Frantziako presidenteak musulmanak haserretu ditu

  • Mahomaren karikaturak ikasgelan erakusteagatik muturreko islamista batek irakasle bat hil ostean, “separatismo musulmana” kritikatu zuen Frantziako presidente Emmanuel Macronek eta eraikin publikoetan Mahomaren karikaturak proiektatu zituzten ondoren. Gehiegizkoa izan da musulman askorentzat: protestak egin dituzte eta Frantziako produktuak boikoteatzera deitu dute. Eztabaida piztu da iritzi publikoan eta Macronek eskuin muturraren botoak nahi dituela iritzi dio hainbatek.


2020ko azaroaren 03an - 14:36

Sei milioi musulman baino gehiago bizi diren lurraldean, “islamaren ideologiaren aurkako gerra” bere egin du Frantziak, Barne ministroaren esanetan. Macronek ere irakaslearen hilketa aprobetxatu du beste behin Frantziako Errepublikaren baloreen “defentsa irmoa” egiteko, separatismo musulmanaz hitz egiteko eta Mahomaren karikaturak erakustearen aldeko aldarria egiteko, adierazpen askatasunaren izenean. Europako kultur talka oinarrian duten eztabaida zaharrak mahaigaineratu ditu berriro ere gertaerak.

Musulman ugarik erasotzat hartu dituzte presidentearen hitzak, baita profetaren karikaturak defendatzea ere, eta protesta jendetsuak egin dituzte nazioartean. Frantziako produktuak boikoteatzera ere deitu dute, Macron eskuin muturraren botoak irabazi asmoz ari dela iritzita. AEBren antzera, Frantzia etsai bila ari dela uste dute, herrialde musulmanetan izandako esku-hartzeak gogoan. Giza eskubideak defendatzea argudiatuta, neokolonialismoa eta negozioa egitea leporatu diote.

Musulmanak kriminalizatzeko bideo faltsuak

Garai bertsuan, whatsapp eta sare sozialen bidez komunitate islamikoa kriminalizatzea eta migratzaileen aurkako gorrotoa indartzea helburu duten bideoak zabaltzen ari direla salatu dute. Bideo hauetan eliza, estatua edota gurutze kristauak erasotzen ageri dira, eta esaten da musulmanak direla horretan ari direnak, baina ez dira oraingo irudiak eta gainera ez da egia herritar musulmanak direnik bideoan azaltzen direnak.

Muturreko islamiarren aurkako legea

Testuinguru honetan, abenduan Frantziako Gobernuak atera nahi duen legea aipatu du Macronek: besteak beste, legeak behartuko du haur guztiak 3 urterekin eskolaratzera –Frantziako Estatuaren baloreen araberako hezkuntza ziurtatzeko haurrei–; neurriak jarriko ditu mezkitak eta mezkiten finantzazioa kontrolatzeko; eta debekatu egingo da Maroko, Tunez eta Aljeriatik imanak Frantziara joatea, imanen gaineko kontrola handituz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Islama
Lehorteak islama ureztatu zuen

Himyar erresumak Arabiar Penintsulako hegoaldea kontrolatzen zuten VI. mendean, baina Axum erresumako etiopiarrek bereganatu zuten mende horretan izandako lehorte bortitz batek hango ureztatze sistema hankaz gora jarri zuenean. Egoera larri horretan, islamiarrek lur emankorrak... [+]


Separatismoaren kontrako legea
Frantziar Errepublikaren printzipioak inposatu, askatasunen gainetik pasaz

Islamismo erradikalaren suntsiketa helburu jarririk, separatismoaren kontrako legea edo izen ofizialari segi, Errepublikaren Printzipioen Errespetua Sendotzeko Legea Frantziako Parlamentuan da. Kezka handia eragiten du lege-proiektuak musulmanen artean, kultu askatasunaren... [+]


Saudi Arabiak adin txikikoen heriotza zigorra deuseztatu du

Adin txikikoek egindako delituengatik heriotza zigorrik egongo ez dela adierazi du Saudi Arabiako Giza Eskubideen Komisioko presidente Awwad Alawwadek. Horren ordez, gehienez jota hamar urtez egon beharko dute adin txikikoen zentroetan.


Etxean konfinatuta biziko dute Ramadama musulmanek ere

Erlijioren batean sinesten dutenentzat, ospakizun garaiak dira hauek. Aste santu kristaua eta judutarra pasatu berri, musulmanen Ramadama hasiko da ostegunean. Jainkoa dute oinarri ospakizunok, baina sozializaziorako aukera izan ohi dira. Orain, ordea, etxetik ateratzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude