Baionako meskitako atentatuaren kasua ez du bere gain hartu Terrorismoaren Aurkako Fiskaltzak

  • Asteazken honetan jakinarazi ditu Baionako prokuradoreak Claude Sinkéri egindako proba psikiatrikoaren emaitzak. Azterketaren arabera, astelehenean Baionako meskitaren aurka egindako atentatuaren ustezko egileak ez zeukan kontrolik, hein batean behintzat, bere ekintzen gainean. Parisko Terrorismoaren Aurkako Fiskaltzak ez du momentuz kasua bere gain hartuko.


2019ko urriaren 30an - 11:35
Baionako meskita, atentatuaren ondoren.

Claude Sinkéri egindako azterketa mediko-psikiarikoak agerian utzi duenez, "bere ekintzen gaineko bereizketa- eta kontrol-gaitasunaren galera partziala" jasan zuen Baionako meskitaren aurkako atentatuaren egileak. Sinké meskitako ateari su ematen saiatu ostean han zeuden bi pertsonari zauri larriak eragin zituzten tiroen ustezko egilea da.

Proba medikoa egin ostean, astearte arratsaldetik atxilotuta dago berriz, eta berriro deklaratu ondoren, asteazken arratsaldean, instrukzio epailearen esku utziko dute.

Fiskaltzak iragarri duenez, 2015eko hauteskundeetan Front Nationalen tokiko hautagaia izan zen gizonari leporatu diote "hilketa saiakera, ondasunak degradatzea eta suntsitzea larrigarriekin eta arma erabiliz indarkeria erabiltzea", baina epaileari dagokio bere egoera pertsonalari eta auzi judizialaren etorkizunari buruzko erabakiak hartzea.

Nolanahi ere, Parisko Terrorismoaren Aurkako Fiskaltzak dagoeneko hartu du bere erabakia: oraingoz ez du bere gain hartuko, kasuak dauzkan inplikazioak gorabehera.

Islamofobiak bai baitauka zerikusirik asteleheneko erasoarekin, itxura guztien arabera: Baionako meskitaren eraikuntzak aurkako iritziak azalarazi zituen bere garaian eta eraso bana jasan zuen 2015ean eta 2017an.

Atentatuaren egileak Poliziari adierazi zion "Parisko Notre-Dame katedraleko sutea mendekatzeko" jardun zuela, eta horren erantzule "musulmanak" egin zituela.

"Meskita erre baino ez zuen egin nahi", ziurtatu zuen, eta ez zuela inor hil nahi. Horregatik aukeratu ei zuen Sinkék "leku horretan ia pertsonarik ez dagoen ordu bat". Hala ere, pertsona bati mehatxu egin zion, ibilgailuarekin tokira iritsi bezain laster.

Ateari su emateko likidoa botatzera zihoala, leku horretan eserita zegoen pertsona bati tiro egin zion, eta ondoren beste bi tiro egin zituen autoz iritsi zen pertsona baten aurka.

Bigarren eraso hori bereziki larria izan zen, pertsona horri tiro egin baitzion, autoan zegoela, eta ondoren ibilgailua erre baitzuen. Zorionez, pertsona batek zaurituari lagundu eta autotik atera zuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Islamofobia
2024-02-27 | Leire Artola Arin
"Beloak egoiliarrak aztoratu ditzakeela" argudiatu du Iruñeko zaharren egoitza batek, garbitzaile bat lanik gabe uzteko

Arrazakeria, diskriminazioa eta islamofobia salatu ditu langileak, eta Iruñeko Lan Ikuskaritzaren aurrean elkarretaratzea egin dute, SOS Arrazakeriak eta LAB sindikatuak deituta. Ikuskaritzak salaketa itxi du, eta onartu egin du Misericordia enpresaren argudiaketa, dioena... [+]


Neska musulmanek erabili ohi duten tunika debekatu du eskoletan Frantziako Gobernuak

Irailetik aurrera, ikastetxe publikoetan abayah janztea debekatuta izango dute ikasleek Frantziako Estatuan. Neska musulman ugarik soinean eraman ohi duen tunika edo bata modukoa da abayah. Laikotasunaren defentsa ala islamofobia, hautsak harrotu ditu erabakiak.


2022-06-07 | ARGIA
Beloa eramateagatik emakume bati sarrera ukatu zion jatetxeko jabea epaituko dute

Beloa zeraman emakume bati “historiaurrean bezala” jantzita zihoala esan eta Hendaiako jatetxe batean sartzea eragotzi zion jabeak. Semeak bideoan grabatu zuen gertatutakoa eta diskriminazioagatik epaituko dute orain jabea.


Frantziako presidenteak musulmanak haserretu ditu

Mahomaren karikaturak ikasgelan erakusteagatik muturreko islamista batek irakasle bat hil ostean, “separatismo musulmana” kritikatu zuen Frantziako presidente Emmanuel Macronek eta eraikin publikoetan Mahomaren karikaturak proiektatu zituzten ondoren. Gehiegizkoa... [+]


Eguneraketa berriak daude