Putin irabazle Errusiako hauteskunde plebiszitarioetan

Bazirudien Mendebaldean errusiar fobiak ez zuela jada hazkunderako tarte handiagoa, baina ez, telebista piztu, egunkari edo liburu bat ireki, telesail edo film bat ikusi eta hortxe jarraitzen du hazkundean. Egokitasun politikoa zaintzen duten hedabideek eta erakundeek arrazakeria eta xenofobia maiz kritikatzen dituzten bitartean, errusiar-fobia sustatu egiten dute tamalgarria den jarrera xenofoboarekin. Horregatik maite dute Alexei Navalny.

Vladimir Putin nazionalista bezala aurkezten badigute ere, Errusia Batua eta Putinen jarraitzaileak dira Errusiaren ikuskera multinazionala sustatzen dutenak nazionalisten aurkako diskurtsoarekin. Oro har, Putin abertzalea da, baina ez nazionalista etnikoa. Nazionalista etnikoak eta muturrekoak Putinen aurkakoak dira. Navalny mendebaldar zalea eta neoliberala izateaz gain, nazionalista errusiar arrazista da. Betidanik, bere apustuetako bat izan da etorkinen aurkako diskurtsoa.

Navalnyren jarraitzaileek uste dute Errusiak europar nazio bat izan behar duela, kateak moztuz bere egungo izaera multinazional eta euro-asiarrarekin, asiarrak eta kaukasiarrak ez dituzte gogoko, ezta musulmanak ere. Errusia zuri eta europar batekin amesten dute. Badut lagun bat Navalnyren alderdikidea dena, eta oro har, berarekin hitz egitean progresista dirudi, nekazal gune eta probintzietako hiriburuetako errusiarrei buruz mintzatzen hasten den arte. Ezjakinak eta atzeratuak direla dio. Azkenean, berotu ahala Moskuren independentzia eskatzen du. Funtsean pobreekiko mespretxua da. Gorroto hori areagotu egiten da etorkinei buruz hitz egiten hasten denean. Oraindik gogoan dut Parisera joan zenean bizitzera bidali zidan mezua: “Hau desastrea, Afrika ematen du”.

Putinek, Jeltsinek ez bezala, ez du iruzurren laguntza behar hauteskundeak erraz irabazteko. Gurean maiz pentsatzen denaren kontra, erregimen politiko baten legitimazio iturri nagusia ez dira bere prozedurak, emaitzak baizik. Erregimena izan demokratikoagoa edo autoritarioagoa, bere egonkortasuna eta legitimazioa batez ere emaitzen terminoetan neurtzen dituzte herritarrek

Zorionez Navalny eta haren jarraitzaileek duten babesa txikia da oso. Moskun dira indartsuenak, baina urrun lehenengo indarra izatetik. Navalnyk ezin izan du lehiatu hauteskunde presidentzialetan kondenatua izan zelako iruzur fiskalagatik eta diru zuriketagatik. Halere, abstentziorako egin duen deiak ez du arrakasta handirik lortu. 2012ko hauteskundeekin alderatuta partaidetza Errusian %2 igo da (orotara %68,5) eta Moskun %1,7 (orotara %59,86). Putinen babesa hiriburuan ikaragarri zabaldu da, %70,88ra iritsiz.

Putinek inoiz hautagai presidentzial batek atera duen boto kopuru handiena atera du (56 milioi pasatxo) eta babes erlatibo handiena (%76,6). Sobietar Batasuna desagertu ostean Errusian ez dira egon hauteskunde presidentzial lehiakorrak, beti izan dira plebiszitarioak. Hau da, presidenteak hauteskundeetan bere jarduera politikoarekiko babesa neurtzeko baino ez dute balio. Babes zabala lortuz gero presidenteak bere ildo politikoa indartuko du eta babesa estuagoa bada aldaketak egingo ditu.

Putinek, Boris Jeltsinek ez bezala, ez du iruzurren laguntza behar hauteskundeak erraz irabazteko. Izan ere, gurean maiz pentsatzen denaren kontra, erregimen politiko baten legitimazio iturri nagusia ez dira bere prozedurak, emaitzak baizik. Erregimena izan demokratikoagoa edo autoritarioagoa, bere egonkortasuna eta legitimazioa batez ere emaitzen terminoetan neurtzen dituzte herritarrek. Putinek sekulako buelta eman dio 90eko hamarkadan Errusiak bizi zuen egoera tamalgarriari. Garapen ekonomikoa, egonkortasuna eta segurtasuna eskaini dizkie errusiarrei. Halere, hauteskunde estrategian garrantzitsua izan da azpimarratzea aberriak Mendebaldeko herrialdeen partetik eraso bat bizi duela. Horri aurre egiteko batasuna aldarrikatu du, horregatik, oraingoan independente bezala aurkeztu da “alderdikerietatik aldentzeko”. Aberriaren aitaren irudi horrek baina, iraungitze-data du 2024an. Inork gutxik jartzen du zalantzan, Jeltsinek egin zuen bezala, berak ere izendatuko duela bere ondorengoa.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


Materialismo histerikoa
Merezita

Krisi existentzial dezente ditut inguruan. Nerabezaroa/gaztaroa itxurakerian pasa, antzezten helburu zutena pertsona onak (ona izanik justua, ez denari baietz esaten dion lerdoa) izatea, benetako bizitza bat bizitzea zela, are, iraultza egitea, eta, orain, berrogei urteak pasa,... [+]


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


Eguneraketa berriak daude