000 jarraitzaile dauzka kontuak.

Euskal ontziolei emandako diru-laguntzak legezkotzat jo ditu Luxenburgoko auzitegiak

Auzitegiak atzera bota du Bruselak Espainiako ontziolentzako hobari fiskalez hartutako erabakia eta inbertitzaileek ez dute dirurik itzuli beharko.

Europako Batzordeak 2011tik zuen "dieselgate"-aren berri, Alemaniako WirtschaftsWoche aldizkariaren arabera

Alemaniako WirtschaftsWoche aldizkariak argitaratu duenez, Europako Batzordeak 2011tik zekien automobilgintza sektoreko hainbat enpresa iruzur egiten ari zirela zenbait autoren emisioen neurketetan.

Europar Parlamentua, estatuek transgenikoak debekatu ahal izatearen aurka

Europako Batzordeak transgenikoak baimentzeari buruz egindako proposamenaren aurka bozkatu du Europako Parlamentuak, Estrasburgon egindako osoko bilkuran. Batzordearen proposamenaren arabera, estatu bakoitzak aukera edukiko luke bere lurraldean genetikoki eraldatutako organismo (GEO) jakin baten salmenta eta erabilera debekatzeko edo mugatzeko, nahiz eta Europar Batasunean baimenduta egon.

Europak zergatik ezkutatu zuen Potocnik komisarioaren 2013ko salaketa?

Volkswagen eskandaluak Europako Batzordea kutsatu du. Janez Potocnik Ingurumen komisarioak Batzordeko kideak ohartarazi zituen VWek bere autoen kutsadurarekin egiten zuen manipulazioaz, 2013an jakinarazi zion Antonio Tajaniri Industria komisarioari, baina ez honek erantzun zion eta ez EBk hartu zuen neurririk.

Diesel motorrek %20 gehiago kutsatu ahalko dute

Volkswagenen diesel motorren aferaren ostean, azken hilabeteetan Europar Batzordea autoen isurketen inguruko araudi berri bat prestatzen aritu da. El Diario egunkariak eskuratutako dokumentuaren arabera araudia hasiera batean izan behar zuena baino arinagoa da.

Merkataritza askeko akordioen aurkako eguna egingo dute zapatuan

Euskal Herrian TTIPari ez! kanpaina osatzen duten alderdi politiko, sindikatu eta gizarte eragileek deituta, elkarretaratzeak egingo dira Bilbon, Donostian, Iruñean eta Gasteizen. Mosaiko erraldoiak osatuko dituzte TTIP, CETA eta TISA merkataritza askeko akordioak arbuiatzeko.

Europako Batzordearen eta tabako industriaren arteko ezkutuko bilerak jomugan

Nazio Batuen arauen aurka, José Manuel Durao Barrosoren agintaldian bilerak ezkutuan egin izana salatu du Emily O´Reilly Europako "Ombudsman" edo Herriaren Defendatzaileak. Tabako enpresek goi funtzionarioei presio egiten dieten aspaldiko ustearen baieztapena da ebazpena.

TTIPen aurkako hiru milioi sinadura, haren lehengusu transpazifikoa adostu eta biharamunean

Urriaren 6an itxi zen TTIP eta CETA merkataritza itun transatlantikoen aurkako Herritarren Europar Ekimena sinatzeko epea. Guztira 3.200.000 izenpetik gora jaso dituzte ekimenaren sustatzaileek.

Zer gertatu da Europako Parlamentuan Junckerren adierazpenen itzulpenekin?

Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak PPko europarlamentari bati Europako Parlamentuan esandakoaren itzulpenak eskandalu diplomatikoa sortu du:  gaztelaniaz idatzitako testuak ingelesezko bertsioak baina paragrafo bat gehiago dauka, non Kataluniako independentziaren aurkako aipamen bat azaltzen den. Europako Batzordeak gaztelaniazko paragrafoa kendu du.  
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys