Europako Legebiltzarrak eta Europar Kontseiluak abenduaren 20an onartu dute EBko Migrazio eta Asilorako Ituna. Batez ere, legez kanpo iristen saiatzen diren migratzaileen egoera gogortuko du.
Oraingo akordioaren hastapenak 2016an daude. 2015ean Europar Batasunak krisi migratzailea bizi izan zuen batez ere gerrak eraginda Siriatik, Iraketik eta Afganistanetik izandako fluxu migratzailearen ondorioz. Orduan bi milioi errefuxiatutik gora iritsi ziren Europar Batasunera eta horrek alarma gorria piztu zuen estatu kideen artean. 2016an hasi ziren egungo akordioaren lehen urratsak, baina zatirik handiena 2020tik aurrera negoziatu da.
Itunak hiru esparru arautzen ditu, EBtik kanpoko hirugarren estatuekiko harremanak, mugen kontrola eta EBko estatuen arteko elkartasun arauak. Datozen sei hilabeteetan baino lehenago bozkatu nahi da Europako Legebiltzarrean, ekainean legebiltzarrerako hauteskundeak baitira eta inkestek eskuin muturraren igoera aurreikusten dutelako. Honako bost esparru arautzen ditu itunak.
Estatuen arteko elkartasuna
Migratzaileak jasotzeko estatuen arteko elkartasuna arautzen da. Oro har, legez kanpoko migrazioak gehiago eragiten die EBko hegoaldeko migratzaileei, hau da, nagusiki Grezia, Italia eta Espainiari, eta adostu da beste estatu batzuek jaso beharko dituztela urtero gehienez 30.000 migratzaile; iheslariak jasotzeari uko egiten dion estatuak migratzaile bakoitzeko 20.000 euro ordaindu beharko ditu. Jaso beharreko iheslari kopurua, dena den, herrialde bakoitzeko biztanleriaren eta BPGaren arabera finkatuko da.
Mugetara iristen direnen kontrola
Iheslarien kontrola areagotuko da eta, EBn sarrera onartzen zaien erabakitzeko prozesua hasi aurretik, muga inguruetan finkatutako zentroetan haien datu bilketa areagotuko da: hatz markak, balizko gaixotasunak, edota, esaterako, datu biometrikoak. Orain arte kontrol hori egiten zitzaien 14 urte arteko haurrei, eta aurrerantzean sei urte artera arte jaitsi da kontrola egiteko adina.
Atxiloketa zentroak eta kanporatzeak
Iheslariari babesa emango zaion aztertzeko denboran, horiek harrera –edo atxiloketa– zentroetan egongo dira. Mugako prozedura indarrean jartzen bada, iheslaria kanporatzeko epea 12 hilabetekoa izango da. Gainerako kasuetan, azterketa prozesuak sei hilabeteko epea iraungo du.
Krisi garaiak
Akordioaren arabera, estatu batek ikusten badu iheslarien iritsiera neurriz kanpokoa dela, krisi egoera izendatzea eskatu ahal izango dio Europar Batzordeari, eta honek onartzen badio, ezohiko neurriak hartzeko aukera emango dio estatu horri. Oro har, egoera orokorretarako adostutako neurriak malgutzeko aukera emango da. Adibidez, migratzailearen atxiloketa garaia sei astez gehiago luzatu ahalko da edota estatu batek derrigorrez onartu beharko du errefuxiatu kopuru zehatz bat.
Migrazioen erabilera
Estatu batzuen ustez, herrialde batzuek migratzaileak erabiltzen dituzte beste hirugarren herrialde bat desegonkortzeko. Esaterako horren harira 2021ean tentsio handia egon zen Polonia eta Bielorrusiaren artean, azken honek iheslariak bideratu zituelako lehenera. Kasu hauetarako krisi arautegia finkatu da.
Italiak ahalegin handia egin du Mediterraneoan ari diren gobernuz kanpoko erakundeek egiten duten lana “herrialdea desegonkortzeko” kategoria honen barruan sartzeko, baina azkenean bere asmoak atzera bota dira.
Hala ere, akordioak ez du kontuan hartzen Mediterraneoan ematen diren erreskate operazioen esparrua eta horrek zaildu egiten du GKEn lana. 2013an Italiak hainbat operazio abiarazi zituen iheslariak itsasoan erreskatatzeko, eta ondorioz 150.000 pertsonatik gora erreskatatu zituen. Italiak diruz laguntzea eskatu zuen lanekin jarraitu ahal izateko, baina EBk uko egin zion horri. Ondorioz, Italiak bere lanak bertan behera utzi zituen eta Europa Batasunak Mediterraneoa zaintzeko hainbat operazio abiarazi zituen, baina batez ere arma trafikoa eta mugak zaintzeko ikuspegiarekin, eta ez iheslariak erreskatatzeko.
Europara legez kanpo iristen diren migratzaileen aurkako neurriak gogortzen ari dira Europan eta horren erakusle da Frantziako Legebiltzarrak, eskuin muturreko botoekin onartu berri duen Inmigrazio Lege berria. Herbehereetan izan berri diren legebiltzarrerako hauteskundeetan ere , migratzaileen aurkako politikak lehen lerroan dituen eskuin muturrak irabazi ditu hauteskundeak.
Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.
Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Migrazio krisia deitzen diote neoliberalismoaren ondorio ankerrenetako bati. Ultraeskuinaren agendaren lehen puntuetako bat da langile klaseko migratzaileen aurkako neurri sorta. Baina faxismo berrituaren lorpenik handiena da gainerako indar politikoek bere egitea haien agenda... [+]
Migratzaileak deportatzeko neurriez mintzatzeko, EB Europako Batasuna osatzen duten 27 estatuetako Barne eta Migrazio ministroak bildu dira asteartean, Kopenhagen. Ondorioztatu dute EBko herrialde gehienek babesten dutela etorkinak deportatzeko neurriak gogortzea... [+]
Atherbea elkarteak Baionako eguneko harrera zentroa ixtea erabaki du higiene falta dela eta. Egunero 100 pertsona ingururi ematen zien dutxa hartzeko eta gosaltzeko aukera, baina lokalean labezomorro eta arratoi asko daudenez, itxi egin behar izan dute.
Portugalgo Gobernua osatzen duten Alderdi Sozialdemokratak eta CDS-Alderdi Popularrak Chega eskuin muturreko alderdiarekin bat egin dute Atzerritarren Legea erreformatzeko. Delitu larriak egiten dituzten migratzaile nazionalizatuei pasaportea kenduko diete, herritartasuna... [+]
Frantziako Estatutik kanporatu zituzten, asilo-eskaerak Espainiako Estatuan egin behar zituztela esanez. Asteak daramatzate zain Donostiako Amara auzoan.
Euskal Herritik eta Kataluniatik abiatu da aurtengo Mugak Zabalduz karabana. Calaisko itsasartea, Frantziako Estatuan du helmuga, giza eskubideak bermatzea eta berehalako erregularizazioa eskatzen ditu besteak beste.
17 urteko gazteari tiro egin zion Frantziako poliziak bere nahia bete du, eta Ipar Euskal Herrira ekarri dute lanera. Polizia gehiegikeriaren ondorioz hildako Merzouken kasuak mobilizazio eta protesta ugari eragin zituen Frantziako Estatuan.
"Oxala Mediterraneoko herrialdeek beren betebeharrak beteko balituzte, eta bilaketa eta erreskateko uretan eskura dauzkaten operatibo guztiak martxan jarriko balituzte, jendeak itsasoan arriskurik izan ez dezan". Mikel San Sebastian Aita Mari erreskate ontziko kidearen... [+]
Bestea”-k gogaituta du gizateria, duena kenduko dio, duena eraldatuko du, kutsatuko du... “Bestea”-k definitzen gaitu... baina “bestea” denok izan gaitezke.
Egun, nor da “bestea”? Nork seinalatzen du izan behar ez dena?
Zapalduen... [+]
Emaitza positiboa eman zuen iragan abuztuan egindako testak, baina Polizia Zientifikoaren laborategira bidali baino lehen Ondarroako komisariatik desagertu zen frogen poltsa.