Espainiako Gobernuko negoziazioetan hizkuntzaren auzia erdigunean jartzea eskatu dute hainbat eragilek

  • O Festigal jaialdian elkartu dira Euskalgintzaren Kontseilua eta katalanaren eta galizieraren aldeko hainbat erakunde eta elkarte. Bertan egin dute eskaera, eta hizkuntza gutxituen normalizazioaren aurkako “oldarraldia” gertatzen ari dela salatu dute.

O Festigal jaialdia. Argazkia: Euskalgintzaren Kontseilua.

2023ko abuztuaren 3an - 10:00
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Uztailaren 25ean batu dira Compostelan, Galizian, hizkuntza gutxituen aldeko hainbat erakunde, hala nola Euskalgintzaren Kontseilua, Galiziera Normalizatzeko Mahaia, Katalan Hizkuntzaren aldeko Plataforma eta Valentziako Kultur Ekintza elkartea. “Oldarraldia" salatu eta horren aurka egiteko konpromisoa hartzeaz gain, hizkuntza gutxituen gaia Espainiako Gobernua osatzeko egiten ari diren negoziazioen “erdigunean” jartzeko eskaera egin dute.

Eragile guztiek adierazi dute “oldarraldiarekiko” kezka, batez ere “oldarraldi judizialaren” partetik. Etengabe normalizazioaren bidean “oztopoak eta atzerapausoak” daudela salatu dute. Oraingo egoera politikoa “aukera” gisa ikusten dute, hizkuntza gutxituak “erdigunean jartzeko” eta “gutxieneko bermeak” eskatzeko.

Berria-k jaso ditu erakundeek mahai gainean jarri dituzten hiru eskaera: “Ezinbestekotzat” jo dute hizkuntza gutxituek beren lurraldeetan ofizialtasuna izatea; “iraulketa” egon behar da estatuko administrazio “periferikoan” eta justizia administrazioan; eta ikus-entzunezkoetan hizkuntza gutxituen presentzia handitu behar da. “Ezin da gertatu hizkuntza gutxituen eta hizkuntza eskubideen afera negoziazioetatik kanpo gelditzea beste lau urtez”, adierazi dute.

Eskuin muturraren “goraldia” ere kontuan hartu dute, eta “joera globalizatua" dela adierazi. Joera horrek hizkuntza gutxituen “kontrako jarrerak” ekartzen dituela salatu dute, eta hizkuntza gutxituen aldeko borroka “ezinbestekotzat” hartu.


Hizkuntza gutxituak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...