“Espainia ez da aldatuko eta katalan hiztunok anomalia izateari utzi nahi diogu”

  • Plataforma per la Llengua elkarteak mende laurdena betea du.14.000 bazkide ditu eta katalan hiztunen eskubideak babestea du helburu. Ez dira hamar urte elkartea estatu propioa eskatzen hasi zela. Oso sinple azaldu digu zergatia Oscar Escuder elkarteko lehendakariak: Espainiako Estatuko legeen arabera, katalan hiztunak errespetatu beharko lirateke. Praktikan hala ez denez, hiztunen eskubideak babestuko dituen estatua sortzea proposatzen dute.

Argazkia: Jordi Borràs.
Argazkia: Jordi Borràs.

Katalana babesteko estatu propioaren aldeko jarrera hartu duzue. Ez duzue beti horrela jokatu. Noiz eta zergatik aldatu zenuten aritzeko modua?

Ez dut data zehatza buruan, 8-9 urte izango dira erabakia hartu genuela. Esan dezagun 16 bat urtez ez garela izan argi eta garbi independentistak. Zergatik? Bada, oso erraza da. Teorian, hizkuntzak erabateko onarpena izan dezan, Europako hizkuntza izan dadin, katalan hiztunok eskubide guztiak izan ditzagun, ez genuke behar estatu independentea. Hainbat estatutan, Kanadan, Belgikan, Finlandian, gu baino askoz gutxiago dira hizkuntza gutxiagotua hitz egiten dutenak eta haien hizkuntza eskubideak onartuak dira.

Adibide bat jarriko dizut: Kanadako edozein tokitan eskatu dezakezu frantsesez epaitzea eta frantsesez epaituko zaituzte, ez da ezer gertatzen, inork ez du pentsatzen Kanada puskatuko denik edo antzekorik. Hemen katalanez epaitzea eskatu, eta esate baterako, epaileak abokatua irain dezake.

Espainiako Estatuak uko egin dio gure estatua ere izateari. Teorian beharrik ez badago ere, praktikan egunez egun ari zaigu erakusten katalana ez duela hizkuntza normal egingo, ez duela bidea egingo katalan hiztunek espainieraz hitz egiten dutenen eskubide berak izateko. Herritar normalak izan nahi dugunez, alde egongo den estatua nahi dugu, ez aurkakoa. Kanada, Belgika eta abar aipatu ditut. Estatu horiek modu arduratsuan, demokratikoan, bidezkoan, lantzen dituzte haien hizkuntzak. Beste estatu batzuek haien hizkuntza aniztasuna aberastasun gisa eta babesteko zerbait bezala ulertu beharrean, enbarazutzat hartzen gaituzte. Espainiako eta Frantziako estatuak dira horrelakoak. Espainia ez da aldatuko eta guk anomalia izateari utzi nahi diogu.

 

“Ni euskalduna banintz independentista izango nintzateke”

Legebiltzarreko hauteskundeetara begira oso kanpaina zehatza eta zuzena egin zenuten, 155. artikulua tartean zela: La llengua no es toca. Ohikoa da zuen erakundeak halako kanpainak egitea?

Ez da ohikoa, egoera ez delako arrunta. Ez gaude amore emateko edo ezer gertatuko ez balitz bezala jokatzeko prest. Hauteskunde bakoitzean alderdi politikoekin harremanetan jarri gara eta hurrengo legegintzaldian gure ustez lortu beharreko helburu linguistikoak eskatu dizkiegu. Guk lobby linguistiko lana egiten dugu alderdi politikoekin, talde parlamentarioekin eta gobernuekin.

Urriaren 1eko erreferendumerako kanpaina egin genuen. -aren aldeko botoa eskatu genuen eta leloa Un estat a favor izan zen. Ez da ohikoa, ez, baina erreferenduma izan dugu, 155. artikulua ezarri digute, eta berriz gertatzen bada, antzeko zerbait egingo dugula iruditzen zait. Zergatik jokatu dugun horrela? Hizkuntza erakundea gara eta hizkuntza dugu jomuga.

Euskararen alde ari diren elkarte eta erakundeei aholkatuko zenieke zuek bezala estatu independente baten aldeko jarrera garbia izatea?

Nahiko lan badugu gurearekin, besteei zer egin behar duten esateko. Zerbait esatearren, ni euskalduna banintz independentista izango nintzateke.

“Estatu propioaren alde egin dugunetik bost-hamar bazkidek
utzi dute elkartea.
14.000 bazkide ditugu”

Estatu independentearen alde egiteak ondoriorik izan du erakundeko jarraitzaileen artean?

14.000 bazkide ditugu, hainbat langile eta boluntarioak. Urte hauetan kexa batzuk izan ditugu, ez ditut zenbatuta, lau, bost edo hamar bazkidek utziko zuten elkartea, oso gutxik.

Beraz, elkartean ez dago bazkiderik uste duenik ez dela derrigorra estatu indepedente bat izatea hizkuntza normalizatzeko.

Beste gauza bat da alderdi politikoetan eta gizartean orokorrean, baina gure elkartean erreakzioa nolakoa izan den esan dizut.

Argazkia: Jordi Borràs.

Zer egin daiteke hizkuntzaren alde bai baina independetziaren beharrik sentitzen ez duten horiek katalanaren normalizazioaren borrokan mantentzeko?

Batzuek bazkide izateari utzi diote, baina horrek ez du esan nahi guk horientzat ere lanik egiten ez dugunik. Guk denentzat egiten dugu lan. Boto emaileen mailan jarriko naiz. Alderdien programa politikoen arabera, jakina, independetziaren alde egin duten hiru alderdiekin ados gaude, baina horiez gain hor dago En Comú Podem zeinak eskola eta hizkuntzaren normalizazioa babesten duen, baita PSCk ere, nahiz eta gauza askotan politikoki desberdintasunak ditugun, beti babestu du eskolako murgiltze sistema. Hemen bizi den eta hemen gertatzen dena ezagutzen duen ia inork ez dizu esango gatazka linguistikoa dagoenik. Beste biekin [PP eta Ciudadanos] zailagoa da. Aurrekoan Ines Arrimadasi elkarrizketa egin zioten TV3n eta eskolaz ari zirela ondokoa esan zuen: “Guk hiru eleko eskola defendatzen dugu, espainiera, katalana eta ingelesa irakasten dituena”. Oraingo eskola ereduaz kexatzen dira, baina ez dira kexatzen katalana desabantaila garbian dagoen beste arloez. PP eta Ciudadanosekin gauza gutxi daukagu egiteko.

Errepublika berriak nolako hizkuntza antolaketa izango luke? Hizkuntza bakoitzaren estatusa zein litzateke?

Garbi daukagu katalana eta aranera Kataluniako berezko hizkuntzak direla, bakoitza bere lurraldean, zeren garbi dago katalana ez dela Araneko berezko hizkuntza. Beste ehuneko garrantzitsu baten berezko hizkuntza espainiera da. Eta hemen bizi den %10aren hizkuntza ez da ez aranera, ez katalana ezta espainiera ere.

Guk ez dugu nahi guri gertatu zaiguna inori gertatzerik hizkuntzagatik, baina garbi daukagu baita ere katalanak hizkuntza normala eta ofiziala izan beharko lukeela, arrunta erabileran, erakunde publikoetan, harreman komertzialetan… Dena dela, denbora faktorea kontuan hartu behar da. Errepublika aldarrikatzen den egunean, gauzak ez dira aldatuko gaurtik biharrera, atzo katalana zekienak gaur ere badaki eta ez zekienak segituko du jakin gabe. Katalanez etiketatu gabeko produktuek etiketatu gabe jarraituko dute. Ez dugu inor botako lanetik katalana ez jakiteagatik, baina baliabideak jarri beharko dira ez dakienak ikas dezan. Kontua ez da apartheid linguistikoa egitea, ezta gutxiagorik ere, halakoak leporatu badizkigute ere.

Espainiako Estatuan izan behar zuena eta izan ez dena errepulika katalanean izatea nahi dugu.

Hizkuntza ofizialak katalana eta aranera izango liratekeen errepublikan: “Kontua ez da apartheid linguistikoa egitea, ezta gutxiagorik ere, halakoak leporatu badizkigute ere”

Ez duzu borobildu hizkuntza ofizialen gaia.

Gure proposamena katalana eta aranera hizkuntza ofizialak izatea da, baina kontuan hartuta ez dugula inor etxetik botako, ni bezain katalanak dira. Atzerritarren %10 horri buruz, nahiz eta ez den gure lana izango, oso garrantzitsua da, ahal den neurrian, bereziki beste ama hizkuntza batzuk dituzten umeek hizkuntza horiek ondo ikastea eta ikasketa ez dadila gurasoen ardura soilean utzi. Garrantzia bi arrazoirengatik dauka, batetik, kultur eta hizkuntza aberastasunaren ikuspegitik, eta bestetik, aberastasun ekonomikoa delako. Munduko hizkuntza piloa hitz egiten duen jendea badaukazu; txinera, errumaniera, arabiera, amazigera hitz egiten duen jendea, herrialdeak hobera egingo du.

Errepublika berriak Principat-a hartuko luke, eta katalana beste lurralde batzuetan ere hitz egiten da.

Zuzenean edo zeharka denetan jendea daukagu lanean: Alguer, Andorra, Balear Uharteak, Ipar Katalunia, Sartaldeko Zerrenda eta Valentziako Erkidegoa. Aldeko estatua izanda errazagoa izango da lurralde horietan egoerak hobetzea. Egoerak oso desberdinak dira. Hemen etiketajeaz kexatzen gara eta katalan hiztunak bizi diren lurralde batzuetan eskolan ere ez da irakasten katalana.

Aran haranarekin nolakoa izango litzateke harremana?

Guk diogu Kataluniako egoera linguistikoa katalanok erabaki behar dugula eta Araneko egoera linguistikoa haiek erabaki beharko dute. Guk proposatuko dugu aranera, katalana, espainiera eta ingelesa ikastea, eta guretzako balio duenak haientzat ere balio du. Batzuetan esaten da errepublika katalana errepublika binazionala izango dela, Katalunia eta Aran izango ditu. Hala da. Guk errespetu guztia diogu aranerari eta bertakoen borondateari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalana
2024-09-03 | Sustatu
Katalanaren bilakaera posible kezkagarria, zorrotz aztertuta

Joan M. Serra soziolinguistikak hizkuntza katalanaren etorkizun posibleei buruzko liburua kaleratu du: L'ús parlat del català: En un tombant decisiu (Katalanaren ahozko erabilera: bidegurutze erabakigarrian). Kike Amonarrizek irakurri du eta... [+]


2024-06-07 | Sustatu
Googleren emaitzetan katalana gutxiago agertzeko motibo zenbait azaleratu dituzte

Googleren bilaketa emaitzetan katalanak eta euskarak 2022-2023 tartean izan zuten beherakada dokumentatu genuen webgune honetan. Nolabaiteko konponketa izan zuen gauza hark. Oraintsu, Kataluniatik iritsi zaizkigun azterketa batzuetatik, hizkuntza hauek bilaketetan gutxiago... [+]


Hizkuntza gutxiagotuak: sortzen ari diren diskurtsoei gainbegiratua

Soziolinguistika Klusterrak antolatuta 2024ko Euskal Soziolinguistika Jardunaldia egin berri da Gasteizen apirilaren 23an. Azken urteetan euskararen eta katalanaren alde eta aurka agertu diren diskurtsoak izan ziren ardatz. Onintza Legorburu, Xan Aire eta Mikel Peruarena aritu... [+]


2024-02-14 | Cira Crespo
Júlia Ojeda, literatura-kritikaria eta UOC-eko ikertzailea
“Globalizazioaren oldarraldi handiei aurre egiteko diskurtsoak falta zaizkigu”

Júlia Ojeda literatura-kritikariaren ahotsa garrantzitsua da gaur egungo Kataluniako hedabideetan, eta prozesu independentistaren osteko Katalunia birpentsatzen ari den ardatz ugarietako batera hurbiltzen laguntzen digu. Matriotes-eko kide ere bada, “feminista eta... [+]


Bat, txikia eta librea

Carme Junyent hizkuntzalari katalana hil zen pasa den irailean. Hizkuntza-politikari buruz esaten zituenak arretaz segitu ditugu hemen, haren proposamen batzuk noizbait gurean aplikatzera ausartuko ginelako itxaropenez-edo, beharbada. Aho-bizarrik gabe jarduten zuen. Aldizkari... [+]


Europar Batasunean katalana ofizialtzea lehenetsiko du Espainiako Gobernuak, euskararen eta galizieraren aurretik

Manuel Albares Atzerri Ministroak erabilitako arrazoiak dira, besteak beste, katalana lehenesteak prozesua arinduko duela eta katalanak beste bi hizkuntzek baino hiztun gehiago dituela.


Carme Junyent hizkuntzalari katalana hil da

Irailaren 3an zendu da pankreetako minbiziaren ondorioz. Katalanak desagertzeko dituen arriskuez zorrotz hitz egin izan du hizkuntzalariak eta haren mezu gordinek deserosotasun ugari sorrarazten zuten. Azken unera arte borrokatu da bere hizkuntzaren alde. Bizitzako azken uneetan... [+]


2023-08-31 | Ilargi Manzanares
Andorrak gutxieneko katalan maila eskatuko du bertan bizitzeko

Andorrako katalanaren defentsarako lege berriak katalanaren oinarrizko maila eskatuko du bertan bizi eta lan egin ahal izateko. A2 titulua baino maila baxuagoa eskatuko dute.


Euskara, katalana eta galiziera Europan ofizial izatea eskatu du Espainiak, Sánchezek abertzaleen botoa lortzeko

Espainiako Gorteak osatzeko ordu gutxi batzuk geratzen zirela, Pedro Sánchezek beharrezkoak dituen alderdi abertzaleen botoa eskuratu nahian hizkuntza gutxituen gaia jarri du mahai gainean. Espainiako Parlamentuko mahaiko presidente Francina Armengol PSOEko hautagaia... [+]


2023-08-03 | Ilargi Manzanares
Espainiako Gobernuko negoziazioetan hizkuntzaren auzia erdigunean jartzea eskatu dute hainbat eragilek

O Festigal jaialdian elkartu dira Euskalgintzaren Kontseilua eta katalanaren eta galizieraren aldeko hainbat erakunde eta elkarte. Bertan egin dute eskaera, eta hizkuntza gutxituen normalizazioaren aurkako “oldarraldia” gertatzen ari dela salatu dute.


36 urteren ostean, Vox eta PPk katalana lehentasunezko hizkuntza ez izatea erabaki dute Palman

Udal komunikazioetarako hizkuntza lehenetsia zen katalana duela 36 urtetatik; orain, berriz, udalak osatu berritan, legea atzera bota du Vox eta Alderdi Popularraren arteko koalizioak. Funtzionarioek herritarrekin halabeharrez gazteleraz komunikatu beharra dute orain.


2022-10-06 | Euskal Irratiak
Ipar Kataluniako herriko etxe bat auzitara, katalana ekitaldi ofizialetan onartzegatik

Frantsesa da nagusi, frantses instituzioetan. Haatik, urtez urte, erakunde publikoetan ere lekua egiten hasi dira euskara, korsikera edota bretoiera. Hemen, horren adibide ditugu, Ortzaizeko, Urruñako, Hendaiako edota Urepeleko herriko kontseiluak, baita Hirigune Elkargoa... [+]


2022-09-26 | ARGIA
Katalana eta okzitaniera erabiltzen hasi dira Frantziako estatuko 15 udalbatzetan

Elna udalerriak irekitako xendari jarraituz, hamabost bat udalerrik mozio bidez onartu dute udal batzetan katalanez eta okzitanieraz hitza hartu ahal izatea, eta Jefaturara bidaltzen diren aktak ere hala idaztea, ondoren frantsesera itzulita. Eskualde hauetakoak dira hamabost... [+]


2022-05-10 | ARGIA
Katalunian murgiltze ereduari eutsiko diote, Auzitegi Nagusiaren erasoak eraso

Hamabost egunetan, Kataluniako eskolek ikastorduen %25 gaztelaniaz eman behar dutela agindu dute epaileek. Helegitea jarriko duela iragarri du Generalitateak eta irakasleei esan die orain arte bezala jarraitzeko. “Ebazpen aberrantea da pedagogikoki eta juridikoki”.


2022-05-09 | ARGIA
Generalitateari bi asteko epea eman diote hezkuntzan %25 gazteleraz ezartzeko

Kataluniako murgiltze ereduarekin amaituko luke neurriak. Epaileek ez dute onartu Generalitateak eta Kataluniako Parlamentuak aurkeztutako beste proposamena, portzentaiak baztertzen dituena.


Eguneraketa berriak daude