Lola Lopez. Aniztasuna aldarri

"Islamari erasotzeko egiten da emakume musulmanen eskubideen aldeko diskurtsoa"

  • Bartzelonako Udaleko Immigrazio, Kultura Aniztasun eta Dibertsitate zinegotzia da Lola Lopez (Galizia, 1957) antropologoa. Bizikidetzaren alde eta islamofobiaren kontra ibilbide luzea egin du Kataluniako hiriburuan, eta aurretik Kataluniako Ikus-entzuneko Kontseiluan (CAC) eta Zurrumurruen kontrako Sarean lanean aritua zen. 

Saioa Baleztena @SaioB
2017ko urriaren 22a
“Edo haien ingurua oker dabil eta Bartzelonako abuztuko atentatuak egin zituztenak ez zeuden integratuta, edo oker gabiltza inklusio ezaugarriei dagokienez. Bigarren irakurketatik gertuago sentitzen naiz. Inklusioa baztertu eta egokitasun sentimenduez hit
“Edo haien ingurua oker dabil eta Bartzelonako abuztuko atentatuak egin zituztenak ez zeuden integratuta, edo oker gabiltza inklusio ezaugarriei dagokienez. Bigarren irakurketatik gertuago sentitzen naiz. Inklusioa baztertu eta egokitasun sentimenduez hitz egiten hasi behar da”. (Arg.: Saioa Baleztena)

Bi hilabete pasa dira. Nola dago Bartzelona abuztuaren 17ko atentatuen ondotik?

Kontaktuan gaude komunitate musulmanarekin, baita diskriminazioaren kontra lanean ari diren elkarteekin ere, eta orain arte ez dugu izan atentatuaren ondoriozko erasoen berririk.

Bartzelonako Udalean lan anitz egin duzue bizikidetzaren alde. Nola eragin du atentatuak?

Sentsibilizazio lan ororen aurrean, oso zaila izaten da emaitzak noraino iristen diren neurtzea. Baina zalantzarik gabe, urte hauetan egin dugun lanari esker atentatuaren ondorengo erantzuna desberdindu da, dezente, Europan ikusi ditugun beste hirietako gertakariez. Esaterako, komunitate musulmanak manifestazio erraldoi bat antolatu zuen atentatuak gertatu eta egun gutxira, milaka eta milaka lagun bildu zituena. Garrantzitsuena da, komunitate musulmanaz haratago jende asko gehitu zela hitzordu hartara; bizikidetzaren argazki bikaina izan zen hura. Pentsa orain 2.000 lagun inguru ditugula diskriminazioaren kontra formatuta. Hala ere, eta erantzuna ona izan den arren, islamofobiaren haziaren kontra lan handia dago oraindik egiteko.

Desinformazio handia dago islamaz?

Islama ez da erlijio arau bat bakarrik, eta hori jende askok ez du ezagutzen. Jendeak ramadanarekin lotzen du islama, besterik gabe. Beraz, begirada desbideratu bat nagusi da erlijio horren inguruan; estereotipo negatiboak barra-barra zabaltzen dira, erlijioguztiek orokorrean, eta islamak zehazki, dituzten konplexutasunak ulertu gabe.

Islamaren estigma sustraitua dago. Emakume musulmanena are gehiago?

Generoaren islamofobia aitzakia bat da. Esango nuke emakume musulmanen eskubideen aldeko diskurtsoa defendatzen dutenen gehiengoak, islamari erasotzeko arrazoibide gisa erabiltzen duela bakarrik. Eta, era berean, generoaren islamofobiak erakusten du islamofobia zenbateraino dagoen sustraituta: askotan erabiltzen da alderdi ezkertiarren bitartez, izan feministak zein laizistak. Badirudi emakume musulmanez edonor mintzatu daitekeela eurekin hitz egin gabe. 

Atentatuen ondoren biktimentzako omenaldia prestatu zuen Bartzelonako Udalak. Meza bat antolatu ordez, erlijio askatasunaren aldeko ekitaldi bat egin zenuten. Zergatik?

Mossoek bidali ziguten hil ziren eta zaurituak izan ziren biktimen zerrenda, eta jatorriak ikusita, agerikoa zen hor bazegoela sentsibilitate eta erlijio desberdinetako jendea. Beraz, omenaldi hark ahalik eta pluralena izan behar zuela ikusi genuen hasieratik. Atentatuaren ondotik gure erronka zen ahalik eta elkartasun handiena izatea aniztasunean.

Sarri begi txarrez ikusten da erlijio aniztasuna. Zuek norabide horretan ari zarete lanean.

Alderdi ezkertiarrek askotan nahasten dute laizismoa laizitatearekin. Hori da arazoa. Laizitatearen arabera, sekularizazio bat egon behar da erakunde politikoen eta uste osoko sinesmen erlijiosoen artean. Baina horrek ez du esan nahi erlijio askatasunaren oinarrizko eskubideak babestu ezin direnik. Beraz, gure ustez erakundeek ez dute erlijioa sustatu behar, baina gure ardura da hiritar fededunek euren sinesmenak era askean gauzatzeko baliabideak ahalbidetzea. Bartzelona eskubideen aldeko hiria den heinean, eskubide guztiak babestu behar dira, baita erlijio askatasunarena ere.

Atentatuaren harira eztabaida zabala sortu zen erasotzaileen profilari dagokionez. Biktimak izan ziren zure ustez?

Immolatzea erabakitzen duen edozein pertsona biktima da, bere garunaren garbiketarena bada ere. Gertatzen dena da gainontzekoak hiltzea erabakitzen duena biktimizatzea zaila egiten zaidala. Abuztuaren 17ko terroristak biktimak zirela irmoki baieztatzea zaila egiten zait. Baina argi dagoena da gazte horiekin gertatu zena ikusita ardura denona dela: erakundeona eta hiritarrona, autoktonoak eta musulmanak. 

Hala ere, Bartzelonako atentatuetako egileen profila hagitz desberdina zen Europan gertatu direnekin alderatuta. Nola uler daiteke?

Normalean halako zerbait egitera bultzatzen duen ezaugarrietako bat gazteek bazterketa sufritu izanari lotuta dago. Kasu honetan euren inguruak argi eta garbi utzi zuen integratuta zeudela. Beraz, nik bi teoria ditut: edo ingurua oker dabil eta gazte horiek ez zeuden integratuta, edo gu, inklusio ezaugarriei dagokienez, oker gabiltza. Eta ausartuko naiz esatera bigarren irakurketatik gertuago sentitzen naizela. Alegia, bazterketa, lagun katalanak izatea, eskolan emaitza bikainak ateratzea eta bertako hizkuntza bikain hitz egitetik haratago iristen da. Beraz, ezinbestekoa da inklusioa baztertu eta egokitasun sentimenduaz hitz egiten hastea, halako gertakariak ez errepikatzeko.

Enpatia bidelagun

“Galiziatik Bartzelonara ekarri ninduten 5 urte nituenean. Nire gurasoak lehenago etorri ziren Bartzelonara eta ni amonarekin bizi nintzen. Han zoriontsu nintzen eta bat-batean, tren batean sartu ninduten Bartzelonara iristeko. Pisu txiki batean bizitzen hasi ginen, eta nik urteak eta urteak behar izan nituen hemengo bizitzara egokitzeko. Betidanik pentsatu izan dut enpatiak eraman nauela egiten dudan lana gauzatzera eta kultura eta erlijioaren aniztasunaren aldeko borrokan murgiltzera. Ni agnostikoa naiz baina ezin hobeto ulertzen ditut fededunen beharrak”.


Islamofobia kanaletik interesatuko zaizu...
"Kultur balioak babestu behar ditugu iritzi politikoen gainetik"

Sahararra da, Mendebaldeko Saharan sortua, egiazko Saharan, exodoa bizi izandakoa. Sahararra da gaur egun Gasteizen, ikastolako ama, euskaldunetara guztiz irekia, izatea bera ere partez herri honetara jarria, bere baitan harrera beroa egina euskarari eta euskaldunari.


2017-09-27 | ARGIA
Islamofobia eta generoa uztartuko dituen topaketak antolatu ditu SOS Arrazakeriak

Erakundeek dituzten jarduerak, feminismoek zer dioten, eta gizartean eta hedabideetan gaia nola lantzen den aztertuko dute.


2017-09-10 | Miren Artetxe
Islamofobia

Kalifa-herria. Gerra santua. Antisionismoa. Nazio Batuak. Suniak. Xiiak. Burka. Xaria. Nakbah. Niqaba. Hijaba. Jihada.

Ez zergatik, ez zertarako ez dira galdera interesgarriak. Ezezagun bezain hutsal zaizkigu, mehatxatzen gaituen horren des-arrazoiak. Zentzugabekeriak ez du, definizioz, zentzurik. Ez eta, beraz, zentzuzko definiziorik ere.

Estatu islamiarra. Yihadistak. Daesh. Isis. Terroristak. Islamista erradikalak. Erradikal islamistak. Moha. Youssef. Omar. Said. Musulmanak... [+]


2017-09-10 | Fatima Aatar
Mendebaldeko baloreak?

Faxismoari aurre egin behar zaio, ekitaldi faxista bat dagoen bakoitzean (…) Hannah Arendt-ek hiru pertsona mota bereizten ditu, nazismoa ahalbidetu zutenen artean: dogmatikoak, nihilistak eta herritarrak orokorrean. Herritar ‘normalek’ ere nazismoa onartu zuten eta gorrotoaren normalizazio hori arriskutsua da, jende batek ez duelako ezer egingo edo justifikatu egingo dutelako. Kataluniako atentatuen kasuan ikusi dugu: ustezko terroristak garbitu dituzte eta jendeak txalo... [+]


Faxismoaren beldur barik

No tinc por atera zitzaion eztarritik Bartzelonan herritar bati. Deiadarra sentimendu askoren katalizatzaile izateaz gain, bizi dugun garai nahasien isla ere bada.


"Zerbait kondenatzeko eskatzen dizun jendeak ez du nahi ezer kondena dezazun"

“Jende askok mozorroa kendu du egunotan, benetan den bezalakoa agertu da”. Islamofobiaz, horri aurre egiteko komunitate musulmanak harturiko estrategia okerraz, batasunaren hipokresiaz… Aho-bilorik gabe mintzatu zaio EsRacismori Fátima Aatar, argazkian Bartzelonako kontzentrazio faxista batetan nazi bati aurre egiten ageri den musulmana. Hona pasarte interesgarrienak euskaratuta:


2017-08-11 | Xalba Ramirez
Molotov koktelekin eraso egin diote Baionako meskitari

Igande gauean eraso egin diote Baionako meskitari. Gutxienez bi molotov koktel jaurti dituzte. Ez da inor zauritu eta kalte material txikiak egin dituzte.


2017-07-13 | Xalba Ramirez
Belgikan niqab-a debekatzea bidezkoa da Estrasburgoren ustez

Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak ontzat eman du Belgikako hainbat herritan ezarritako niqaba janzteko debekua. Hainbat norbanako eta GKEk helegitea jarri zieten, 2008tik 2011ra indarrean jarritako hainbat lege diskriminatzaileri.


"Hemengoek ere hurbildu behar dute kanpotik etorri garenongana"

Batzuetan, halaxe datoz gauzak. Ostiralerako egina duzu hitzordua Tarana Karimekin, Tolosan, han baitabil eragin eta astindu aktibista azerbaijandarra, eta zenbait egun lehenago, galderak prestatzen ari zarela, hara non Mursegok bi kantu zabaltzen dituen, Oiongo herritarrekin batera eta elkarbizitza sustatzeko ondu duen diskoaren aurrerapen. Elkarrizketara bidean, ezin ezpainetatik kendu egoerari propio jarria dirudien doinua: “Ni ez naiz zu / eta zu ez zara ni / baina biok batera... [+]


2016-11-11 | ARGIA
Gasteizko meskita bati eraso egin diote berriro

Gasteizko Errota auzoko meskitaren atean Islamaren aurkako pintaketak agertu ziren pasa den astelehenean. Lehenago ere izan dira antzeko erasoak Arabako hiriburuan. Martxoan, esaterako, Zabalgana auzoan irekitzekoa zen meskitaren kontrako gutun arrazistak banatu zituzten ezezagun batzuek, eta astebete beranduago txerri haragia eta odola bota zituzten lonja horretara.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude