36 urteren ostean, Vox eta PPk katalana lehentasunezko hizkuntza ez izatea erabaki dute Palman

  • Udal komunikazioetarako hizkuntza lehenetsia zen katalana duela 36 urtetatik; orain, berriz, udalak osatu berritan, legea atzera bota du Vox eta Alderdi Popularraren arteko koalizioak. Funtzionarioek herritarrekin halabeharrez gazteleraz komunikatu beharra dute orain.


2023ko abuztuaren 2an - 07:35
Uztailaren 29ko udal plenoa / Argazkia: Europa Press Uztailaren 29ko udal plenoa / Argazkia: Europa Press
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Palmako (Mallorca, Balear Irlak) Vox eta Alderdi Popularraren koalizio berriak udal komunikazioaren hizkuntz lehentasuna katalana izatetik gaztelania izatera pasatzea erabaki du. 36 urte dira horrela funtzionatu dutela, baina orain arau linguistikoak aldatu dituzte. Horrela erabaki dute uztailaren 27ko udal plenoan.

Orain arte funtzionarioek herritarrarekin hitz egiterako garaian gaztelaniaz edo katalanez egin zezakeen; funtsa zen herritarrak lehen hitza egiten zuenaren arabera jokatu behar zutela funtzionario guztiek. Erabaki berriarekin, ordea, gaztelaniaz hitz egin beharko dute funtzionarioek nahitaez. Vox-en esanetan, “tratu diskriminatzailea” jasotzen zuten katalanez ez dakiten herritarrek.

Hasierako proposamena Vox alderdiarena izan dela jakinarazi du CCMAk, Kataluniako hedabide publikoen korporazioak, eta ezezkorik esateko gai ez dela izan Alderdi Popularra. Bestalde, PSOE eta Más Palmak erabakia arbuiatu dutela azaldu du.


Katalana kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...