5 urte. 1.825 egun. 43.800 ordu. Horixe Aieteko Konferentzia eta Adierazpenetik igarotakoa. Denbora laburra edo eternitatea, nondik begiratzen diogun.

Aurretiaz egindako lana tarteko, konferentziaren emaria berehalakoa izan zen. Adierazpenaren lehenengo puntuari erantzunez, hiru egun beranduago iragarri zuen ETAk jardun armatuaren behin betiko amaiera. Hortik aurrerako bidea malkartsuagoa izan da. Horrelako prozesuetan gutxitan ikusitako arduragabekeria erakutsi dute Espainiako Gobernuak (aktiboki) eta Frantziakoak (pasiboki). Bake bidean egindako ahalegin guztiak oztopatzeko borondatea agerikoa izan da hasieratik. Armagabetzean laguntzeko prest agertu den Nazioarteko Egiaztatze Batzordea Entzutegi Nazionalera deklaratzera deitzetik, Carlepont-eko armategiaren azken operaziora. Guztia Espainian ohikoa den tonu hantuste zaharkitu eta atzerakoiarekin. Hispanitatea eta arraza, ezer gutxi espero daiteke genozidio basatia egun nazionaltzat ospatu eta, are, egun horri lotuta polizia operazio bati “aurkikuntza” deitzen dion Estatu batengandik. Oztopoak oztopo, armagabetzeko borondateak irmoa dirudi eta modu ordenatu eta egiaztagarrian egiteko formula topatu beharko da.

Beste alorretan ere, Estatuen gogoz bestera, euskal norbanako, eragile eta erakundeei esker eman dira urratsak. Behar eta nahi beste ez agian, baina aurrera egin da Aieteko bide-orrian zehaztutako hirugarren eta laugarren puntuetan, alegia, biktimen aitortzan eta elkarrizketa politikoan. Azken honi dagokionez, esaten digute oraindik denbora gutxi igaro dela eta hainbeste sufrimendu eragin duen gatazka baten ostean denbora gehiago behar dela. Neurri batean egia izan daiteke eta badirudi eragile politikoak ere egoera berrira egokitzeko trantsizio-epean daudela oraindik. Alta, iritsi beharko da eguna non denborak aitzakia izateari utzi eta auzi politikoari errotik heltzea lehentasun bihurtuko den, denborarik galdu gabe.

Bost urte denbora laburra izan daiteke, baita eternitatea ere. Eternitatea baita oinarrizko eskubideen urraketari erreparatuta. Eternitatea maite duten pertsonarengandik ehunka kilometrotara lo egin behar duten euskal herritarrentzat. Inongo kondenatan agertzen ez den zigor gehigarria jasotzen dute oraindik preso, senitarteko eta lagunek, kartzelaldia ahalik eta mingarri eta gogorrena egitea baita helburu bakarra

Bost urte denbora laburra izan daiteke, baita eternitatea ere. Eternitatea baita oinarrizko eskubideen urraketari erreparatuta. Eternitatea maite duten pertsonarengandik ehunka kilometrotara lo egin behar duten euskal herritarrentzat. Inongo kondenatan agertzen ez den zigor gehigarria jasotzen dute oraindik preso, senitarteko eta lagunek, kartzelaldia ahalik eta mingarriena eta gogorrena egitea baita helburu bakarra. Finean, mendekua. Urrunketaz gain, gaixotasun larriak dituzten presoak ez askatzea eta kartzela barruko baldintza jasangaitzak aipatu behar dira. Beste askoren artean, horren adibide ankerra da Arantza Zulueta abokatuaren egoera. Bi urte eta erdi baino gehiago daramatza bakartze moduluan, isolatuta, bizitzeko baldintza lazgarri eta penagarrietan: indarkeria giroan, intimitate barik eta beste inorekin egoteko eta inolako jarduerarik egiteko aukerarik gabe.

Aieteko bigarren puntuak egiten dio erreferentzia gatazkaren ondorioei, baina ezin dugu Espainiako eta Frantziako Gobernuen jarrera aldaketaren zain egon. Giza eskubideen zapalketa lazgarri honi aurre egiteko funtsezkoa da gizarte zibila aktibatu eta antolatzea, baita bertako alderdi politiko eta erakundeen konpromisoa ere. Horretara dator Sarek −euskal presoen eskubideen aldeko gizarte mugimenduak− abian jarritako #SalatzenDut dinamika. Konponbide demokratiko batean sinesten dudalako eta ez dudalako egun bat bera ere egoera jasangaitz honetan jarraitu nahi: salatzen dut.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Ezinbesteko egoera

Apirilaren 2 eta 3an Parisen iragan zen epaiketa, dudarik gabe, judizialki memento historikoa izan zen. Lehen aldikotz euskal afera judizialetan, defentsa eta estatuaren ordezkariak aho batez mintzatu ziren.


Materialismo histerikoa
Isilean


Materialismo histerikoa
Zainduta

Umea gelan eranzten utzi, eta ni lau minutuan jantzi naiz, bi pasa behar izan ditudalako pulamentuzko kulerorik ez dudala ohartzeko, eta souvenir moduan gordeta nituen norbaiten kaltzontziloak janzteko. Nik bakarrik jakingo dut galtzen azpian Spiderman daramadala. Hogeita bost... [+]


Eguneraketa berriak daude