Eskola ordenatuak

Ruben Sanchez Bakaikoa @arlotea
2017ko urriaren 22a

Entzun nuen behin txiste (nire ustez) arrazista bat. Lagun batek besteari arrazista izatea leporaturik, hark erantzuten zion: “Ez, ez, ni ez naun arrazista, ni ordenatua naun, beltzak beltzekin, zuriak zuriekin...”. Parentesi artean jarri dut “nire ustez”, izan ere, txiste hori arrazista bada, zer dira gure eskolak arrazistak ala ordenatuak?

Gasteizen maiz salatu dugu eskola-segregazioa, iaz lau eskoletan etorkinen seme-alaben kopurua %80 baino altuagoa zen, hogeietan %30 baino altuagoa. Bat izan ezik, denak publikoak. Hurrengo urteetan haziko dira portzentaje ordenatuak, izan ere, eskola batean ikusten denean ume koloretsuak sartzen hasi direla, urte gutxiren buruan pasatzen da eskola “normal” bat izatetik ghetto-eskola bat izatera. Arduradunak Hezkuntza Saila, gurasoak eta eskola sistema bera dira.

Izan ere, arazoa aspalditik dator, eta ez da soilik Gasteizko gauza arraro bat. Esango nuke eskola bat baino gehiago dauden herri guztietan dagoela. Gurasook dauden aukeren artean hautatu behar dugu: publiko ala kontzertatu, kristau ala laiko, euskara gehiago ala gutxiago, abertzaleago ala Waldorf hezkuntza, Montessori metodoa ala anarkista. Txikitatik nor bere bandokoa da.

Gaur egun, eskola-segregazioa salatzen dugunean, ez da hainbeste egoera aldatu dela, baizik eta heldu diren azken etorkinen umeen koloreek agerian utzi dituztela eskola-sistemako bandokeria eta klasismoa berriz ere

Nik A ereduko kristau eskola batean ikasi nuen. 50 metrora A ereduko eskola publikoa zegoen, (arlote batzuk, gaiztoagoak eta batez beste beltzaranagoak). Gasteizko “onena” hala ere, igerileku eta polikiroldegia zeuzkan ikastola bat zen. Umeok ez ginen asko nahasten, eta eskolatik kanpo ere, adibidez, bakoitzak gure igerilekua genuen: aberatsenek La Peña, gero Estadio, ondoren Mendizorrotza, azkenik Gamarra (hango urak uherrago). Ba omen ziren batzuk igerilekura joaten ez zirenak.

Gaur egun eskola-segregazioa salatzen dugunean, ez da hainbeste egoera aldatu dela, baizik eta heldu diren azken etorkinen umeen koloreek agerian utzi dituztela eskola-sistemako bandokeria eta klasismoa berriz ere.

Islandia aipatzen hitzez betetzen zaigu ahoa. Baina benetan nork nahi du eredu bakarreko eskola sistema bat eta %99 publiko?

Indarrean dagoen eskola aukera herri honen historiaren ondorio da: eskola kristauak, frankismo sasoian euskaraz ikasi ahal izateko sortu ziren ikastolak, eskola “nazionalak”, kooperatibak, irakaskuntza “libre”koak.

Nork berea defendatzen jarraitu ahal dugu ala gizarte osoa modu inklusibo, laiko, publiko eta euskalduntzen duen eredu baten bila joan.

Nik ez dakit, azken batean, euskaldunak jende noble, langile, lagunen lagun... eta ordenatuak gara. n

Kanal hauetan artxibatua: Iritzia  |  Hezkuntza

Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
2018-06-24 | Jon Torner Zabala
Umorea eta botere harremanak
Irriak norabide berean kolpatzen duenean beti...

Zer da umorea? Galdera inuzentea dirudiena korapilatu daiteke nahi bezainbeste. Zergatik egiten dugu barre gauza batzuen inguruan eta besteez ez? Natural ateratzen zaigu irria, ala zer eta noren gainean barre egin irakatsi egin digute?

Umoreak ia beti egiten baitu boterearen alde, goitik behera maiz. Nor den subjektua eta nor objektua. Nork nori. Horra gakoetako bat. Generoa, arraza, identitatea, naziotasuna… umoreak ditu hierarkiak markatzen. Naziotasun-identitateari heldu diogu... [+]


Ilusioak, utopiak

Utopikoa nintzelako, selektibitatearen aurka nengoen 1982. urtean azterketa hura egitea egokitu zitzaidanean. Orduan ere Unibertsitatera joateko ezinbesteko baldintza zela uste dut, baina ez dut ondo gogoratzen zertarako. Izan ere, garai hartan numerus clausus zer zen ere ez nekien –edo ez nuen jakin–, eta kazetaritza ikastera ehunka sartu ginen lehenengo mailan, bostehun edo. Horietatik hamabost “euskal taldea” deitzen genuen separata batean: ikasgai batzuetan... [+]


2018-06-24 | June Fernandez
Indarkeria birtualak

Ez naiz psikologian aditua, baina badakit bidegabekeriak eta biolentzia normalizatzea norbanakoaren babes mekanismo bat dela. Ezkertiarrak eta konprometituak izan gaitezke, hala ere, indarkeriaren bat normalizatzeko “beharra” izango dugu. Gaza, Nikaragua, ez ahaztu Siria. Altsasuko gazteak, Valtonic, La Manada, Helena Maleno, Proactiva Open Arms, Mame Mbaye, Huelvan marrubiak biltzen dituzten langileak. María del Sol Cruz Jarquín argazkilaria hil dute Mexikon... [+]


2018-06-24 | Ainhoa Azurmendi
Norberaren kirol lorpenetan familia agertzea

Orain bizpahiru urte Kilian Jorneten biografia irakurtzen ari nintzela, memento batean bere gorputza muga eta muturreraino eraman zuen proba batean, amore ematear zegoela, bere barne-pentsamenduak azaltzen zituen: “Amaitu behar dut, nire familiagatik” –helmugan zain zeuden–. Nire lehen hausnarketa: “Baina familiak zer eskatu dizu ba? Norena da behar hori? Zer da zehazki demostratu behar dena?”. Zer pentsarazi eman zidaten hitz haiek. Norbere kirol lorpenetan... [+]


Errepresioaren dimentsio neurtezinak

Notre-Dame-des-Landesko ZADen, jendarmeen eta ekintzaileen arteko istiluetan, gazte batek eskua galdu zuen. Anputatua, guztiz, poliziak legalki erabiltzen duen granada batek lehertua. Burura etorri zitzaidan zeinen zaila izan daiteken erantzukizuna bere tokian kokatu eta mantentzea: zer egiten nuen nik istilu haietan, jakin behar nuen non sartzen nintzen, ez nuen arriskua ondo neurtu.

Iruñeko istiluetan iaz atxilotutako Oreretako gazteek gauza bera pentsa dezakete. Are zamatsuagoa... [+]


2018-06-24 | Karmelo Landa
Ekaineko hamaika egun edo politikaren zingoa

Itsaskirria nabarmendu da politikaren eremuan ekaineko lehen hamaika egunetan, ohikoa baino aldakorrago jo duten haize boladen eraginez, baina ur sakonetan murgildurik, zaila eta nekosoa da politikagintzaren ur abisaletan gertatzen ari diren mugimenduak ezagutzea eta neurtzea. Nekosoa bezain beharrezkoa.

Ekainaren hasierarekin batera gertatu zen lehen ustekabea: garaile atera zen zentsura mozioa, eta ondorioz, Mariano Rajoy eta PP Espainiako Gobernutik egotziak izan ziren, azkenean. Inork ez... [+]


Fauna publikoa
Erregimenaren tenperatura

Kaleko mobilizazioak zerbaiten termometro badira, UPNren tenperaturak baxu xamar egon behar du, berri txarrak jasotzen ari baita azkenaldian: asteburuan milaka lagun elkartu dira Iruñean Altsasuko gazteen aurkako sententzia arbuiatzeko eta muntaia polizial-mediatiko-judiziala salatzeko. Beste sententzia batek, 2016ko Sanferminetako talde bortxaketaren kasukoak, milaka lagun atera zituen Iruñeko kaleetara aurtengo apirilean eta haserrea metropoli foraletik askoz harago sumatu zen.


2018-06-18 | Jean Louis Davant
Demagogiari ezetz

Behin, badu jada builta bat, ahatzerik düt noiz ote xüxen, urteak hain zalhe beitoatza, Donapaleuko klinikan nor gure aldiaren haidürü ginaudelarik barber baten bortan, ene adintsüko jente batekin elerran nüan. Gaztaroan denbora batez Amerikako Estatü Batüetan egonik zen. Laster, ez dakit zer gisaz, etorkinen aipatzera jin ginen, eta haiez gaizki erraiten hasi zeitan.


Altzako egoera urbanistikoa, eraikuntza berri bat

Azken hilabete honetan jakin dugu Donostiako Udalak Uliako Viveros-eko eremuan etxebizitzak eraikitzeari uko egin diola eta bizilagunen elkarteak hiri-parkea bezala sailkatua izan dadin eskatzen duela. Uliako herritarrak zoriondu besterik ezin dugu egin aipatu eremua babestea lortu dutelako. Eta guk inork baino hobeto dakigu zein zaila den hori, azken batean Altzan 18 urte daramatzagulako Auditz-Akular eremuan parkea egin dadin eskatzen eta oraindik ez dugu lortu.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude