Beltzek ez dakite igerian

  • Martinika, 1679. Esklabo-ontzi bat hondoratu zen uhartearen parean, eta esklabo afrikar batek –haren izenik ez da gorde– 60 ordu eman omen zituen igerian lehorrera iritsi arte. 300 urtetik gora beharko zituzten zuriek marka hura ofizialki berdintzeko.

Nagore Irazustabarrena @irazustabarrena
2017ko urtarrilaren 15a
Monson Motor Lodge moteleko zuzendari James Brock igerilekuan azidoa isurtzen, segregazioaren aurka protesta egiteko uretan sartu ziren aktibista beltzak uxatzeko, 1964ko ekainean. (Arg.: Bettman / Corbis)
Monson Motor Lodge moteleko zuzendari James Brock igerilekuan azidoa isurtzen, segregazioaren aurka protesta egiteko uretan sartu ziren aktibista beltzak uxatzeko, 1964ko ekainean. (Arg.: Bettman / Corbis)

1831n, Tice Davids izeneko Kentuckyko esklaboak Ohio ibaira bota zuen bere burua, ihesi egin nahian. Jabea ontzi baten ibili zen hari segika ibaian behera, esklaboa begien bistatik galdu eta hiltzat jo zuen arte. Baina igerilariak Ripleyra (Ohio) onik iristea lortu zuen.

1884an europar jatorriko kolono batek afrikar bat marraztu zuen igerian. Marrazkian ikus daitekeenez, afrikarra australiar crawl estiloan ari da. Kontua da australiar crawla ia hogei urte geroago “asmatuko” zutela Cavill anai-arreba australiarrek; berez, amerikar indigenek, hala nola yamanek, onek eta tehuelcheek, erabiltzen zuten besokada Salomon uharteetan erabili ohi zuten ostikoarekin egokituta osatu zuten estilo bizkor eta eraginkorra, hasieran Mendebaldean igeri egiteko modu barbaro eta ez-europartzat jo zutena.

Pasadizo horiek guztiak eta beste batzuk bildu zituen Lee Pitts Jr. igeriketa irakasleak 2007an, Black Splash: The History of African-American Swimmers (Zipriztin beltza: igerilari afrikar-amerikarren historia) izenburuko artikuluan. Eta bilduma horretatik zera ondoriozta daiteke: afrikarrak oro har igerilari bikainak zirela, eta beltz-tratulari eta esklabo-jabeek dirua galtzen zutela trebetasun hori dela eta.

Hala, salgai bizidunek uretan ihes egin ez zezaten metodo eraginkorrak jarri zituzten martxan. Esklaboek urari beldurra izan ziezaioten, besteak beste, esklabo managaitzak uretan murgiltzen zituzten ia ito arte, eta uretan bizi ziren kreatura beldurgarriei buruzko istorioak zabaldu zituzten. AEBetan, Sezesio Gerra bukatuta (1861-1865), esklabotza abolitu zuten, baina ordainetan Jim Crow legeak edo segregazio legeak abiarazi zituzten. Eta indarrean egon ziren 1890eko hamarkadatik 1965 arte. Kostaldeko gune turistiko nagusietan sarbidea ukatu zitzaien beltzei eta aurrerago, igerilekuak hedatu zirenean, Whites only (Zuriak baino ez) kartela ipini zieten instalazio horiei ere.

Beltzen eta uraren dibortzio induzitu horri oinarri zientifikoa ematen ahalegindu zenik ere izan zen. 1950eko eta 1960ko hamarkadetan egindako zenbait ikerketak zioten atleta beltzek oro har zuriek baino gantz gutxiago dutela eta, gantzak flotagarritasuna ematen duenez, beltzak ez direla igeriketarako egokiak.

Zorionez, hipotesi horiek berehala gezurtatu zituzten. Zoritxarrez, ordurako urarekiko beldurra barneratuta eta errotuta zegoen beltzengan; igerian txarrak direla sinetsita zeuden. 2016ko Rioko joko olinpikoetan, Simone Manuelek bi urrezko domina eta beste bi zilarrezko irabazi zituen; banakako proba olinpiko bat irabazi zuen lehen igerilari beltza izan zen. Baina, AEBetako Gaixotasunen Kontrolerako Zentroen sarearen arabera, herrialde horretan urtero itotzen diren bederatzi pertsonatik hiru baino ez dira zuriak, populazioaren %64 inguru izan arren.

Kanal hauetan artxibatua: Arrazakeria  |  Historia  |  AEB  |  Esklabotza

Arrazakeria kanaletik interesatuko zaizu...
"Gaitzitzen nauten norberekeria eta arrazismoa daude Frantziako gay komunitatean"

Isilpean atxikiriko historia argira ekartzeko balio ukan du 120 battements par minutes (120 taupada minutuko) filmak Cannesko Urrezko Palmorria irabazi izanak. 80ko hamarkada bukaeratik aitzina hiesaren aurka eramandako borroka du hari nagusi. Jendartearen eta agintarien ezaxolakeria irauli duen militante horietariko bat dugu Didier Lestrade, Parisko Act Up-en lehen lehendakaria izandakoa.


"Nolatan neurtzen dira gorputzak XIX. mendeko langile frantziar baten pisuaren arabera?"

“Gorputz-eredu normatiboetatik kanpo dauden gorputzen aurkako gorrotoa”; halaxe laburtu zuen lodifobiaren esanahia Constanza Álvarez Castillok. Magdalena Pyñeirok, berriz, halaxe: “Lodiok lodi izateagatik pairatzen dugun bazterketa”. Lucrecia Massonek erantsi du “gorputz lodiak arbuiatzeko eta gaixotzat jotzeko modu bat” ere badela. Izan ere, bizi-bizi dabiltza lodi-aktibismoak, Emma Goldmanek aldarrikatu zuena azalberrituz: nire pisua neurtu... [+]


2017-10-01 | Kepa Matxain
"Konfort eremutik ateratzen zaituen artea da benetan eraginkorra"

Bizikidetzaren alde eta aurreiritzi arrazisten zein klasisten aurka egindako diskoa da 100% Oion. Mursegoren arrastoa galdu gabe, letra politiko argiak dituena. Diskoa osatu bitarteko prozesuaz hasi, eta hizketagai gehiago ere sortu dira: musikaren ahalmen mobilizatzailea edota tradizioa ulertzeko modua, esaterako.


Ijitoei harrerarik ez egiteko agindu diete langileei EAEko Mc Donald's batean

Argi dio langileei aldagelan jarri dieten kartelak: bezero errumaniar eta ijitoei harrerarik ez egiteko, kanbiorik ez daukatela esanez adibidez; eta bezeroak oldarkor jartzen badira, Ertzaintzari deituko zaiola mehatxu egiteko, edo zuzenean ertzainei deitzeko. EAEko Mc Donald’s batekoa da agindua.


"Zerbait kondenatzeko eskatzen dizun jendeak ez du nahi ezer kondena dezazun"

“Jende askok mozorroa kendu du egunotan, benetan den bezalakoa agertu da”. Islamofobiaz, horri aurre egiteko komunitate musulmanak harturiko estrategia okerraz, batasunaren hipokresiaz… Aho-bilorik gabe mintzatu zaio EsRacismori Fátima Aatar, argazkian Bartzelonako kontzentrazio faxista batetan nazi bati aurre egiten ageri den musulmana. Hona pasarte interesgarrienak euskaratuta:


Neofaxismoak baditu milaka aurpegi

Kataluniako atentatuen osteko erreakzioek agerian utzi dute, beste behin, ez direla lau ergel kaskamotz; Daesh, musulmanak, errefuxiatuak zaku berean sartzen dituztenak eta gero eta inpuneago eta boteretsuago sentitzen direlako islamofobia zabaltzen dutenak asko direla. Egoera baliatzen dute, ohiko aurreiritziei tiraka gorrotoaren diskurtsoa legitimatzeko.


2017-08-01 | Moha Gerehou
Eskuin muturraren gorakadaren aurrean geratzen zaiguna

"Gerrarte" sasoian, Frantziako Estatuko hauteskundeen lehenengo eta bigarren itzuliaren artean alegia, fenomeno interesgarri baten lekuko izan ginen, garbi islatzen duena Europan eskuin muturrak bizi duen egoera eta horren aurrean gainerako indar politikoek duten papera, bereziki ezkerrak.


Deportazioko makro-hegaldi bat grabatu ahal izan du La Directa-k Bartzelonan

Hamabi ginear deportatu dituzte Bartzelonako Atzerritarrentzako Internamendu Zentrotik (CIE gaztelaniazko sigletan) astelehen goizaldean, eta La Directak sekula dokumentatu gabeko irudiak jasotzea lortu du. Espainiako Polizia CIEan sartu, ginearrak jaso eta nola deportatzen dituzten grabatu dute bideoz.


2017-07-18 | Uriola.eus
Zorrotzako sutearen biktimak diren "familia gatazkatsuei" ostatu ematearen kontrako manifestazioa

Zorrotzako Zazpilandako bizilagunek Ostatu-emate gatazkatsurik ez goiburupean manifestazioa egin zuten asteburuan Bilboko Udalak maiatzeko sutean kaltetuak izan ziren "familia gatazkatsuei" auzoko etxebizitzetan ostatu eman ez diezaien.


2017-07-17 | ARGIA
Hamaika bidaiari deportazio bat gelditzen saiatu dira Vuelingen hegaldi batean

Hegazkinaren barnean eskuburdinak jarrita zegoen pertsona batez interesa agertu zuten hainbat pertsona identifikatu zituen Guardia Zibilak. Hamaika bidaiari Bartzelonako El Prat aireportuan lurrean geratu behar izan ziren, protesta egitearen ondorioz, bidaiatu ezinik, La Directak jaso duenez.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude