Gizartea > Hezkuntza > Baxoa

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
Baxoa kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Baxoa
2015-06-22 | Topatu.eus
Baxoa euskaraz egiteko eskubidea aldarri
MULTIMEDIA - erreportajea

Ikasketa prozesu guztia euskaraz egin arren, baxoa frantsesez egitera behartuta daude Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasleak, Historia-Geografia eta Matematikako azterketa izanezik. Aurten ere hala egin beharko dute, “Frantziak hizkuntza eskubideak errespetatzeko borondaterik ez duelako”. Filosofiako azterketarekin hasi dute baxoa.

Ipar Euskal Herrian maila horretako ikasketak euskaraz eskaintzen dituen zentro bakarra da Seaskarena, eta duela urte batzuk jarri zuten martxan... [+]


2014-06-16 | Judith Perez
Baxoa euskaraz aldarrikatzeko elkarretaratzea Baionan

Gaur hasiko dute Ipar Euskal Herriko ikasleek unibertsitatera sartzeko Baxoa froga. “Baxoa euskaraz” aldarrikatzeko Etxepare Lizeoak, Seaskak eta Baxoa euskaraz ikasle kolektiboak elkarretaratzea deitu dute 12:30ean Baionako Cassin azterketa zentroaren aurrean.


2014-06-04 | Judith Perez
Selektibitatea hasi da Hego EHn eta protesta gisa beltzez janztea proposatu dute

Batxilergoa amaitu eta unibertsitatera sartzeko hautaproba egingo dute Hego Euskal Herriko 12.000 ikaslek, iaz baino %5,4 gehiago. Azterketak asteazken goizean hasi eta ostiralera arte luzatuko dira.


2012-06-07
Selektibitatea, hutsune handiak dituen neurgailua

Atzo hasi eta bihar arte, Hego Euskal Herriko 11.000 ikaslek baino gehiagok egingo dute Selektibitatea. Iparraldean berriz, hurrengo astean ekingo diote Baxoari. Baina egun gutxitan egiten diren azterketa masibo hauen hautaketa irizpideak desegokiak dira, eta ebaluatzen/neurtzen denak hutsune handiak ditu gainera.


2012-05-14
Senpereko aintzira gainezka

Herri Urratsek, Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festak sostengu garrantzitsua lortu zuen atzo, joan den urtetik aurreikusita duen hazkundeari erantzuteko hain premiazkoa duena. Iazko Herri Urratsen emaitza oso ona izan zen, Seaskako zuzendari Hur Gorostiagaren hitzetan, “eta aurten berdintsua edo hobea izan da”.


2011-06-16
Frantsesez egin beharko dute aurten ere baxoa Ipar Euskal Herriko ikasleek

Gaur hasiko dute baxoa Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikasleek Baionan. Aurten ere frantsesez egin beharko dituzte probak nahiz eta iaz Bordeleko errektoretzak azterketak euskaraz egitea aztertuko zuela esan. Seaskaren Etxepare lizeoko ikasleek eskaria egin zioten errektoretzari baina ez dute helburua lortu.