Hamar urte barru euskararen arnasgunerik ez dela egonen ondorioztatu dute

  • UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen eskariz, 2036an Hego Euskal Herrian euskararen egoera zein izanen den aztertu du Siadeco ikerketa etxeak. Hipotesi batzuk beteko balira, hemendik hamar urtera ukanen genukeen errealitate soziolinguistikoari begiratuta, "egoera arriskutsuan" garela ohartarazi du UEMAk.

UEMAren eskariz osatu dute "Norantz doa euskara? Hego Euskal Herria 2036 proiekzio demolinguistikoa" ikerlana Alberto Beloki UEMA

2025eko uztailaren 11n - 07:00
Azken eguneraketa: 09:59
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

"Euren eguneroko bizimoduan inguruan nagusiki erdara duten euskal hiztunak gero eta gehiago izango dira" edo "gero eta gehiago izango dira euskara lehen hizkuntza bakar gisa izango ez dutenak, erdaraz euskaraz baino erosoago egingo dutenak, eta baita euskara menderatzen ez duten euskal hiztunak ere", horrela laburbildu dituzte UEMAren eskariz Siadeco ikerketa etxeak egindako azterketaren emaitzak. Norantz doa euskara? Hego Euskal Herria 2036 proiekzio demolinguistikoa ikerlanaren ondorioak aurkeztu dituzte uztailaren 10ean, Andoaineko Martin Ugalde kultur parkean. Finean, 1960ko hamarkadatik XXI. mendearen hasierara arte euskara biziberritu zen bezala, orain, berriz ere atzeraldian sartu garela ondorioztatzeko datuak plazaratu dituzte. Hala ere, ez dago fatalitaterik eta "egoera arriskutsuan" egonda ere, hizkuntza politika "eraginkorrago eta zehatzagoak" gauzatuz gero bestelakotu daiteke datorrena.

Euskararen erabilera datuei begiratuta, %60tik gorakoa duten herriak arnasgune kontsideratzen dira –horietan, "arnasgune beteak" dira %80koa gainditzen dutenak–. Siadecoren lanaren arabera, ez da horrelakorik geldituko 2036an. Eta "arnasgune erasanak" –euskararen erabilera %60-%80 izaten dutenak– desagertze bidean izanen dira: biztanleen %0,2 besterik ez da biziko horietan. Arnasguneetan hiztunen %7,2 bizi ziren 1991n; %2,9 ziren 2021ean; eta %0,2 izan daitezke 2036an. 

Bestalde, 2011tik 2036ra, %11,6tik %9,7ra apalduko da etxean nagusiki euskaraz aritzen direnen proportzioa –atzerakada batez ere Nafarroan sentituko da–. Euskara eta gaztelania antzeko heinean erabiltzeko joera areagotu egin da azken urteetan eta goraldian segituko du –2011n, %6,8 ziren; 2021ean, %10; eta 2036an %12,2 izanen dira–.

Horrez gain, Hego Euskal Herriko biztanleria euskaldunak adinean gora eginen du, eta adin txikikoen partea, berriz, apalduko da, jaiotze tasa apalarengatik, besteak beste. Apalduko da euskaldunen pisua adin tarte gazteenetan: 2021ean, Hego Euskal Herriko 2 eta 14 urte arteko haur eta gazteen %69,8 ziren euskaldun; proiekzioaren arabera, 2036an %62,3 izanen dira.

Atzerrian sortutakoen proportzioa ere handituko delako azkarki –361.875 biztanle ziren atzerrian sortuak 2021ean, eta 692.467 izanen dira 2036an, hots, %23,3a–. Horrek ere izanen du eragina, lehen hizkuntza euskara ez dutenen partea emendatuz joanen delako. Egindako aurreikuspenei segi, 2 eta14 urte artekoetan behera eginen dute lehen hizkuntza gisa euskara bakarrik jasoko dutenek: 2021ean %17,3 ziren eta 2036an %13,6 izanen dira. Berdin-berdin apalduko da ere bi hizkuntzak batera jasotzen dituztenenena, %15etik %10,6ra pasata.

Finean, euskaldunen pisuaren hazkunde erritmoa "mantsotzen" ari bada ere, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan igoerari eutsiko zaio –biztanleen %32,6 ziren euskaldunak 2001ean; %43,3 2021ean; eta, %48,3 izanen dira 2036an–. Nafarroan, haatik, "behera" hasiko da: %12,1 ziren 2001ean; %14,9 2021ean; eta %11,8 izanen dira, proiekzioaren arabera, 2036an.

Hizkuntza politika «eraginkorrago eta zehatzagoak» beharrezkoak

Ikerketaren emaitzak esku artean harturik, hizkuntza politika "eraginkorrago eta zehatzagoak" garatzeko deia egin du UEMAko lehendakari Martin Aramendik. Hain zuzen, argi utzi dutelako: "Eta ez dirudi, bestelako neurriak hartu ezean, epe laburrean norabide aldaketa espero daitekeenik joera horietan".

Proiekzioa beltza izanda ere, ondorio baikor batzuk ere azpimarratu dituzte: transmisioaren eta erabileraren bilakaera positiboa da atzerrian sortutakoen artean; gaur egun euskararen ezagutza maila handiagoa da biztanle helduen artean; gaztelaniarekin batera bada ere hainbat etxetan euskarak sarbidea izan du; euskarak "bizitasunean" segitzen du, eta abar. Bilakaera horiei begiratu eta horietan "sakontzeko" beharra ikusten du UEMAk.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: UEMA
UEMAra beste bost herri batu dira eta plan estrategikoa adostu dute

Azkoitian egindako aurtengo lehenengo batzar nagusian batu dira UEMAra ondoko bost herri hauek: Donamaria, Ibarrangelu, Mundaka, Mutiloa eta Ormaiztegi.


Euskaraldian hitanoa lantzera deitu dute

Hamahiru ZirHika kide batu dira hitanoaren erabilera aldarrikatzeko eta antolakundearen ekintzen berri emateko. Azalpenak Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberria eta Galtzaundiko Uxoa Elustondok egin dituzte. Horiei, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak eta... [+]


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


‘Bertatik Bertara’ kanpaina abiatu du UEMAk, turismo garaian euskara areagotu asmoz zerbitzu sektorean

Udalerri euskaldunen nortasuna egokien islatzen duena euskara dela nabarmendu du mankomunitateak eta bisitariek zein bisitariekin harremana duten zerbitzu sektoreko arduradun eta langileen konpromisoa eskatu du. Kanpaina ekainaren 8tik irailaren erdialdera arte egingo da.


2024-05-10 | Antxeta Irratia
Udalerri euskaldunen eguna ospatuko dute Lesakan maiatzaren 18an

"Zubiak zeharka” lemapean, egun osoko egitaraua prestatu dute UEMA eguna ospatzeko. Herriko eragile guztiek hartu dute parte programaren prestaketan eta ekimen herrikoi eta partehartzailea izatea lortu dute horrela.


EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Hamabi hizkuntzatan banatuko du UEMAK Korrikari buruzko informazioa

23. Korrikaren atarian, udalerri euskaldunetako bizilagun guztiek Korrikaren berri izatea garrantzitsua dela iritzita, diptikoa banatuko du UEMAk hamaika hizkuntzatara itzulita.


2024-03-04 | ARGIA
Udalekuak egingo ditu UEMAk euskaraz bizi diren gazteentzako

Beste urte batez, uda garairako, Salto! udaleku ibiltariak antolatu ditu UEMAk. Udalerri euskaldunetako gazteak elkartuko dira aisialdiaz gozatzeko. UEMAren helburua da “euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu... [+]


Azkoitiko Udala UEMAko kide izango da

EAJren, EH Bilduren eta Azkoitia Bairen aldeko bozkekin hartu dute erabakia. Udalbatza osatzen duten hamazazpi zinegotzietatik hamaseiren aldeko botoa jaso du Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera (UEMA) sartzeko eskaerak.


2023-10-20 | ARGIA
Beste epai bat udalak euskara hutsean aritzearen aurka

Astebetean bigarren kolpea eman du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Lehenengoan bezala, bigarren honetan ere, udaletan euskara lehenesteko aukera zabaltzen duen udal legearen aurkako epaia izan da. PPren helegitea partzialki onartu du Auzitegi Nagusiak. Epaia ez da irmoa eta... [+]


hizkuntza politika auzitegietan
Gaztelaniaren nagusitasuna bermatzeko beste zartako bat

Uliazpi Fundazioa, Laudio, Barakaldo, Irun, Erandio... Edo beste era batera esanda: hizkuntza eskakizunak, Udal Legearen 6.2 artikulua, kontratazioetako klausulak... Sektore publikoaren euskalduntzea urrunegi joan dela esaten ari zaizkigu. Horretara dator oldarraldi judiziala... [+]


2023-10-17 | ARGIA
Udal legearen epaiak azaroaren 4ko manifestaziorako arrazoiak areagotzen dituela dio Kontseiluak

Epaia “larritasun handikoa” dela salatu du Euskalgintzaren Kontseiluak. Bingen Zupiriak adierazi du epaiak Jaurlaritzak helegitea aurkeztea "eskatzen" duela. UEMAren ustez, “marra gorri guztiak” gainditu ditu epaiak.


2023-09-25 | ARGIA
Martin Aramendi, Ataungo alkatea izango da UEMAko lehendakari berria

Iraitz Lazkanoren lekukoa hartu du datozen lau urteetarako. Hautatu berriak adierazi du UEMA asko aldatu dela azken urteetan, eta tokiko errealitate berriei erantzun ahal izateko diagnostiko zehatzak egiten lan egingo duela UEMAk.


Euskarak “estatus juridiko berria” behar duela aldarrikatu du UEMAk

"Ezinegon handia" sortu du UEMAko udaletan Espainiako Konstituzionalaren osteguneko erabakiak, euskalduntzean "atzera egiteko arrisku bizia" baitago. Horrez gain, "oldarraldi honek erantzun juridiko sendoa" behar duela nabarmendu, eta lege-esparru... [+]


2023-06-16 | Sustatu
UEMAk osasungintzako hizkuntza-eskakizunen azterketa zehatza egin du

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, UEMAk, sareko udalerrietako osasun zerbitzu publikoen hizkuntza datuak aztertu ditu txosten batean. Ondorio nagusia, UEMAko udalerrien hamar osasun-langiletik hiruk ez daukate euskara-maila egiaztatuta (EAEko Osakidetza zerbitzuan % 19k... [+]


Eguneraketa berriak daude