Euskal harginen matxinada

  • San Lorenzo del Escorial (Madril), 1563. El Escorial monasterioa eraikitzeko lanak abiatu ziren, 21 urtez luzatuko zirenak. Eta lan horietan euskaldun askok jardun zuten, proiektuaren lehen arkitektotik hasita: Juan Bautista Toledo. Hark jarri zuen lehen harria, Pedro Tolosa aparejadorearen laguntzaz, hura ere euskal herritarra. Euskaldunen zerrenda luzea da (Labarrieta, Urkiza, Berriz, Barrutia, Alkiza, Barrena, Elorriaga...), batez ere harginena. Obraren nondik norakoak idatziz jaso zituen Frai Jose de Sigüenzaren hitzetan, eraikin hura altxatzeko ofizial harginena izan zen “lanik onena eta garrantzitsuena”.

Nagore Irazustabarrena @irazustabarrena
2017ko abenduaren 03a
El Escorial monasterioa eraikitzeko lanak, Fabrizio Castello eta Rodrigo de Holandaren grabatuaren arabera. Lan horietan euskaldun asko aritu ziren, batez ere harginak.
El Escorial monasterioa eraikitzeko lanak, Fabrizio Castello eta Rodrigo de Holandaren grabatuaren arabera. Lan horietan euskaldun asko aritu ziren, batez ere harginak.

Eta haiena izan zen, halaber, eraikitze lanen pasadizo iskanbilatsuena. Beti ere Sigüenzaren arabera, 1577ko maiatzean, El Escorialeko alkate nagusiak, Muñoz lizentziatuak, hainbat hargin bizkaitar atxilotu zituen “garrantzi txikiko delitu bat” medio. XVI. eta XVII. mendeetan euskaldun guztiei esaten zieten bizkaitar. Alkateak atxilotuak jipoitzeko mehatxua egin zuen eta, orduan, euskal harginak herriko gartzelara joan ziren “alkatea eta aguazilak hiltzeko asmoz”. Ez zuten asmoa bete, alkatea ondo ezkutatu zelako. Biharamunean, eraikitze lanak geldiarazi zituzten eta greba hasi zen.

Greba edo matxinada, 1963an ABC egunkarian Carlos Vicuñak zehaztu bezala: “Matxinada diogu eta ez greba, ez zelako lanari lotutako greba izan, El Escorialeko alkatearen aurkako benetako altxamendua baizik, ohore kontu batek eraginda, euskal noble eta kapare izanik, irainduta sentitu baitziren”.

“Gizon haien amorrua izugarria zen” Sigüenzaren arabera, eta alkateak atxilotuak askatzea erabaki zuen. Harginak lanera itzuli ziren.

Baina ez guztiak. Altxatutako hargin batzuek El Escorialetik ihes egin omen zuten eta Avilatik hamasei kilometrora, Norteko ferrokarrilaren bidean eta granitozko harrobi oparoen magalean, herri bat fundatu omen zuten: Mingorria.  Behin, granito bidalketa gortera garaiz iritsi ez eta Felipe II.a harrobi haietako kontramaisu Jose Txintxurretarekin bildu zen. Txintxurretak ez zekien gazteleraz eta ahal zuen moduan azaldu zion erregeari atzerapenaren arrazoia: “Mingorria, jauna!”. Harrobietako langileak gaixorik zeudela, alegia. Batzuek diote erregeari hitz horrek grazia egin ziola eta hala bataiatu zuela herria. Beste batzuen arabera, pasadizoaren ondoren ingurukoak harginei “Mingorriakoak” esaten hasi zirela eta, azkenean, erabileraren poderioz, herriak izen hori hartu zuela. Edonola ere, egun, hargin matxinoek sortutako udalerriak oraindik Mingorría du izena.

Kanal hauetan artxibatua: Historia  |  Espainia

Historia kanaletik interesatuko zaizu...
Balmasedako juduentzat gaitz erdi

Balmaseda, 1483. Herriko kontzejuak, ordenantza baten bidez, bertan auzotzea eta balmasedarrekin ezkontzea debekatu zien juduei. Juduak mende bat lehenago iritsi ziren herrira eta Kale Zaharreko hamahiru etxetan bizi ziren. Balmasedak 1.000 biztanle inguru zituen orduan eta juduak 50 bat ziren. Ez dirudi kopuru handia, baina XV. mendearen erdialdean Balmasedakoa euskal lurraldeko bigarren judutegi garrantzitsuena zen, Gasteizkoaren ondoren.


Neandertalen esku traketsak

Neandertalgo gizakiek utzitako aztarnategietan arte adierazpide eta harrizko tresna landu gutxi aurkitu dira, denbora luzez haien garaikide izan ziren Cromagnongo gizakiek utzitakoekin alderatuta. Orain arte, hominido haien ustezko urritasun kognitibo eta sinbolikoarekin lotu izan da hori. Baina Madrilgo Complutense Unibertsitateko ikerlan batek arrazoi mekanikoagoa eman du. Eskulan zehatz eta finak egiteko hatzek zortzi posizio hartu behar dituzte, eta horietatik seik estres mekaniko handia... [+]


2017-12-15 | Mikel Mendizabal
Trabajadoriak
MULTIMEDIA - dokumentala

Espainiako 1936ko altxamentuak 1939an garaipena lortu zuen. Preso ugari sartu zituzten konzentrazio eremuetan eta kartzeletan. Hauetako asko “Batallon de trabajadores” delakoetara bidali zituzten haien zigorrak betetzeko.

Errepublikaren alde borrokatu ziren preso gehienek esklabo bilakatu zuten. Francok zigorrak eta heriotz mehatxuak erabili zituen eta gatibu lan merkearen bitartez, berak eragindako hondamendiak konpondu,  armadak behar zituen azpiegiturak eraiki eta... [+]


Euskal Herriko ekonomia Antzinatean
MULTIMEDIA - solasaldia

Jokin Lanz Beteluren hitzaldia, 2017ko otsailaren 28an Miguel de Aranburu Historialarien Elkarteak eta Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatuta, Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak zikloaren barruan.


1600 eta 1840 Gipuzkoaren egoera linguistikoa
MULTIMEDIA - solasaldia

Juan Madariaga Orbearen hitzaldia, Miguel de Aranburu Historialarien Elkartea eta Koldo Mitxelena Kulturuneak 2017ko ekainaren 6an antolatuta, Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak zikloaren barruan.


Dukesaren eta herriaren gaileta

San Petersburgo, 1874ko urtarrilaren 23a. Maria Aleksandrovna dukesa handia –Errusiako Alexander II.a tsarraren alaba– eta Ingalaterrako Alfred printzea –Edinburgoko dukea, Viktoria erreginaren laugarren semea– ezkondu ziren Neguko Jauregian. Urteko ezkontzaren aitzakian, bi gozogile ingelesek, James Peek eta George Hender Freanek, gaileta mota berri bat prestatu zuten eta ezkongai errusiarraren izena ipini zioten: Marie biscuit.


2017-12-05 | ARGIA
Abenduaren 8an omenaldia egingo diote Aitor Zabaletari, bere hilketaren 19. urteurrenean

Realeko jarraitzaile Aitor Zabaleta labankadaz hil zutela 19 urte beteko diren egunean, omenaldia deitu du Sare Antifaxistak. 13:00etan izango da Donostiako Boulevardean.


2017-12-04 | ARGIA
Maravillas izena jarri diote Iru˝eko Alde Zaharreko gaztetxeari

Maravillas Lambertoren omenez, Iruñeko Alde Zaharreko gaztetxeari bere izena jarri diote. Larunbat eguerdian egin dute inaugurazio ekitaldia.


"Egin orea denontzat": Bastidako 1933ko iraultza anarkista argitara ekarri dute

Bigarren Errepublika garaian Arabako Errioxako herrian altxatutako libertarioen historia berreskuratu dute webgune baten bidez. 1933ko abenduaren 8an kalera irten ziren CEDAko eskuindar gobernuaren kontra: “Egin orea denontzat”, agindu zioten okinari.


"Ez diogu kolonizatu izateari utziko hezkuntza sistema irauli artean"

Joan den ekainaren 17an, Ekuadorreko Imbaburako gobernadore izendatu zuten. Eskualdean influentzia handiena duten zazpi emakumeen artean ageri da. Herrialdean inoiz izan den gobernadore indigenarik lehena. Paolina Vercoutere Quinche, kitxua.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude