Generalitateari bi asteko epea eman diote hezkuntzan %25 gazteleraz ezartzeko

  • Kataluniako murgiltze ereduarekin amaituko luke neurriak. Epaileek ez dute onartu Generalitateak eta Kataluniako Parlamentuak aurkeztutako beste proposamena, portzentaiak baztertzen dituena.

Argazkia: @somescola

2022ko maiatzaren 9an - 18:46
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak gehienez hamabost egun eman dizkio Generalitateari ikastetxeetan orduen %25 gazteleraz ezartzeko, “modu eraginkorrean eta berehala”. Horrela, murgiltze eredua alde batera utziaraziko lukete Katalunian.

Generalitateak hasieratik salatu du “pedagogia irizpideen aurkakoa” dela hizkuntzei portzentai bat ezartzea, eta hori egitea baztertu dute. Horren ordez, beste proposamen bat aurkeztu diete epaileei Kataluniako Gobernuak eta Kataluniako Parlamentuaren gehiengoak, portzentairik gabe ere legea beteko lukeena: Politika Linguistikoaren legea aldatu, dekretu linguistiko bat egin, eta egoera soziolinguistikoaren gaineko inkesta bat egin. Baina Justizia Auzitegiak ez du onartu proposamena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalana
2024ko otsailaren 14
Júlia Ojeda, literatura-kritikaria eta UOC-eko ikertzailea
"Globalizazioaren oldarraldi handiei aurre egiteko diskurtsoak falta zaizkigu"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!