Iskanbilen arrazoia Indiako gobernuak onartutako Herritartasun Akta da, zeinek errefuxiatu estatusa onartu dion Hego Asiako erlijio nagusietako jendeari musulmanei izan ezik. Musulmanek lege horren aurka egindako protestei aurka eginez, hinduek hiru egunean zehar meskitak eta musulmanen lantoki eta etxeak erre dituzte Delhin.
Igandean hasita, nazionalista hinduek osatutako talde jendetsuak musulmanak bizi diren auzoetan zehar dabiltza Delhin. Aldarri hinduistak garrasika, musulmanen etxeak eta meskitak erre dituzte, azken hauetan Saffoneko bandera, hinduismoaren bandera ofiziala jarriz. Hiru egunetan 21 izan dira hildakoak, asko eraikinetatik behera erorita hinduengandik ihesi zihoazela, The Guardianek argitaratu bezala.
Joan den urte amaieran onartutako lege bat izan da haserrearen sortzailea. Citizenship Act delakoaren bidez errefuxiatu estatusa aitortu dakioke Hego Asiako erlijio nagusietakoa den biztanle orori, islamaren jarraitzaileei izan ezik. Erantzunak sortu zituen lege honek komunitate musulmanean, neurri hau “Indiako sekularizazioaren aurka” zihoala argudiatuz, erlijioaren arabera sailkatzen baitzituen pertsonak.
Protesta jendetsuak eragin zituen lege horrek, komunitate musulmana eta beste hainbat erlijiotako jendea batu zituztenak. 10.000 pertsonatik gora bildu ziren August Krantin, ia mende bat aurretik Gandhik kolonialismoari aurre egindako lekuan. Protestak baketsuak baziren ere, hogeinaka hildako egon ziren manifestari eta poliziaren arteko istiluetan.
Protesta horietako baten, musulmanek Delhiko iparraldeko bide bat itxi zuten. Hinduekiko gatazka sortu zen gobernuan dagoen Indiako Alderdi Popularreko buruak, Kapil Mishrak, (Bharatiya Janata Party, BJP) musulman horiek handik bortizki kentzeko agindua eman zuenean.
“Alarma” egoeran daudela adierazi du Delhiko agintari Arvinf Kejriwalek. Armadak han egon beharko lukeela ere adierazi du, eta etxeratze-agindua ezarri beharko luketela. Narendra Modi Indiako lehen ministroak, bere aldetik, “bakea eta anaitasuna” eskatu ditu. Momentuz, lau pertsonatik gorako taldeak debekatu dituzte Delhi iparraldean.
Sekularizazioaren eredu
Erlijio anitzeko herrialdea da India. Erlijio nagusia hinduismoa da, alde handiarekin; biztanleriaren gehiengoa (%78,8) hinduista da, hurrengo erlijio ugariena islama izanik, biztanleriaren %14,2arekin. Hala ere, musulman gehien dituen munduko hirugarren herrialdea da.
Indiako lehen ministro Modik 400 jarleku baino gehiago lortu behar ditu hauteskunde nagusietan, arrakasta dela esateko. Egungoak baino gutxiago lortuko balitu, porrota izango litzateke, koalizioak gehiengoari eutsiko balio ere. Ekainaren 4ko emaitzek erakutsiko dute korapiloaren... [+]
Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]
Indiako Poliziak bonba negar-eragileak jaurti dizkiete New Delhira bidean diren milaka nekazariei, gobernuak egin dien eskaintzari uko egin ondoren.
NewsClick ezkerreko hedabidearen sortzaile eta erredaktore burua eta Amit Chakravarty giza baliabideen arduraduna atxilotu ditu Indiako Poliziak, zenbait egoitza eta hainbat kazetariren etxebizitza ere miatu dituzte.
Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzak Johannesburgon egin duten azken goi-bilerako eztabaidagai nagusia izan da partaide gehiago onartzea. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Egipto, Argentina eta Etiopia gonbidatu dituzte.
Duela lau hilabete, zenbait kirolarik Indiako Borroka Libreko Federazioko burua salatu zuten sexu-abusuak egiteagatik. Igandean protesta egin dute Jantar Mantaren, Indiako Parlamentutik gertu. Salatuetakoen artean daude olinpiar jokalariak, eta Poliziak atxilotu ditu hainbat.
Bi herrialde horiek Errusiako petrolio inportazioen %90 osatzen dute. Europak nabarmen jaitsi du eskaera, baina gainontzeko herrialdeen eskaerak handituta, Errusiaren esportazio osoa handitu egin da. Prezioen jaitsieraren ondorioz, ordea, Errusiak diru sarrera gutxiago jasotzen... [+]
Klima aldaketaren ardurari dagokion bezala, klima larrialdiaren aurrean ere ez dago mundu osoa egoera berdinean. Lehen lerroan dago Hego Asia, eta bertako lehen kaltetuak daude txiroenak, kanpoko eskuzko lanak egiten dituztenak. Gizakiaren biziraupena kolokan jarriko du... [+]