Artea horman gora

  • SC Gallery arte-galeriak, Bilboko Udalaren laguntzarekin, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako horma-artea ezagutzeko bisitaldi gidatuak egiten ari da, urtarrilaren 28 arte.

Dabi Piedra
2017ko urtarrilaren 22a

Bakarra da SC Gallery Bilboko artearen panoraman. “Graffitiaren, street art-aren eta ilustrazioaren eszenako artista garaikideekin lan egiten duen ekimen independentea da gurea”, kontatu digu galeriako arduradun Sergiok. Alegia, kaleko arteaz arduratzen den galeria bakarra dira. Bilbo Zaharrean, San Frantziskon eta Zabalan dauden horma-irudien katalogoa argitaratu berri dute eta salgai dute Gorte kaleko egoitzan.
    Larunbat goiz eguzkitsu baina hotz batean, Gorte kalean agertu gara, bisitaldian parte hartzeko prest. Zazpi Kaleak itsasadarraren bestaldean ditugula, betidanik hiriaren hauspo izan den eremuan gaude: antzinako meategien gainean eraikitako kaleetan ibiliko gara, burdina itsasontzietara garraiatzeko zabaldutako bideetan.
    Behinolako oparotasuna bukatuta, ordea, bazterkeriaren eta aurreiritzien jomuga bilakatu zen San Frantzisko ingurua. Horregatik, horma-artea bada auzoaren kohesioa eta bizikidetza zabaltzeko bitarteko bat. Maider gidariak azaldu digunez, Udalarekin eta auzokideekin elkarlanean garatutako proiektu bati esker daude hainbeste horma-irudi Bilbo Zaharrean, San Frantziskon eta Zabalan. Ez dira grafiti inprobisatuak, artista ezagunek egindako lanak baizik.
    Gorte kaletik gora, Miribillako parkearen ondoan aurkitu dugu lehenengo artelana, SUSO33k egina. Eraikin bateko horma guztia hartzen du, bost solairu. Hainbat pertsonaren itzalak dira, artistak auzoko jendearen arteko lotura irudikatu nahi duelako. Ondoren, Gorte kalera bueltan, BK Kolektiboaren lan bat ikusi dugu. 2008an margotu zenez, eta harrezkero aire zabalean egon denez, hezetasunak eragindako kalteak nabariak dira. Kaleko artea da hau, aldakorra, iraungitze data duena. Gidariak dioenez, artistek argazkien bidez jaso nahi izaten dute beren obra nola aldatzen den denborarekin.
    Hurrengo geldialdia, Zoer eta Velvet frantsesek elkarlanean egindako irudi ikusgarria da, Saralegi plazaren bazter batean. Hain horma altuan artistek lortu duten zehaztasunak harritu gaitu. Diziplina honen alderdirik korapilotsuena da, hain zuzen, artistaren buruan, edo paper batean, eginda dagoen diseinua horma handi batera eramatea, ia erreferentziarik gabe.
    Kale, plaza eta pasabideetan gora eta behera, antzinako meatzeen aztarnen artean, altxor ezezagunak aurkitu ditugu. Batean, hezetasunaren orbanak aprobetxatuta egindako figurak. Bestean, horma-irudi koloretsua. Hurrengoan, forma geometriko zehatzak pareten zurruntasuna apaintzen. Konturatu orduko iritsi gara amaierara. Bilbao Arte zentroaren atzeko aldean Michael Grudziecki poloniarrak marraztutako eskailera surrealistek biribiltzen dute bisitaldia. Itsasoko ziurgabetasunetik zeruko argitasunera altxatzen dira eskailera horiek, auzoaren bilakaeraren metafora balira bezala.
    Urtarrilaren 28an bukatuko da bisitaldi gidatuen zikloa. SC Galleryren proposamenak arrakasta itzela izan du eta leku guztiak beteta daude dagoeneko, bai gaztelaniaz eta baita euskaraz ere. Galeriakoek bisitaldi gehiago antolatzeko asmoa dute, Bilboko Udalaren oniritziaren zain daude. Izan ere, hogei artelan inguru katalogatu dituzte, baina erdiak inguru ikusi ditugu guk. Beraz, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako paretetan altxor gehiago daude, nork deskubrituko zain.

Kanal hauetan artxibatua: Kaleko artea  |  Bilbo

Kaleko artea kanaletik interesatuko zaizu...
2018-02-23 | Goiena
Horma margotuak biltzen eta ikertzen aritu da Arrasateko ikerlari bat 2011tik hona

Josune Murgoitio ikertzailea Arrasateko eta Euskal Herriko hormetako pintaketak batzen aritu da 2011a ezkero. Horien esanahia eta erabilera sinbolikoa aztertu ditu, eta horri buruzko erakusketa jarriko du Kulturaten otsailaren 28tik martxoaren 24ra


2018-02-04 | Jon Torner Zabala
Emerson Cáceres 'Cacerolo'
Gaizkiaren errepresentazio dotorea, irribarre unibertsalak borobildua

Duela zenbait urte Salvador Dalí artistaren erretratua marraztu zuen Emerson Cáceres ‘Cacerolo’ pintore kolonbiarrak, aurpegi osoa zuri-beltzean, salbu eta ezpain ingurua. Gorriz margotu zuen, Batman komiki-sagako Joker gaizkilearen irribarrea irudikatuz. Hura izan zen Guasones bildumako bere lehenbiziko obra. Joker, Guasón baita Kolonbian. Dozenaka pertsona ezagunen erretratuak marraztu ditu ordutik, mihise gainean batzuk, Bogota... [+]


Sorlekukoen aitortza

Donostian Txillardegi izeneko baserria zegoen tokian omendu dute Jose Luis Alvarez Enparantza. Sorlekuak eman zion ezizena idazle, hizkuntzalari eta militante euskaltzaleari. Euskara batuaren bultzatzaile eta sortzaile nagusietako batek aitorpen ofizialik gabe jarraitzen du sorterrian. Donostian EAJ, PP, PSE-k ez dutelako nahi. Naziotasunaren oinarrian hizkuntza dagoela oroitarazten duelako, agian. Boteredunentzat pertsona deserosoa izaten jarraitzen du Txillardegik, baita hil ondoren ere.


2017-12-11 | Baleike
Adierazpen askatasunaren mugei buruzko eztabaida Gipuzkoako Batzar Nagusietara eraman du Kalea Guztiona Da-k

Gipuzkoako Batzar Nagusietaraino iritsi da Zumaian kartel, pankarta, hormairudi eta abarren inguruan dagoen eztabaida. Kalea Guztiona Da kolektiboak izan zuen agerraldia egiteko aukera azaroaren 29an, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Batzordean. Azalpenak eman ondoren, alderdien galderak eta iritziak jaso zituzten. Adierazpen askatasunaren mugen inguruko eztabaida aberasgarria osatu zuten denen artean. Hona ekarri ditugun hiru bideoetan daukazue saioak eman zuena.


Barrutik eta kanpotik eraldatzen

Errekaleor barrutik ezezik kanpotik ere biziberritzeko bidean, pasa den astean bi ekarpen ikusgarri jaso dituzte Italiatik: Blu kale-artista ezagunaren muralak; Boloniatik Errekaleorrera etorrita, elkartasuna eta babesa eskaini dizkie artearen bitartez.


2017-07-13 | Axier Lopez
Italiako Blu artista ezagunak bi mural egin ditu Errekaleorren

Mundu osoko hainbat hiritan ikus daitezke Blu-ren lanak. Ez da kasualitatea Gasteizko Udal Gobernuak (EAJ eta PSE-EE) eraitsi nahi dituen hormak aukeratu izana bere azken lanerako.


2017-05-12 | Axier Lopez
"Diktaduraren aurka zerua ere margotuko dugu!"

Halaxe zioten Txileko Ramona Parra brigadako (BRP) kideek 1970eko hamarkadan. Pintura arma eta kalea mihise hartuta, muralgintzan lan eder bezain oparoa egin dute azken lau hamarkadetan, baita Pinocheten diktadura odoltsuaren garaietan ere.


2017-05-11 | ARGIA
Laboaren omenezko murala berriz margotu dute Donostian, Udalari itxaron gabe

Donostiako Udaleko garbiketa zerbitzuek ezabatu egin zuten duela hamar egun Mikel Laboaren omenez Antigua auzoan egindako murala. Berriro margotu dute, erabakiak eragindako polemikaren ostean.


Graffitiak nola, publizitate paneletako markak hala ezabatu dituzte Bristolgo artistek

#SubvertTheCity edo Hiria Irauli izena jarri diote Bristolgo (Ingalaterra) kale artistek haien azken ekintzari: publizitate paneletako markak ezabatu dituzte udalak graffitiak ezabatzen dizkiela salatzeko. 50 bat kartel aldatu dituzte.


2017-03-19 | Lander Arbelaitz
Adierazpen askatasuna vs. Garbiketa ordenantzak
Kalea guztiona al da?

Errepide bazterrean jarritako pankartak ongietorria ematen die gidariei: “Zumaiara sartzen ari zara, mantsotu zure adierazpen askatasuna”. Kalea Guztiona Da ekimeneko kideek jarria da, beste hainbat gauzarekin batera, kartel, pankarta eta muralak arautzeko Udalak onartu nahi duen ordenantzarekiko desadostasunez. Udaletik eztabaida bera absurdutzat jo duten arren, Urola Kostako herri honetan adierazpen askatasunaren aldeko borroka lokala abiatu dute. Ez dira bakarrak, herri askotan... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude