Beloa eramateagatik emakume bati sarrera ukatu zion jatetxeko jabea epaituko dute

  • Beloa zeraman emakume bati “historiaurrean bezala” jantzita zihoala esan eta Hendaiako jatetxe batean sartzea eragotzi zion jabeak. Semeak bideoan grabatu zuen gertatutakoa eta diskriminazioagatik epaituko dute orain jabea.


2022ko ekainaren 7an - 10:33
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Kazeta.eus-en kontatu dutenez, maiatzaren 29an Chez Patxi jatetxeko jabeak bertan sartzea eragotzi zion beloa zeraman emakume bati. Bere semeak bideoan grabatu eta sare sozialetan zabaldu zuen eta froga horri esker auzitegietara iritsiko da gertaturikoa, zaila izaten baita halako diskriminazio delituak frogatzea.

Irailaren 20an egingo da epaiketa, “erlijioan oinarritutako diskriminazioagatik”, eta jabeak isun batetik bost urteko kartzela zigorreraino jaso dezake.


Islamofobia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.