2024-04-17 | dantzan.eus

Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren: apaizak, irakasleak eta beste hainbat ogibidetako pertsonak. Horrela, herri oso bat bildu zen kolonian. Garaziko koloniaren inguruko hainbat kontu jasoak ditu Txomin Hiriart-Urrutik.

Janire Etxabe
“Argi dut nire hazia: euskal kultura eta memoria historikoa dantzaren bidez ezaugarritzea”

Janire Etxabek (1979, Arrankudiaga) dantza bertikala du ogibide: formakuntza eskolak eta ekoizpen propioak uztartzen ditu. 2021ean Harria Herria lana plazaratu zuen, 2022an Dendu, eta 2023an Geure(R)a. Aurki aurkeztuko du bere lehen bakarkakoa: Antzina. “Ulertzen dut... [+]


2024-01-31 | dantzan.eus
Inauteriak 2024 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak kasik urtearekin batera hasi dira eta jarraian etorri dira beste zenbait inauteri festa. Goiztiarrenak urtarrilean ari dira ospatzen, baina aurten inauteri gehienak datoz oso goiz. Otsailaren 8an izango da Ostegun gizena eta 13an Inaute asteartea. Hadi!... [+]


2024-01-30 | Kanaldude
'Gerade Now' dantza emanaldia
MULTIMEDIA - ekitaldia

Gerade Now! ikusgarriak bi koreografia oso ezberdin batzen ditu, Marco Goeckeren Midnight Raga eta Martin Harriagueren Of Prophets and Puppets, dantza garaikidea modu bizigarri eta esperimentalean aurkezten dutenak.


2024-01-10 | dantzan.eus
Dantza, kantua eta jan-edana, kaskarotak martxan!

Urtarrileko lehen asteburuarekin atera dira kaskarot goiztiarrenak. Beskoitzekoak izan dira lehenak eta otsail hasierara arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira... [+]


2024-01-09 | Kanaldude
'Oihana' dantza emanaldia
MULTIMEDIA - ekitaldia

Etorkizun hurbil batean, Oihana, Lur bere amarekin bizi da. Mendeetan zehar, jakintzak eta ohiturak, familiako emakumeen artean transmitituak izan dira dantzaren bitartez. Baina, katea moztu egin da. Oihana, ez da gai hizkuntza hau eta dakartzan sekretuak ulertzeko. Gau batez,... [+]


2024-01-08 | Kanaldude
'Elgar Oinka' dantza taldeak 50 urte
MULTIMEDIA - ekitaldia

Hazparneko Elgar Oinka dantza taldeak bere 50. urteurrenaren harira sortutako ikusgarria duzue honakoa. Kanaldudek grabatu eta bideo honetan jasoa.


2023-12-22 | dantzan.eus
Filipe Oihanburu euskal dantzari eta koreografoa hil da

Dantzaria, koreografoa, abesbatzako zuzendaria, idazlea… 102 urterekin zendu da Filipe Oihanburu (Argeles-Gazost-Miarritze, 1921-2023) Miarritzeko bere etxean. Hain zuzen Miarritzeko Urrezko Domina jasoa zuen euskal dantzan eta musikan egindako lan guztiagatik. Segundo de... [+]


2023-12-21 | dantzan.eus
Autismoarekin dantzan, gorputza eta musika komunikaziorako eta harremanetarako zubi

Erritmo eta doinu alaiak entzun ditugu pasilloaren bukaeran. Musikari jarraika egongelara iritsi gara, baina mahaiak ertz batera apartatuta daude, dantza-gela da gaurkoan. Hainbat pertsona dantzan dabiltza: aurrera eta atzera, ezker, eskuin, galletak jaten eta hegazkinean... [+]