Elna udalerriak irekitako xendari jarraituz, hamabost bat udalerrik mozio bidez onartu dute udal batzetan katalanez eta okzitanieraz hitza hartu ahal izatea, eta Jefaturara bidaltzen diren aktak ere hala idaztea, ondoren frantsesera itzulita. Eskualde hauetakoak dira hamabost udalak: Rosellon, Vallespir eta Fenolleda. Ekimen hau burutu eta egun gutxira Jefaturak adierazi du Elnako udalaren aurka joko duela auzitegira, mozio hau onartu izanagatik. Pablo Bonat kazetariak Directa hedabidean landu duen gaia itzuli eta laburtu dugu albiste honetan.
Bonatek Directa hedabidean oroitarazi duenez, iragan urtarrilaren 19an Elnako zinegotzi Pere Manzanares izan zen lehena udalbatzan hitzartzea katalanez egiten, eta ondoren berak itzuli zuen frantsesera esandakoa. Oposizioko zinegotziak, indignatuta, aulkietatik altxatu ziren eta aretotik atera ziren, haien desadostasuna publiko eginez, frantsesa ez zen hizkuntza bat erabili zelako eta udal gobernua salatu zuten "frantziar errepublikar zuzenbidea gutxiesteaz". Oposizioko kide hauek gehitu zuten "katalana ulertzen ez zuten herritarrak baztertuak sentitzen zirela debate publikotik" eta udal gobernua salatu zuten "apartheid linguistikoa" egiten omen zuelako.
Hiru hilabetera, apirilaren 21ean, Elna izan zen lehen udala mozio bidez onartu zuena beren hautetsiei baimena ematen ziela udalbatzan katalanez hitz egiteko, baldin eta jarraian frantsesera itzulpena egiten bazuten. "Elnak asko inbertitu du bere hondarean: katedrala, klaustroa... Orain bere hondare inmaterialean ere inbertitzen du eta katalaneraren erabilera balioan jartzen du", adierazi zuen momentu hartan Nicolas Garcia alkateak. Elnako bozketa honetatik aste gutxitara, Jefaturak gutuna bidali zion Rosellon eskualdeko udalari, oroitaraziz katalana udalbatzetan erabiltzea ez dela baimendua. Honen aurrean, legelari bati kontsulta egin zion udal gobernuak eta honek jakinarazi zien prefektoak adierazitakoa ez zela egia, eta txosten bat bidali zioten Ipar Katalunian estatuaren ordezkari nagusia den Rodrigue Furcy-ri, zeinak modu informalean arrazoi ematen amaitu zuen.
Honen ondoren, Elnako udalak erabaki zuen udalbatzen Barne Araudia aldatzea, debateetan katalanez hitza hartzeko aukera onartuta geratu zedin eta Jefaturara bidaltzen diren aktak katalanez idatz daitezen lehenik, eta frantsesez bigarrenik. Ekimen honi salaketa jarri dio Jefaturak.
Katalanez SIOCCAT deitzen da Katalaneraren eta Okzitanieraren Aldeko Sindikatu Interkomunala eta bi hizkuntza hauek sustatzearen alde dauden 116 udalerri biltzen ditu. Eragile honek udal gobernu denetara bidali zuen Elnakoaren moduko mozioa, onartu zezaten debateak katalanez edo okzitanieraz egitea eta aktak ere horrela idaztea, frantses itzulpenarekin. Elnako zinegotzi izateaz gain SIOCCATeko kide den Manzanaresek Directari adierazi dio "dagoeneko gutxienez 15 udalerrik bozkatu eta onartu dutela mozioa".
Pesillà de la Ribera herriko kultur zinegotzia den Lu Escapek zera adierazi dio Directari: "Oso positiboa litzateke udal gehiagok mozio hau onartzea. 30 bagara zailago izango da kondenatuak izatea, bat edo bi izanda baino. Elkartzen bagara geldiezinak izango gara. Ekimen hau oso beharrezkoa da eskema mental jakobinoa hausten joateko, gizarte frantsesaren traba handietako bat baita. Monolinguismoa galga handia da gure lurraldearen modukoen garapen ekonomiko, kultural eta humanoarentzako".
Ipar Kataluniako udalen saltsaren erdian, Bretainiako lurralde kontseiluak mozio bat onartu zuen, zeinak baimentzen zuen aldibereko itzulpena egitea bretoieraz eta galoz egindako hitzartze ofizialetan. Ordura arte, ez zegoen araurik hizkuntza horien erabilera debekatzen zuenik, baina norbaitek hala egiten bazuen, berak itzuli behar zuen frantsesera eta horrek hitza hartzeko denbora asko murrizten zion hiztunari. Geroztik, aldibereko itzulpena egiten dute udalbatzetan. Baina Ipar Kataluniako kasuetan ez bezala, Bretainian aktak ez dira bretoieraz edo galoz idazten, frantses hutsean baizik.
IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]
Europar Batasuneko estatu kideen gehiengoak atzera bota du euskara, katalana eta galiziera EBn hizkuntza ofizialak izateko eskaera. Finantzazio eta arlo legalean hainbat "zalantza" dituztela plazaratu dute.
Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]
Cervera de la Marenda (Ipar Katalunia), 1906. Herriko emakume garraiatzaileak lan baldintza eskasen aurka altxa ziren. Espainiako eta Frantziako estatuetako trenbideen zabalera desberdinak eraginda, garraiatzaileek Mediterraneoko kostaldetik zetozen zitrikoak tren batzuetatik... [+]
Espainiako Gobernuaren estrategia politikoaren barruan mugitu du fitxa PSOEk: protagonista handirik gabeko irudi batekin jakinarazi dute akordioa, baina detaile gutxi emanda eta datarik ipini gabe.
Anstey (Ingalaterra), 1779. Leicesterren kanpoaldeko herriko ehungintza fabrika batean, ugazabak Ned Ludd izeneko aprendizari errieta eta jipoia eman zizkion, ehungailua gaizki erabiltzen ari omen zelako. Haserre, Luddek mailu bat hartu eta bi makina hondatu... [+]
Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]
PPk ezarritako helegiteari erantzunez, legearen testua ia bere osotasunean konstituzionala dela dio auzitegiaren ebazpen proposamenak. Hala ere, legea pertsona gutxi batzuentzat dela dioen argudioan arrazoia eman dio eta herritar guztiei aplikatzea proposatu du.
Europa hegoaldean turistifikazioaren aurrean dauden hirien SET sareak topaketa egin du Bartzelonan, apirilaren 25etik 27ra. Turistifikazioak lurralde eta bizitzetan duen eraginaren tamainaz ohartarazi dute: “Ez da turismo handia jasotzen duten guneen arazoa soilik; sistema... [+]
Apirilaren 28ko gauean Bartzelonako Badal Ramblako terrazak gainezka zeuden; hoztu gabeko garagardoak zerbitzatzen ziren, baina jendeak zoriontsu zirudien. “Munduaren amaierak iritsi behar badu, pozik harrapa gaitzala”, esaten zidan auzokide batek. Hamar ordu baino... [+]
Salvador Puig Antich frankismoaren kontrako militantea izan zen. Askapen Mugimendu Iberikoko kidea, 1973ko irailaren 25ean atxilotu zuten. Gerra-kontseilua egin zioten, eta garrotez exekutatu zuten handik sei hilabetera, 1974ko martxoaren 2an. Aurtengo otsailean baliogabetu du... [+]
Manifestazioaren iragarpena Turistifikazioaren aurkako Europa Hegoaldeko sareak (SET) Bartzelonan antolatutako topaketen harira egin dute. "Turismo-monolaborantzaren aurka" deitu dute eta Europa Hegoaldeko hamabost eragile inguru batu zaizkie.
Maiatzak 8an abiatu eta ekainaren 3ra arte luzatuko da epaiketa. Guztira 35 espetxe urteko eta 200.000 euroko zigorra eskatu ditu fiskalak auzipetuentzako.
Directa hedabideak ikertu eta argitaratu du poliziaren infiltrazioa. 2019ko irailean hurbildu zen lehen aldiz Lleidako Ateneu Cooperatiu taldera, Joan Llobet García izenpean, eta 2021eko azaroan utzi zuen militantzia, Bartzelonan lana aurkitu zuela eta amonaren... [+]
Lau agenteak lesio-delituengatik ikertzen ari dira eta horrek galarazten du 2024ko amnistia aplikatzea. Polizia horietako batek, ustez, gomazko bala batekin begi bat zartatu zion Roger Español kataluniarrari.