Lan ildo bikoitza du Kepa Ruiz-Mirazo (Gernika, 1970) EHUko ikertzaileak. Batetik, Leioako Biofisika Unitateko laborategietan bizia sortu aurreko urratsak erreproduzitzen saiatzen da; bestetik, bizia bera zer den hausnartzen du Biologiaren Filosofia ikertaldean. Beraren lantaldea Montpellierreko Unibertsitateko beste batekin elkarlanean ari da, bizia sortu ahal izateko molekulak nola elkartu ziren aztertu nahian.
Bizia sortu zeneko faktore berak birsortzea da zuen helburua. Ondo esan dut?
Jakin nahi dugu zer nolako osagaiak izan ziren lehenengoak. Pentsatzen baduzu bizia zer konplexua den eta zer nolako makromolekula erraldoiak dauzkan: DNA, RNA… Oso molekula handiak dira, eta sortzeko zailak. Guk bottom-up hurbilketa egiten dugu, behetik gorakoa. Badago goitik beherako planteamendua ere, top-down. Kontua da noiz elkartuko diren biak, oraindik oso urrun daude. Eta uste dugu bottom-up ildoan lar sinplifikatu dugula orain arte; biziaren sorrerari buruzko ikerketetan oso ohikoa da molekula mota bakarrari erreparatzea, “biziaren molekula” aurkitu nahian. Baina bizia osagai askoren arteko jokoa da. Gero eta gehiago molekula multzoak kontuan hartuta egiten ari dira ikerketak; ikuspegi aldaketa ematen ari da.
Zuek kimikaren mailan ari zarete ikertzen. Hortik biologiaren konplexutasunera distantzia handia dagoela diozu.
Bai, gaur daukagun bizia, Lurrean behintzat, oso konplexua da, eta zientzialariok ez daukagu argi oraindik zergatik den hala. Horren arrazoia jakin nahi dugu.
Horretarako biziarenak baino molekula sinpleagoetatik ari zarete tiraka: peptidoak, gantz azidoak... Erraz esplika daiteke zer lortu duzuen laborategian?
Sinergia bat lortu dugu aitzindari molekular horiekin, alegia gantz azidoekin eta peptidoekin. Batera jartzean, gantz azidoek konpartimentu itxiak sortu zituzten, mintz funtzioa dutenak.
Ez dirudi horrek biziarekin lotura handia duenik...
Dipeptido bat sintetizatzea baino ez dugu lortu, eta bada esaten duenik: “Gu RNA aztertzen ari gara, eta horrek bai biziarekin lotura”. Noski, baina zelan heldu RNAraino? Ez dute azaltzen, ez dakite. Beste batzuk, berriz, RNA osagai sinpleetatik osatzen saiatzen ari gara, nahiz eta oso urrun gauden oraindik. Gure hipotesia da molekula-sistemak hasieran autonomo bihurtuko zirela, eta hortik gero gaurko konplexutasunera iritsiko zirela. Sistema autonomoak dira nolabait osagaiak ekoizteko protometabolismo bat dutenak, baina oraindik DNA, RNA eta halakorik gabe.
Bizia orain 3.500 milioi urte inguru agertu zen Lurrean. Autonomiaranzko pauso hori askoz lehenagokoa da?
Ez. Kontuan izan behar da Lurra bera ez zela askoz lehenago osatu: duela 4.500 milioi urte. Eta hasierako baldintzak gogorrak ziren: bero handia, ur likidorik oraindik ez, meteoritoak… Lurra epeldu eta baretutakoan sortu zen bizia. Gakoa da laborategian birsortzen ditugun sistema autonomoek koherenteak izan behar dutela Lurraren hasierako baldintza geologikoez dakigunarekin.
“Inoiz ez gara iritsiko biziaren sorrera ebaztera”, esan duzu.
Zentzu batean, historikoki, ezin izango dugu jakin zein izan zen ibilbide zehatza, baina uste dut gai garela oro har gertatu ziren etapak karakterizatzeko. Lurreko bizidun guztiok jatorri bera dugu eta hori nola gertatu zen jakin nahi dugu.
Demagun Lurrean orain dela 3.500 milioi urte zeuden baldintza berdinak daudela beste planeta batean. Nahitaez agertuko litzateke bizia?
Ez daukagu ziurtasunik, baina uste dut aukera asko legokeela. Dena den, gu zientifikoki ari gara gaia aztertzen, eta horrek premisa bat dakar: beste norbait emaitza errepikatzeko gai izango dela, bestela metodo zientifikoa bera pikutara doa. Orduan, zenbateko eragina duen zorteak... Apustua da baietz, baldintza orokor batzuk betez gero biziaren sorrera-prozesua errepikatu ahal dela.
Zergatik ez da errepikatzen Lurrean bertan?
Darwinek esan zuen: behin planeta kolonizatuta, biziak ez du uzten bizia berriro agertzen. Laborategian bakarrik sor genezake zerbait artifizialki, hor kanpoan dena beteta dago eta. Mikroorganismo asko dago, leku guztietan. Harkaitza zulatu eta bi kilometroko sakoneran bizia dago. Bestalde, orain oxigenoa daukagu, atmosfera oso desberdina da… Lurraren eta biosferaren arteko elkarrekintza ikaragarria da, biziak zeharo aldatu du Lurra.
Bizigabe eta bizidunen arteko muga argia da? Birusak datozkit gogora.
Birusak ez dira bizidunak nire ustez, energetikoki ez direlako autonomoak, oso konplexuak izan arren. Parasitoak dira. Birusak biziaren sorreran zehar garatu ziren, baina ez zuten prozesua bultzatu.
Ondorioz, eta galderara itzulita, bizidun eta bizigabeen arteko muga argia da?
Zientifikoki landutako eredu oso bat edukiko bagenu, kimikatik biologiaranzko urrats guztiak ondo zehaztuta, muga zehazki non dagoen esatea ez litzateke erraza. Baina orain oso argi dago muga, bizidun sinpleenak izugarri konplexuak baitira bizigabeekin konparatuta, aldea oso nabarmena da.
Galdera zaila da ea zergatik ematen den batetik besteranzko urratsa.
Oso zaila da, baina hasieran zer sistema egon zen aztertu dezakegu eta agian zergatia berez argituko da. Hori da nire helburua: bizia zer den ulertzeko aztertzen dut biziaren sorrera.
“Nire karreran bi etenaldi nagusi egin nituen: lehenengoa institutua amaitu eta gero, unibertsitateko ikasketak aukeratu ezinean, eta bigarrena lizentziatura burutu ondoren. 17 urterekin Erresuma Batura joan nintzen ingelesa ikasi eta zalantzak argitzera; eta 24rekin Belgikara, zientziaren irakaskuntzari buruzko europar master baten aitzakian. Atzerantz begira, bi urte ‘sabatiko’ horiek beharbada nire prestakuntzan garrantzitsuenak izan zirela konturatzen naiz. Ez dago hainbesteko presarik. Bakoitzak erabaki behar du, patxadaz eta burujabetasunez, bere bizitzaren norabidea”.
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
'Su eta Gar' musika talde baten izen bezala ezagutzen duzu? Orain, exoplaneta baten eta bere izarraren izena ere badela jakinen duzu. 'GJ 486' izarra, Virgo konstelazioan, eguzkitik 27 argi-urtera dagoen nano gorri bat da eta bere inguruan Lurra baino hiru aldiz... [+]
Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.
Drop Site News hedabideak (botere-abusuak mundu mailan agerian jartzeagatik ezaguna) argitaratutako ikerketak interneten bilakaeran kezka sortu beharko lukeen joera baten adierazle den albistea argitaratu du. Facebook, Instagram eta WhatsApp-en jabe den Meta multinazionalak [+]
Orain NLP hizkuntza teknologietako euskal enpresak euskarazko testuen korpus handi bat jarri du sarean, Hizkuntza Eredu Handien (LLM) eta Adimen Artifizialeko ekimenen biltegi nagusia den Hugginf Face baliabidean. ZelaiHandi du izena.
Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.
Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Tea App edom Tea Dating Advice delakoa ustez emakumeak online sortutako zitetan babesteko sortutako app bat da (edo izan da). Bere funtsa zen emakumezkoek online ligatzeko plataformetan ageri diren gizonezkoak etiketatzea hitzordu edo topaketa txar, susmagarri edo ez... [+]
Egungo bizimoduan “pertsona bat gailu bat” mantra bete dela argi dago. Gailu barik ere bizi daiteke, eta oso ondo bizi, baina aukera hori gutxi batzuen luxua eta/edo hautua bilakatu da.
Ezagun batek semeari lehen mugikor adimentsua eman behar ziola-eta, zenbait... [+]
Osakidetza lanean ari da Asisa aseguru-etxe pribatuaren filial baten Quantus Skin sistema osasun-zentroetan ezartzeko, 1,6 milioi euroko inbertsioa eginda. Adituek kritikatu egin dute adimen artifizialeko sistema hori, emaitza "eskasak" eta "arriskutsuak"... [+]
Gazteak dira, jaiotzetik aro digitala baino ez dute ezagutu, eta hiperkonexioaz eta estimulu jarioaz nekatuta/nazkatuta amaitu dute. Gutxiengoa dira, baina garbi dute sare sozialen zurrunbilotik ihes egitea hoberako izan dela: "Ez da alarmismo kontua, baina jakin behar dugu... [+]